Edukira joan

Ibarrangelu

Ibarrangelu
 Bizkaia, Euskal Herria
Ibarrangelu udalerriko herrigunea 2003ko ekainean.
Ibarrangeluko bandera

Ibarrangeluko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaBusturialdea
Izen ofiziala Ibarrangelu
AlkateaJesús María Ziluaga Acebo (AR)
Posta kodea48311
INE kodea48048
Herritarraibarrangelutar
Kokapena
Koordenatuak43°23′23″N 2°37′52″W / 43.3896°N 2.6311°W / 43.3896; -2.6311
Mapa
Azalera15,6 km²
Garaiera80 metro
Distantzia44 km Bilbora
Demografia
Biztanleria669 (2025:  −11)
alt_left 321 (%48,1) (%51,9) 347 alt_right
Dentsitatea4,29 bizt/km²
Euskara
Euskaldunak [1]% 79.46 + % 9.82 hartzaile (2021)
Kaleko erabilera [2]%  (2021)
Etxeko erabilera [3]% 61.78 (2021)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.ibarrangelu.net

Ibarrangelu Bizkaiko iparraldeko udalerri bat da, kostaldekoa, Busturialdekoa. Oka ibaiaren ekialdean dago. 685 biztanle zituen 2025. urtean. Laga eta Laida hondartzak udalerri honetan daude. Horrez gain, Antzoras hondartza txikia aurkitzen dugu.

Ingurune naturala eta klima

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibarrangelu Urdaibaiko biosferaren erreserbaren barnean dago, Arboliz auzoa izan ezik. Herriaren erdigunetik hiru kilometrora dago Laga hondartza, eta zazpi kilometrora Laida. Laga hondartzara doan ibaiak eta errepideak bitan banatzen dute harana. Ibinaga auzoan, Elantxobera doan errepidetik behera harrizko hondartza bat dago, Ibinagako Lapatza deritzona.

Ibarrangeluk klima ozeaniko hezea du, korronte bero baten eragina eta urte osoan zehar tenperatura lasaiak ditu. Ipar eta ipar-mendebaldeko haizeak ohikoak dira urte osoan. Euriak udazkenean eta udaberrian ugariak izaten dira, negu onberarekin eta uda ez oso beroekin. Itsasoko haizeek tenperaturan eragina dute beti, eta barrualdeko beroak nekez iristen dira itsasaldera udan.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean Elantxobe udalerriarekin egiten du muga, mendebaldean Oka ibaiarekin, ekialdean Ea udalerriarekin, eta hegoaldean Gautegiz-Arteaga eta Ereño udalerriekin.

Herriko gune nagusia Elexaldeko eta Ibinaga auzoak biltzen dituen haranean dago, bertan udaletxea, San Andres eliza eta herriaren zerbitzu nagusiak dira.

Banandutako auzo ugari dago: Akorda, Merru, Lastarri eta Gendika, esaterako. Horietatik garrantzitsuena Akorda auzoa da (81 biztanle).

Auzoen zerrenda osoa hau da: Arboliz, Akorda, Antzora, Andikone,Durukiz, Elexalde, Gametxo, Gendika, Ibaeta, Bolueta, Iturriotz, Tremoia, Iruskieta, Garteiz, Allike, Ibinaga, Laga, Laida, Lastarri eta Merru.

Ibarrangelu udalerriaren irudi panoramikoa.
San Andres eliza.

Ibarrangeluko elizatearen sorrera ez dago argi Bizkaiko hainbat elizaterekin gertatu bezala. 1334. urteko uztailaren 4an, Haroko Maria Lopezek, Bizkaiko andreak, Arteaga eta Zubietako jaunei, Lekeitioko Andra Maria eliza, Arbatzegiko San Vizente elizarekin trukatu zien. Une hartatik aurrera, Lekeitioko jaun hauei hamarrenak ordaindu behar izan zizkiotela.

1524an Elantxobeko gunearen egitea hasi zuten Ibarrangeluko biztanleek. 1547. urtean gatazka sortu zen Ibarrangelu eta Bermeoko arrantzaleen artean, bi balearen arrantzaren ondorioz. Ibarrangeluko arrantzaleek arrantzatu zituzten arren, Bermeoko arrantzaleek lapurtu omen zizkieten eta. 1624ko apirilaren 17an, Bizkaiko aldundiak, herbereharren erasoen beldurrez, Bizkaiko itsasaldea babesteko agindua eman zuen. Horretarako, kapitainak izendatu zituzten itsasaldeko herri guztietan. Ibarrangeluren kasuan, Juan Urtiz Mendoza izendatu zuten kapitain, Muruetako jauna zena. Ibarrangelukoarekin batera, Gautegiz Arteaga, Akorda, Elantxobe eta Legendikako kapitaina ere bazen.

Nekazaritzarekin izan da beti loturik herriaren historioa. San Andres elizaren inguruan eraikitako herrixka 1.400 biztanle izatera heldu zen. Dena dela, iraultza industriala garatuaz batera, herriko biztanle askok hiri handietara jo zuten, etorkizun hobe baten bila. Hasieran migrazio hauek Gernikara bideratu ziren, izan ere, Ibarrangelu Gernikatik hamalau kilometrora baino ez dago. XX. mendeak aurrera egin ahala, ordea, migrazio jarioak Bilbo eta inguruko herrietara bideratu ziren.

1858. urtean, Ibarrangeluren auzo izandako Elantxobe herritik banandu zen, udalerri independente bihurtuz. Horrela, arrantzak herriaren jarduera ekonomiko nagusi izateari utzi zion. Ia 150 urtez banandurik egon arren, bi herrien arteko lotura oraindik oso handia da.

Azken hamabost urteetan biztanleria gorantz joan da pixkanaka, eta etxebizitza ugari eraiki da, gehienak, udarako bigarren etxebizitzak direla. Dena dela, Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBKk Bizkaian gazteentzako etxebizitzak eraikitzeko planaren barnean, hogei etxebizitza eraikiko dituzte herrian. Horrek biztanle gehiagoren erroldatzea eragin du.

Horrez gain, zerbitzu eta azpiegitura berriek herritarren bizimodua hobetu egin dute. Adibidez, 1990eko hamarkada bukaeran eraiki ziren espaloiek, edota 2007. urterako amaitu zen pilotaleku estali berriak. Horrez gain, 2003. urtetik aurrera herriko ur zikinak ez dira itsasora isurtzen, Aldundiak diruz lagunduriko araztegi bat ezarri ostean.

Gaur egun, sektore ekonomiko berriak sustatzen ari dira, landa-turismoa esaterako. Horretan dihardute Arboliz eta Gametxo auzoetan bi ostatu txikik.

XX. mende hasierara arte Ibarrangelu Bizkaiko herri nahiko garrantzitsua izan zen, itsasaldeko portu nagusien artean zen eta; gaur egun herri independente den Elantxobe herriaren zati zenean. XX. mendearen hasieran, herriak 1.400 bat biztanle zeuzkan, baina industria iraultzak eragindako migrazioek erdira murriztu zuten kopuru hori.

Biztanleria mende osoan zehar ibili zen beheranzko joeran, hala ere, hori gerra zibilaren ostean nabarmendu zen gehienbat. Punturik baxuena 1981. urtean ageri zen, urte hartan herrian 499 biztanle baino ez zeuden erroldaturik, mende hasieran baino %60 gutxiago. Ordutik biztanleria igoz joan da urtetik urtera, horrela, gaur egun 570 biztanle daude.

Gaur egun familiek mende hasieran baino kide gutxiago dituzte, horrela, nahiz eta 1900ean baino etxebizitza kopuru askoz handiagoa egon, biztanleria erdira murriztu da. Horrez gain, etxebizitza asko udan bakarrik erabiltzen dira, izan ere, udan herriko biztanleria hirukoiztu egiten da, Bizkaiko itsasaldeko herri askotan gertatzen den bezala. Horrek zerbitzuetan arazoak sortzen ditu, horiek normalean neguan bizi den jende kopuruari egokiturik egon ohi baitira.

Biztanleriaren egiturari dagokionez, adin nagusiko biztanleria da nagusi, zahartze prozesua nahiko nabarmena izan dela. Antzina umez beterik zegoen eskola, gaur egun,ordea, hutsik dago. Azken urteetan, dena den, kultur etxe bat eta KZgune bat egokitu dira bertan, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, teknologia berriak herri txikietara ekartzeko asmoz.

Azken urteetan eraikuntzak garrantzia hartu du herrian, hainbat txalet eta etxebizitza eraiki dira, gehienbat udarako etxebizitzak. Baina baita babes ofizialeko etxebizitzak ere.

Biztanleriaren tamainaUrtea4006008001000120014001600189019201950198020102040IbarrangeluBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2025
Guztira: 347 gizon, 321 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
0.00
 
100+
 
0.00
1.15
 
95-99
 
0.31
1.15
 
90-94
 
1.25
0.86
 
85-89
 
4.98
1.44
 
80-84
 
4.36
3.75
 
75-79
 
4.05
6.92
 
70-74
 
5.92
7.49
 
65-69
 
11.21
12.39
 
60-64
 
10.59
12.68
 
55-59
 
8.10
9.22
 
50-54
 
6.54
7.78
 
45-49
 
7.48
7.49
 
40-44
 
6.23
4.32
 
35-39
 
4.36
4.61
 
30-34
 
3.43
3.75
 
25-29
 
3.74
4.03
 
20-24
 
3.74
2.59
 
15-19
 
4.05
3.46
 
10-14
 
2.18
3.46
 
5-9
 
4.05
1.44
 
0-4
 
3.43
Iturria: Eustat / Instituto Nacional de Estadística[4]
Hazkunde begetatiboa
Hazkunde begetatiboa (pertsonak)Urtea−15−12−9−6−3031975198319911999200720152023IbarrangeluHazkunde begetatiboa
Urtea197519761977197819791980198119821983198419851986198719881989199019911992199319941995199619971998199920002001200220032004200520062007200820092010201120122013201420152016201720182019202020212022202320242025
Hazkunde begetatiboa −5−12−7−4−5−1−1−8−1−4−6−5−6−5−1−3−6−7−4−6−4−8−7−5−41−2−1−3−3−2−2−31−1−51−6−1−62−5−13−3−70−40−1−6−8
Honakoa hazkunde begetatiboa erakusten duen grafiko bat da, hau da, urte batean jaiotakoei hildakoak kentzearen emaitza. Datuak Eustat erakundeak eskaintzen ditu[5] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.
Bizirik jaiotakoak sexuaren arabera
JaiotzakUrtea012345619962000200420082012201620202024GizonezkoakEmakumezkoakJaiotzak, sexuka
Urtea199619971998199920002001200220032004200520062007200820092010201120122013201420152016201720182019202020212022202320242025
Bizirik jaiotakoak 232255772352564705448224146140
Honakoa bertan erroldatutako amaren batetik bizirik jaiotako haurrak erakusten duen grafiko bat da. Datuak Eustat erakundeak eskaintzen ditu[6] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.

Jaiolekuari dagokionez, 2025. urtean biztanleen % 25,1 udalerri berean jaioak ziren[7], probintziako batez bestekoaren (% 37,6) azpitik. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak (Nafarroa barne) % 5,4 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak % 5,5 —probintzian % 13,9—.

Biztanleria jaiolekuaren arabera Bizkaiko mapa
Udal
Prob
Udalerri berean · % 25,1Probintzia berean · % 60,6Erkidegoan · % 3,3Beste erkidegoa · % 5,4Estatutik kanpo · % 5,5
Jaiolekua bizilekuarekin alderatuta (2025). Iturria: INE.

Euskal Autonomia Erkidegoko probintziei dagokienez, biztanleen % 85,7 Bizkaian, % 2 Gipuzkoan, eta % 1,3 Araban jaio ziren[8].

Jaioterria, lurralde historikoka
Bizk
EAEt
Bizkaia · % 85,7Gipuzkoa · % 2Araba · % 1,3EAEtik kanpo · % 10,9
Biztanleria jaiolekuko probintziaren arabera (2025). Iturria: Eustat.

Biztanleria atzerritarra

2025. urtean, biztanleen % 3,2k atzerriko nazionalitatea zuen[9]. Atzerritarren artean, talde nagusiak Mendebaldeko Europa (% 40,9), Hego Amerika (% 22,7), Magreb (% 18,2) ziren.

Jaiotza herrialde nagusiak Venezuela, Maroko, Argentina dira.[10]

Atzerrian jaiotakoak, eskualdeka
Amer
Euro
Afri
Asia
Amerika · % 43,2Europa · % 29,7Afrika · % 16,2Asia · % 8,1Ozeania · % 2,7
Espainiar estatutik kanpo jaiotakoak, eskualdeka (2025). Iturria: INE.
Jaiolekuko herrialde nagusiak, sexuaren arabera
Jaiolekuko herrialde nagusiak, sexuaren arabera (2025). Iturria: INE.

Eustaten 2024ko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Erroldaren arabera, udalerrian 670 etxebizitza zeuden: 341 (% 50,9) nagusiak eta 329 (% 49,1) gainerakoak (bigarren egoitzak edo hutsik).[11] Etxebizitza nagusien % 84,8 jabetzan zegoen eta % 13,5 alokairuan.[11] INEren estatistika esperimentalaren arabera, 2026ko maiatzean 13 etxebizitza turistiko zeuden udalerrian, guztira 74 plazarekin (5,69 plaza etxebizitzako).[12]

670etxebizitza
341nagusi
13etxebizitza turistiko (2026) Bizkaiko mapa

Etxebizitza multzoa Bizkaiko mapa (2024)

341
329
Nagusiak (341)Gainerakoa (bigarrena edo hutsik) (329)

Jabetza egoera (etxebizitza nagusiak) Bizkaiko mapa (2024)

289
46
Jabetzan (289)Alokairuan (46)Beste modu batean (6)

Guztira 341 etxegune zeuden, batez beste 2 egoiliarrekoak; horietatik 156 (% 45,7) pertsona bakarrekoak ziren.[11]

Etxeguneak egoiliar kopuruaren arabera Bizkaiko mapa (2024)

156
94
89
Egoiliar 1 (156)2 egoiliar (94)3-5 (89)6-9 (2)

Etxebizitzen batez besteko azalera erabilgarria 116,7 m²-koa zen eta batez besteko antzinatasuna 48,1 urtekoa.[11] Etxebizitzen % 37,2 etxebizitza bakarreko eraikinetan zeuden eta % 0,0 21 etxebizitza edo gehiagoko eraikinetan.[11] Etxebizitzen % 13,3 igogailua zuten.

Eraikineko etxebizitza kopurua

249
94
234
93
Etxebizitza 1 (249)2 (94)3-10 (234)11-20 (93)

Gela kopurua

116
256
105
168
1-3 gela (25)4 (116)5 (256)6 (105)7 edo gehiago (168)

Bainugela kopurua

347
323
Bainugela 1 (347)2 edo gehiago (323)

Berokuntzari dagokionez, etxebizitza nagusien % 5,9 berokuntza zentrala zuten, % 65,4 banakakoa eta % 27,6 noizean behingoa.[11] Horrez gain, % 0,0 hodien bidezko gasa zuten eta % 15,5 igogailua.

Berogailu mota

% 65,4
% 27,6
Zentrala (% 5,9)Banakakoa (% 65,4)Noizean behingoa (% 27,6)

Bestelako ekipamenduak (etxebizitza nagusiak)

Hodien bidezko gasa% 0,0
Ur bero zentrala% 86,8
Igogailua% 15,5

Hezkuntza-maila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 15 urte edo gehiagoko 623 biztanle zeuden. Lortutako ikasketa-mailarik altuenari dagokionez, goi-mailako ikasketak zituztenak % 63,6 ziren; bigarren hezkuntzako bigarren etapa (batxilergoa edo erdi-mailako lanbide-heziketa) zutenak % 17,2; bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH edo antzekoa) zutenak % 15,1; eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 4,2.[13] Goi-mailako ikasketak zituztenen proportzioa % 60,4 zen 2021ean eta % 63,6 2024an; beraz, 3,1 puntu igo zen 3 urtean. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenena, berriz, % 4,9 izatetik % 4,2 izatera pasatu zen. Sexuaren arabera, goi-mailako ikasketak zituztenak emakumeen artean % 62,2 ziren, eta gizonen artean % 64,8; 2,6 puntuko aldea, gizonen alde. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak, berriz, emakumeen % 5,4 eta gizonen % 3,1 ziren. Azken alde hori, neurri handi batean, adin-egituraren isla izan ohi da: adineko biztanleen artean emakumeak gehiago dira, eta belaunaldi horietan ohikoagoa zen ikasketak goiz uztea.

623biztanle 15 urte edo +, 2024
% 63,6goi-mailako ikasketak+3,1 puntu 2021etik mapa
% 4,2lehen hezkuntza edo gutxiago−0,8 puntu 2021etik mapa
% 9,6ikasten ari dira, 2024
% 15,1
% 17,2
% 63,6
Lehen hezkuntza edo gutxiago · % 4,2Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH) · % 15,1Bigarren hezkuntzako bigarren etapa · % 17,2Goi-mailako ikasketak · % 63,6
Lortutako ikasketa-mailarik altuena, 15 urte edo gehiagoko biztanleen artean (2024). Bizkaiko mapa

Xeheago, goi-mailako ikasketak zituztenen % 75,0 unibertsitate-tituludunak ziren (gradua, diplomatura, lizentziatura, masterra edo doktoretza), eta % 25,0 goi-mailako lanbide-heziketakoak. Guztira, 9 pertsonak zuten doktore-titulua. Bigarren etapakoen artean, batxilergoa zutenak % 58,9 ziren, eta erdi-mailako lanbide-heziketa zutenak % 41,1. Ikasketarik gabekoak, azkenik, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 0,3 ziren.[13]

Ikasketa-maila xehatua
Ikasketarik gabe
% 0,3
DBH eta antzekoak
% 15,1
Erdi-mailako LH
% 7,1
Goi-mailako LH
% 15,9
Graduak (≤240 ECTS), diplomaturak
% 20,2
Graduak (>240 ECTS), lizentziaturak
% 19,1
Masterrak eta espezialitateak
% 6,9
Ehunekoak 15 urte edo gehiagoko biztanle guztien gainekoak dira; koloreak goiko barrako lau maila nagusiei dagozkie.
Sexuaren araberako banaketa
15 urte edo gehiagoko biztanleria ikasketa-mailaren eta sexuaren arabera, Ibarrangelu, 2024
Ikasketa-mailaGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Goi-mailako ikasketak396% 63,6210% 64,8186% 62,2
Bigarren hezkuntzako bigarren etapa107% 17,269% 21,338% 12,7
Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH)94% 15,135% 10,859% 19,7
Lehen hezkuntza edo gutxiago26% 4,210% 3,116% 5,4
Guztira623% 100,0324% 100,0299% 100,0
Urtez urteko bilakaera
Ikasketa-mailaren bilakaera (%), Ibarrangelu, 2021–2024
UrteaGoi-mailakoakBatx. / erdi LHDBHLehen H. edo gutx.15 urte edo +
2021% 60,4% 17,6% 17,1% 4,9609
2022% 61,3% 19,3% 15,2% 4,2617
2023% 62,5% 18,8% 14,7% 4,0626
2024% 63,6% 17,2% 15,1% 4,2623

Ikasten ari direnak

2024an, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 9,6 ikasten ari zen (60 pertsona).[14] Ikasten ari zirenetatik, % 58,3 goi-mailako ikasketetan zebilen, % 20,0 erdi-mailako lanbide-heziketan, % 16,7 batxilergoan eta % 3,3 DBHn edo antzekoetan. Sexuaren arabera, ikasten ari ziren emakumeen % 48,4 goi-mailako ikasketetan zebilen, eta gizonen % 69,0; erdi-mailako lanbide-heziketan, aldiz, gizonen % 17,2 eta emakumeen % 22,6. Adinaren arabera, 15–19 urtekoen % 94,4 ikasten ari zen, 20–24 urtekoen % 77,4 eta 25–29 urtekoen % 0,0; 30 urtetik gorakoen artean, berriz, % 3,5 baino ez.[15] 20–24 urtekoen artean, emakumeen % 62,5 ari zen goi-mailako ikasketak egiten, eta gizonen % 80,0.

Ikasten ari direnak, adin-taldeka
15–19 urte
% 94,4
20–24 urte
% 77,4
25–29 urte
% 0,0
30–34 urte
% 12,0
35–39 urte
% 3,0
40–44 urte
% 6,8
45–49 urte
% 5,2
50–54 urte
% 1,7
55 urte edo +
% 2,5
Egiten ari diren ikasketa-maila
Maila zehaztu gabe
% 1,7
Goi-mailako ikasketak
% 58,3
Erdi-mailako LH
% 20,0
Batxilergoa
% 16,7
DBH eta antzekoak
% 3,3
Lehen hezkuntza edo beheragokoa
% 0,0
Ezkerrean, adin-talde bakoitzean ikasten ari direnen ehunekoa; eskuinean, ikasten ari direnen banaketa mailaren arabera (2024).

Jaiolekuaren arabera

2024an, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 93,9 estatuan jaio zen, eta % 6,1 atzerrian.[13] Ikasketa-egiturak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, goi-mailako ikasketak zituztenak % 65,1 ziren eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 3,0; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 60,0 eta % 5,0, hurrenez hurren. Estatuan jaiotako emakumeen artean, goi-mailako ikasketak zituztenak % 63,3 ziren eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 5,7; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 44,4 eta % 0,0, hurrenez hurren.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 65,1
Goi-mailakoak
% 60,0
% 20,7
Batx. / erdi LH
% 30,0
% 11,2
DBH
% 5,0
% 3,0
Lehen H. edo gutx.
% 5,0
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 63,3
Goi-mailakoak
% 44,4
% 12,8
Batx. / erdi LH
% 11,1
% 18,1
DBH
% 44,4
% 5,7
Lehen H. edo gutx.
% 0,0
Ehuneko bakoitza jatorri- eta sexu-taldearen barnekoa da (2024).

Ikasten ari zirenei dagokienez, 2024an estatuan jaiotako 15 urte edo gehiagokoen % 9,6 ari zen ikasten, eta atzerrian jaiotakoen % 10,5.[14] Ikasten ari zirenen artean, goi-mailako ikasketetan zebiltzanak % 60,7 ziren estatuan jaiotakoetan eta % 25,0 atzerrian jaiotakoetan. Konparazio hauek ez daude adinaren arabera doituta: talde bakoitzaren adin-egiturak (gazteen proportzioak, batez ere) eragin handia du emaitzan.

Diru-sarrerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023. urtean, biztanle bakoitzeko batez besteko errenta garbia 22.314 euro-koa zen[16], eta etxegune bakoitzeko 44.968 euro-koa. Balio hori probintziako batez bestekoaren (18.738 euro) gainetik dago, eta Espainiako batez bestekoaren (15.036 euro) gainetik. Kontsumo-unitateko errentaren mediana (etxeguneen tamaina eta osaera kontuan hartzen dituen neurria) 28.350 euro zen. Errenta gordina 26.874 euro-koa izan zen pertsonako.

Eustaten datuen arabera, 2023. urtean udalerriko 18 urteko eta gehiagoko biztanleen errenta pertsonalaren mediana —biztanleen erdiek baino gutxiago eta beste erdiek baino gehiago jasotzen duten zenbatekoa— 27.448 eurokoa zen[17][oh 1]: gizonena 30.363 eurokoa eta emakumeena 24.900 eurokoa; hau da, emakumeena gizonena baino % 18 txikiagoa. Bizkaia osoan, mediana 20.672 eurokoa zen. Familia-errentari dagokionez, udalerriko familien erdiek 44.364 euro baino gutxiago jaso zuten urtean; familien % 10ek 11.993 euro baino gutxiago jaso zuten, eta beste % 10ek 105.135 euro baino gehiago[18].

Errenta-pertzentilak, sexuaren arabera
Errenta pertsonala (2023) Bizkaiko mapa
◄ gizonakPemakumeak ►
11.120
P20
5.900
14.170
P25
10.366
18.978
P30
11.215
23.804
P40
15.374
30.363
P50
24.900
36.413
P60
30.235
42.823
P70
37.725
43.837
P75
39.540
46.337
P80
43.115
55.413
P90
50.429
75.635
P95
57.165
124.082
P99
104.667
18 urteko eta gehiagoko pertsonak, sexuaren arabera.
Familia-errenta (2023) Bizkaiko mapa
◄ gizonakPemakumeak ►
13.459
P10
10.963
22.401
P20
15.144
27.657
P25
18.733
29.478
P30
28.495
38.194
P40
34.342
45.139
P50
42.069
51.083
P60
49.511
64.883
P70
65.100
72.900
P75
71.818
83.046
P80
89.398
103.698
P90
105.135
124.082
P95
119.131
156.118
P99
194.046
Familiak, diru-sarrera nagusien hartzailearen sexuaren arabera.
Errenkada bakoitzeko balioa muga bat da: adibidez, P20 errenkadan, pertsonen edo familien % 20k zenbateko hori baino gutxiago jaso zuten; P50 mediana da. Bi grafikoek eskala bera dute. Iturria: Eustat.

Diru-sarrera guztien artean % 55,4 soldatak dira[19].

Desberdintasuna

Errentaren banaketaren desberdintasuna neurtzeko Gini indizea erabiltzen da[20][oh 2]. Udalerrian indizea 25,8 da, probintziakoaren (29,6; Bizkaiko mapa) azpitik eta Espainiakoaren (32,1) azpitik. P80/P20 zatidurak, hau da errenta-banaketaren 80. eta 20. pertzentilen arteko zatidura, 2,3 da, probintziakoaren (2,5; Bizkaiko mapa) azpitik eta Espainiakoaren (2,8) azpitik.

Eustatek beste adierazle bat ematen du[oh 1]: diru-sarrera txikienak dituzten familien % 20ren batez besteko errenta, handienak dituztenen % 20renaren ehuneko gisa adierazita; zenbat eta handiagoa izan, orduan eta berdinagoa da banaketa. 2023. urtean, udalerrian lehenengoek 10.278 euro jaso zuten batez beste, eta bigarrenek 116.492 euro; hau da, lehenengoen errenta bigarrenen % 8,8 zen[21] (Bizkaia osoan, % 9,4; udalerriko banaketa desberdinagoa da). Pertsonen errentari dagokionez, diru-sarrera txikienak dituzten biztanleen erdiak batez beste 11.522 euro jaso zuen, eta handienak dituzten erdiak 47.213 euro; lehenengoen errenta bigarrenen % 24,4 zen[22] (Bizkaia osoan, % 18,1).

Errentaren bilakaera
Errenta pertsonala
EuroakUrtea010.00020.00030.00040.00050.00020132015201720192021202320. pertzentilaMediana80. pertzentilaErrenta pertsonala: 20., 50. eta 80. pertzentilak
20. pertzentila, mediana eta 80. pertzentila.
Familia-errenta
EuroakUrtea10.00020.00030.00040.00050.00060.00070.00080.00090.00020132015201720192021202320. pertzentilaMediana80. pertzentilaFamilia-errenta: 20., 50. eta 80. pertzentilak
20. pertzentila, mediana eta 80. pertzentila.
Iturria: Eustat.

Jarduera ekonomikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, Ibarrangelu udalerrian biztanleria aktiboa (okupatuak eta langabeak) 327 pertsona ziren, hau da, 16 urte edo gehiagoko biztanleriaren % 52,8; gainerako % 47,2 inaktibo zeuden (erretiratuak % 64,0, beste inaktiboak % 25,0 eta ikasleak % 11,0).[23] Aktiboen artean, langabezia-tasa % 12,5 zen. Sexuaren arabera, gizonezkoen jarduera-tasa % 58,4 zen eta emakumezkoena % 46,8; langabezia-tasa, aldiz, % 10,6 eta % 15,1 zen, hurrenez hurren.[23]

Okupatuen kopurua 289 zen 2023ean, 2021eko 287etik gora.[24] Emakumeek okupatuen % 42,6 osatzen dute, eta gizonek % 57,4.

289okupatu, 2023+% 0,7 2021etik
% 42,6emakumeak okupatuen artean
% 52,8jarduera-tasa, 2024
% 12,5langabezia-tasa, 2024
16 urte edo gehiagoko biztanleria jarduerarekiko loturaren arabera (2024)
% 46,2
% 30,2
% 11,8
Okupatuak · % 46,2Langabeak · % 6,6Ikasleak · % 5,2Erretiratuak · % 30,2Beste inaktiboak · % 11,8
16 urte edo gehiagoko biztanleria jardueraren eta sexuaren arabera, Ibarrangelu, 2024
EgoeraGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Okupatuak286% 46,2168% 52,2118% 39,7
Langabeak41% 6,620% 6,221% 7,1
Inaktiboak292% 47,2134% 41,6158% 53,2
Guztira619% 100,0322% 100,0297% 100,0

Jarduera-sektoreak

Jarduera-sektoreei dagokienez, okupatuak honela banatzen dira: zerbitzuak (% 76,8), industria (% 15,2), eraikuntza (% 6,9) eta nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza (% 1,0).[24] Xeheago, jarduera-adarrik handiena hezkuntza da (% 19,4), ondoren manufaktura-industria (% 14,5) eta ostalaritza (% 10,7) datoz.

Okupatuak jarduera-sektorearen arabera (2023) Bizkaiko mapa
% 15,2
% 76,8
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza · % 1,0Industria · % 15,2Eraikuntza · % 6,9Zerbitzuak · % 76,8
Jarduera-adar zehatzak
Hezkuntza
% 19,4
Manufaktura-industria
% 14,5
Ostalaritza
% 10,7
Administrazio publikoa
% 10,0
Merkataritza
% 7,6
Eraikuntza
% 6,9
Jarduera profesionalak
% 5,9
Osasuna eta gizarte-zerbitzuak
% 5,5
Gainerako 13 jarduera-adarrak
Garraioa eta biltegiratzea
% 4,5
Informazioa eta komunikazioak
% 3,5
Administrazio-jarduera lagungarriak
% 3,1
Jarduera artistikoak eta aisialdikoak
% 2,8
Beste zerbitzu batzuk
% 1,7
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza
% 1,0
Finantza- eta aseguru-jarduerak
% 0,7
Etxeetako jarduerak
% 0,7
Higiezinen jarduerak
% 0,7
Ur-hornidura eta hondakinak
% 0,3
Erauzketa-industriak
% 0,3
Energia elektrikoa eta gasa
% 0,0
Lurraldez kanpoko erakundeak
% 0,0

Okupazioa eta lan-egoera

Okupazio-mailari dagokionez, zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak dira talderik ugariena, okupatuen % 50,9; ondoren, langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak daude (% 37,7), eta oinarrizko okupazioak % 7,6.[25] Bi sexuetan goi eta erdi maila dira nagusi (gizonen % 46,4 eta emakumeen % 56,9).

% 50,9
% 37,7
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak · % 50,9Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak · % 37,7Oinarrizko okupazioak · % 7,6Ez dago jasota · % 3,8
Okupatuak okupazioaren eta sexuaren arabera, Ibarrangelu, 2023
OkupazioaGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak147% 50,977% 46,470% 56,9
Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak109% 37,763% 38,046% 37,4
Oinarrizko okupazioak22% 7,620% 12,02% 1,6
Ez dago jasota11% 3,86% 3,65% 4,1
Guztira289% 100,0166% 100,0123% 100,0

Okupatuen % 75,8 besteren konturako langileak dira, eta % 24,2 norberaren konturakoak.[26]

% 21,8
% 56,1
% 19,7
Norberaren kontura, langileak dituena · % 2,4Norberaren kontura, langilerik gabe · % 21,8Besteren kontura, finkoa/mugagabea · % 56,1Besteren kontura, aldi baterakoa · % 19,7
Okupatuak lan-egoeraren eta sexuaren arabera, Ibarrangelu, 2023
Lan-egoeraGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Norberaren kontura70% 24,238% 22,932% 26,0
Besteren kontura219% 75,8128% 77,191% 74,0
Guztira289% 100,0166% 100,0123% 100,0

Jaiolekuaren arabera

Jarduera

16 urte edo gehiagokoen % 93,9 estatuan jaio zen, eta % 6,1 atzerrian.[23] Jarduera-egoerak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, % 51,5 okupatuak dira, % 31,6 erretiratuak, % 6,3 ikasleak, % 5,6 langabeak eta % 5,0 bestelako inaktiboak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 55,0 okupatuak dira, % 20,0 langabeak, % 15,0 bestelako inaktiboak, % 5,0 erretiratuak eta % 5,0 ikasleak. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 41,4 okupatuak dira, % 26,0 erretiratuak, % 18,6 bestelako inaktiboak, % 7,7 langabeak eta % 6,3 ikasleak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 38,9 bestelako inaktiboak dira, % 27,8 okupatuak, % 22,2 langabeak eta % 11,1 erretiratuak.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 51,5
Okupatuak
% 55,0
% 5,6
Langabeak
% 20,0
% 6,3
Ikasleak
% 5,0
% 31,6
Erretiratuak
% 5,0
% 5,0
Beste inakt.
% 15,0
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 41,4
Okupatuak
% 27,8
% 7,7
Langabeak
% 22,2
% 6,3
Ikasleak
% 0,0
% 26,0
Erretiratuak
% 11,1
% 18,6
Beste inakt.
% 38,9
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.

Okupazioa

Okupatuen % 94,5 estatuan jaio zen, eta % 5,5 atzerrian.[25] Okupazio-egiturak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, % 46,5 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari dira, % 36,8 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial eta % 12,9 oinarrizko okupazioetakoak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 54,5 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 45,5 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 58,5 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari dira, % 36,4 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 60,0 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 20,0 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari eta % 20,0 oinarrizko okupazioetakoak.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 46,5
Goi eta erdi maila
% 45,5
% 36,8
Langile kualifikatuak
% 54,5
% 12,9
Oinarrizko okup.
% 0,0
% 3,9
Ez dago jasota
% 0,0
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 58,5
Goi eta erdi maila
% 20,0
% 36,4
Langile kualifikatuak
% 60,0
% 0,8
Oinarrizko okup.
% 20,0
% 4,2
Ez dago jasota
% 0,0
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.

Jarduera-sektoreak

Jarduera-egiturak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera.[27] Estatuan jaiotako gizonen artean, % 74,2 zerbitzuetan ari dira, % 15,5 industrian eta % 9,7 eraikuntzan; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 63,6 zerbitzuetan ari dira, % 27,3 industrian eta % 9,1 nekazaritzan. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 80,5 zerbitzuetan ari dira, % 14,4 industrian eta % 4,2 eraikuntzan; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, guztiak zerbitzuetan ari dira.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 0,6
Nekazaritza
% 9,1
% 15,5
Industria
% 27,3
% 9,7
Eraikuntza
% 0,0
% 74,2
Zerbitzuak
% 63,6
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 0,8
Nekazaritza
% 0,0
% 14,4
Industria
% 0,0
% 4,2
Eraikuntza
% 0,0
% 80,5
Zerbitzuak
% 100,0
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.

Lehen sektorea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza

2020ko Nekazaritza Erroldaren arabera, udalerrian 12 nekazaritza-ustiategi zeuden, eta guztira 62,2 hektarea nekazaritzako azalera erabilgarri (NAE) lantzen zuten[28][oh 3]. Udalerriaren azalera 15,6 km² denez, NAE lurraldearen % 4 da[29]. Lur-erabileraren arabera, NAEren % 91,2 larre iraunkorrak (56,7 ha, 11 ustiategitan), % 6,2 arbolak (3,8 ha, 7 ustiategitan), % 2,3 lur goldagarria (1,4 ha, 9 ustiategitan), % 0,3 norberaren kontsumorako baratzeak (0,21 ha, 7 ustiategitan) eta berotegiak edo babes garai irisgarriak (0,01 ha, ustiategi batean)[oh 4].

Nekazaritzako azalera erabilgarria (NAE)
NAE udalerriaren azaleran
96%
NAE · 62,2 ha (% 4)Gainerako azalera · 1.498 ha (% 96)
NAE, lur-erabileraren arabera
91%
Lur goldagarria · 1,4 ha (% 2,3)Larre iraunkorrak · 56,7 ha (% 91,2)Arbolak · 3,8 ha (% 6,2)Baratzeak · 0,21 ha (% 0,3)Berotegiak · 0,01 ha (< % 0,1)
Iturria: INE, Nekazaritza Errolda 2020; udalerriaren azalera: Wikidata.

Abeltzaintza

2020ko Nekazaritza Erroldaren arabera, udalerriko abeltzaintza-ustiategietan 52 behi, 113 ardi, 5 ahuntz, 1 txerri, 4 zaldi eta 2 untxi eme zeuden[30].

Ibilgailu-parkea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren (DGT) 2025eko datuen arabera, udalerrian 407 gidari zeuden erroldatuta: 232 gizon (% 57) eta 175 emakume (% 43)[31]. Biztanleen % 60,9 gidatzeko gai zen.

Ibilgailu-parkea 669 ibilgailuk osatzen zuten: 422 turismo, 139 motozikleta, 37 furgoneta, 26 kamioi eta 22 ziklomotor[31]. Motorizazio-tasa 1.000 biztanleko 632 turismokoa zen, probintziako batez bestekoaren (451) gainetik.

Turismoen batez besteko adina 13,5 urtekoa zen; turismoen % 10k 4 urte baino gutxiago zituen, eta % 12,1k 25 urte baino gehiago[31]. Erregaiari dagokionez, ibilgailuen % 50,1 gasolinazko zen eta % 48 diesel; 7 ibilgailu elektrifikatu zeuden (% 1; probintzian % 1,2). Ingurumen-bereizgarriari dagokionez, ibilgailuen % 6,3k zuen 0 edo ECO etiketa, eta % 32,8k ez zuen etiketarik[oh 5].

Ibilgailu-parkea (2025)
Ingurumen-etiketa
31%
29%
33%
0 etiketa · 11 (% 1,6)ECO · 31 (% 4,6)C etiketa · 210 (% 31,5)B etiketa · 196 (% 29,4)Etiketarik gabe · 219 (% 32,8)
Turismoak, adinaren arabera
10%
14%
24%
40%
12%
< 4 urte · 42 (% 10)4–8 urte · 57 (% 13,5)8–15 urte · 102 (% 24,2)15–25 urte · 170 (% 40,3)≥ 25 urte · 51 (% 12,1)
Iturria: DGT, «Datos municipales general» (2025).

2011ko hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
San Andres eliza eta udaletxea (ezkerrean).

Ibarrangeluko udalbatza

Izena Zinegotziak Boto kopurua[32]
Armendu (AR)
5
312 (%64,60)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
2
128 (%26,50)
Bildu
0
36 (%7,45)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE-PSOE)
0
3 (%0,62)
Euskadiko Alderdi Popularra (PP)
0
1 (%0,21)

2007ko hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibarrangeluko alkatea "Armendu" herri plataformako Jesus Maria Ziluaga bihurtu zen 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Hauteskunde haietan, Armenduk botoen %49,87 lortu zuen, guztira 198 bozka. EAJk, berriz, botoen %48,61 , 193 boto, lortu zituen. Zortzi boto zuri eta baliogabeko bi ere izan ziren.

2007ko hauteskundeak
AlderdiaBotuakZinegotziak
Armendu1984
EAJ1933
PP50
PSE-EE10

2003ko udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003ko udal hauteskundeetan Eusko Alderdi Jeltzaleko Kerman Meaurio Arrate izan zen hautagai bozkatuena eta EAJk udaleko zinegotzi guztiak lortu zituen. Sei boto zuri eta baliogabeko 79 boto izan ziren.

2003ko hauteskundeak
AlderdiaBotoakZinegotziak
EAJ3207
PP130

Garraiobide eta azpiegiturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria Bilbo eta Gernikarekin batzen duten Bizkaibus konpainiaren autobus zerbitzua dago, herritik bi orduan behin igarotzen dena. Uztail eta abuztuan zehar, gainera, Gernika eta Elantxobe arteko autobus zerbitzu berezia jartzen da, Laga eta Laida hondartzetatik zehar ibilbidea duena.

Inguruko herrietakoak bezala, Ibarrangeluko biztanleak daukaten garraio zerbitzu eskasaz kexu dira. Dena den, Bizkaian biztanle gutxien duen gunea izanda zaila da maiztasun handiagoko zerbitzua jartzea.

Autobusaz gain, udako bi hilabetez, Laida, Mundaka eta Busturia arteko itsasontzi zerbitzua ere egoten da. Dena dela, zerbitzua eguraldi ona dagoen egunetan bakarrik ibiltzen da.

Ibarrangeluko Laura Arrizabalaga[33] hiztunaren pasartea. Euskal Herriko Ahotsak[34][35] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Ibarrangeluko biztanleen artean %90 inguruk hitz egiten du euskaraz. Bertako euskara bizkaieraren aldaera bat da, tarteko hizkeran[36][37] kokatzen den Busturialdeko euskara[38].

Ibarrangeluk bi jaiegun dauzka urtean zehar:

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ogoño mendia eta Laga hondartza.
San Pedro Atxarreko baseliza, mendiaren puntan.
  • San Andres eliza: XVI. mendeko eliza. Kanpandorrearen gainean Bihotz Sakratu bat dago. Elizaren barrualdean urre koloreko erretaula barroko bat aipagarri da. Sakristian Ama Birjina eta haurraren irudi bat gordetzen da. Aita Lizarralderen iritziz, irudia XV. mendekoa da, nahiz eta haurraren irudia egin eta berrogeita hamar urtera egin zen.
  • Engraziako Andra Maria parrokia: Akorda auzoan kokaturik, 1520. urtean eraiki zen. Sarrerako ateak dobela handiz apainduriko erdi puntuko arku bat dauka. Barrualdeko ganga margotuak 1560. urtean egin ziren.
  • Atxerreko San Pedro baseliza: San Pedro Atxarre mendiaren gainean dagoen baseliza. Baselizara iristeko bi bide daude, bata Akorda auzotik eta Laida ondoan dagoen kanpalekutik bestea.
  • Asuako Errege jauregia: 2006an botatako jauregia elizaren ondoan kokatzen zen. Jauregiaren lekuan tasaturiko etxebizitzak eta aparkaleku bat eraiki dira.

Ibarrangelutar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Juan Martínez Madariaga, XV. gizaldiko zalduna. Ganboatarren aldekoa izan zen Ahaide Nagusien arteko istiluetan. Arrasateko erreketan parte hartu zuen, 1448n.
  • Igokundeko Martin (1566?-1597), Japoiko santu eta martiria. Eztabaida-iturria da haren jatorria: Ibarrangeluko jatorriaren aldekoek diote bere abizena Agirre duela[39], Bergarako jatorriaren aldekoek bezala; Beasaineko jatorriaren aldekoek, berriz, diote martiriak abizena Loinaz duela.
  • Marcelino Oreja Elosegi (1891-1934), legelaria. Alderdi tradizionalistaren diputatua Bizkaitik. Eusko Ikaskuntzak eta udalek bultzatutako autonomia-estatutuaren alde egin zuen Errepublika sasoian; alderdi tradizionalistan gutxi izan ziren jokabide horretakoak. Marcelino Oreja Agirreren aita eta Jaime Mayor Orejaren aitona.
  • Alejandro Manzanares Beriain (1894-?), maisua eta pedagogoa. 1934an, Lehen Hezkuntzako ikuskatzaile-oposaketak ateratakoa, 1934an. Hainbat libururen egilea da gazteleraz, euskal kontuez baina ez bakarrik horietaz: geografia, biografiak, ipuinak, politika... Errioxari buruz hiruzpalau lan dauzka, gai hauen gainean: Done Miliagako gaztelera, ohiturak, biografiak, leiendak... Autobiografia bat ere bai: Diario de un inspector. Vida vasca aldizkarian idatzi zuen 1925tik 1930ra bitartean.
  • Jose Etxeandia Beaskoa (1897-1976),"Mozolo". Akordako auzoan jaioa. Nabarnizen eta Durangon apaiz-eginkizunetan aritua. Bertsolari-txapelketen bultzatzailea Francoren garaian. Durangoko Tavira aldizkaria sortu zuen, 1959an. Gerra zibilari eta erlijioari buruzko zenbait libururen egilea euskaraz eta erdaraz[40]. Juan San Martinek, Euskera aldizkariko hilberriak sailean, honela laburbiltzen du Jose Etxeandiaren ekarpena: "Gaurko ikuspegitik bestela hartzen bada ere,ukatu ezinezkoa zaigu Jose Etxeandia zenaren nortasuna eta bere tinkotasunak euskara hain baztertua zen garai hartan gure hizkuntzaren alde egin zuen mesedea. Jokaera zintzo honen jabe zen euskaltzalea, G. B."[41].
  • Isaac Gonzalez de Etxabarri (1904-?), legelaria. Marruekosen, Espainiako gobernuaren ordezkaria izan zen 1942an. 1948an, aldiz, Banco de Vizcayako aholkulari izendatu zuten.
  • Juan Telletxea (1917-2011), Gerra Zibileko gudaria. Matxitxakoko bataila epikoan parte hartu zuen Bou Nabarra ontzian Eusko Itsas Gudarosteko marinel gisa, 1937ko otsailaren 5ean. Domingo Atutxa ibarrangelutarrak ere Matxitxakon borrokatu zuen Bou Bizkaian. Udalak urtero omenaldia egitea erabaki du, haien memoria zaintzeko; horretara, monolitoa jarri du Akorda izeneko gudariaren auzoan.
  • Luis San Salvador Beaskoetxea (1909-1985). Bilboko Ezkerraldetik heldutako mediku ongile maitatua eta jakituna, urte askoan herrian lanean jardundakoa. Bizitza gorabeheratsua izan zuen: jazarpen politikoagatik, Ezkerraldetik alde egin behar izan zuen, eta, geroago, andrea gazterik hil zitzaion auto-istripuz. Zaletasunen artean, Euzkadi izeneko tomate-barietatearen kultibatzekoa ere bazuen: barietate hori kilo inguruko tomateak ematera irits daiteke. Hari horretatik, norgehiagokak egiten zituzten herritarrek sasoi hartan, ea nork hartuko tomate-garaurik handiena. Bestetik, whisky-botilen bilduma ere egiten zuen. Ibinagako auzoan bustoa ipinita dauka, esker onez udalak jarria 1999an; endemas, horko enparantzari "Don Luisen enparatza" jarri zitzaion bide batez.
  • Domingo Zuluaga Uribarrena (1914-2010)[42], Ibarrangeluko ondare etno-linguistikoaren biltzailea: Jose Migel Barandiaranekin eta Manuel Lekuonarekin trebatua, Etniker taldearekin... Ondare hori argitaratu zuten 2009an Ibarrangeluko udalak eta Labayru Ikastegiko Igone Etxebarriak ("sarrera eta edizinoa"), izenburu honetako bilduman: Ibarrangelu, kantu eta kontu. Bestetik, herriko gazteak alfabetatzen ere jardun zuen Domingo Ziluagak, euskara ofiziala ez zenean, Kili-kili argitalpenaren laguntzagaz. Azkenik, Lorea dantza-taldearen sortzailea eta bultzazailea ere izan zen.Zeregin horietan, María del Coro Hormaetxea andrea izan zuen laguntzaile nekagaitza. Hormaetxea andrea egon da inoiz Lorea dantza-taldea birsortu beharrean, lege aldeko oztopoak gainditzeko, 1975 aurreko erregimena indarrean zegoela. Urte batzuk geroago, 2015ean, ibarrangelutarrek "Don Domingo (kostaldeko pastoral txikia)" antzeztu dute, arestian aipatutako Domingo Zuluagaren etnotestu-bilduma horretatik abiatuta, Manuel Angel Ziluaga Acebo musika-irakasle jaunaren gidaritzapean (errienta)[43]. Ziluaga jauna -Domingo Zuluagaren eskolakoa- da, herriko txistulari- eta dultzainero-talde banaren sustatzailea ere aspalditxotik.
  • Antonio Legarra Jaio (1918-?), pilotaria. Eskuz egiten zuen, eta atzelaria zen. Nabarmendu egin zen partida sonatu batean Gasteizen, 1941eko bigarren mailako txapelketan.
  • Leire Saitua Iribar (1959), kantaria eta yoga-irakaslea[44]. Diskografia dauka, euskarazko kantuz osatua. Chloe Wordsworth amerikarraren Resonance Repattern-ing metodo berrian[45] aditua[46].
  • Alexander Del Valle Azkarai (1963), berak antolatu ditu urte askoan Ibarrangeluko futbito-, frontenis- eta pala-txapelketak, herriari behar-beharrezko arnasa emandakoak. Azken ekitaldiotan, andrazkoen frontenis-txapelketari ere bidea eman dio Del Valle jaunak, eta parte-hartzaile ugari izan dira, bai teniseko pilotarekin baita fronteniseko pilota horiarekin ere.
  • Olatz Saitua Iribar 1967), ibarrangelutar jatorriko sopranoa. Vienan eta Salzburgon opera kantatzen ikasia, eta hainbat orkestra-zuzendari ospetsurekin aritua. Kanta-lehiaketak irabazi ditu; Iñaki Salvador piano-jotzaile famatuarekin lankidetzan ibilia, besteak beste.
  • The Uski's rock-taldeko[47] gitarra-jotzaile Anartz Laka.

Bestalde, Ibarrangelutar asko badira Ameriketara joanak, han bizimodua atera dutenak. Hainbat lanbidekoak izan dira. Hona hemen amerikano horietako batzuen ibilbideen zertzeladak:

  • Tomas Alkorta (?), 1907an AEBra alde egina. 1990era arte, munduko merkurio-meatze emankorrenaren jabea.
  • Begone Hormaetxea (1935-?), gizarte-giro gogaikarri eta eramangaitzaren ihesi joan zen Idahora. Oinkari Basque Dancers-eko jostuna.
  • Josephine Antxustegi (1946-1994) enpresaria izan zen eta N.A.B.O.ko -AEBko euskaldunen erakundea- ordezkaria.
  • David Latxiondo Gandiaga (1947), zientzia-politikoetan lizentziatua eta Idahoko Unibertsitatean Hezkuntza-administrazioan doktorea. Boiseko Institutuko kudeatzailea izandakoa.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 INEk eta Eustatek metodologia desberdinak erabiltzen dituzte errenta kalkulatzeko, eta, horregatik, haien zifrak ez dira zuzenean alderagarriak. INEren Etxeguneen Errentaren Banaketaren Atlasak etxegune bakoitzaren errenta haren kide guztien artean banatzen du, adingabeak barne, eta haren P80/P20 zatidura kontsumo-unitateko errentaren 80. eta 20. pertzentilen arteko zatidura da (zenbat eta handiagoa, orduan eta desberdintasun handiagoa). Eustatek, berriz, 18 urteko eta gehiagoko pertsona bakoitzaren errenta eta familia bakoitzarena neurtzen ditu, eta haren 20/80 ratioak diru-sarrera txikienak dituzten % 20ren batez besteko errenta handienak dituztenen % 20renarekin alderatzen du, ehunekotan (zenbat eta handiagoa, orduan eta berdintasun handiagoa).
  2. ↑ 0 balioak berdintasun osoa adierazten du eta 100 balioak desberdintasun handiena; zenbat eta baxuagoa, orduan eta banaketa berdinagoa.
  3. ↑ INEk ustiategi baten lur guztiak ustiategia kokatuta dagoen udalerriari egozten dizkio, nahiz eta lur horietako batzuk beste udalerri batzuetan egon. Horregatik, udalerri batzuetan NAE udalerriaren azalera baino handiagoa izan daiteke.
  4. ↑ Ustiategi batek lur-erabilera bat baino gehiago izan ditzake; horregatik, erabilera bakoitzeko ustiategi-kopuruen batura ustiategi guztien kopurua baino handiagoa izan daiteke.
  5. ↑ DGTren ingurumen-etiketak ibilgailuen isurien araberakoak dira: 0 (elektrikoak eta autonomia handiko entxufagarriak), ECO (hibridoak eta gasezkoak), C (Euro 4tik aurrerako gasolina-ibilgailuak eta Euro 6ko dieselak), B (Euro 3ko gasolina-ibilgailuak eta Euro 4-5eko dieselak); zaharrenek ez dute etiketarik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  2. ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. ↑ Población por sexo, edad (grupos quinquenales) y nacionalidad (española/extranjera). .
  5. ↑ «Euskal AEko hazkunde begetatiboa, lurralde eremuka. 1975 - 2023-PxWeb» PxWeb (kontsulta data: 2026-07-29).
  6. ↑ «Euskal AEko jaiotza biziak, lurralde-eremuen eta sexuaren arabera. 1996 - 2024-PxWeb» PxWeb (kontsulta data: 2026-07-30).
  7. ↑ INE, «Población por relación entre lugar de nacimiento y de residencia» (Padroia), Jatorria Bizkaia.tab.
  8. ↑ Eustat, «Biztanleria jaioterriaren arabera», Jaioterria - Euskal Autonomia Erkidegoa - udalerriak.tab.
  9. ↑ Eustat, «Biztanleria nazionalitatearen herrialde-taldearen arabera», Nazionalitatea - Euskal Autonomia Erkidegoa - udalerriak.tab.
  10. ↑ INE, «Población por país de nacimiento» (Padroia), Jaioterria Bizkaia.tab.
  11. 1 2 3 4 5 6 «Etxebizitzen parkea» Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Etxebizitzak (Eustat).
  12. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitza turistikoak, plazak eta plazak etxebizitza turistiko bakoitzeko. Udalerriak» Etxebizitza turistikoen kopuruaren neurketa (estatistika esperimentala) (Espainiako Estatistika Institutua).
  13. 1 2 3 (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y nivel de estudios (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  14. 1 2 (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y nivel de estudios en curso (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  15. ↑ (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo, edad (grupos quinquenales) y nivel de estudios en curso (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  16. ↑ INE, «Indicadores de renta media y mediana» (ADRH), ADRH errenta Bizkaia.tab.
  17. ↑ Eustat, «Pertsona- eta familia-errentaren estatistika», Errenta pertsonalaren pertzentilak EUSTAT.tab.
  18. ↑ Eustat, «Pertsona- eta familia-errentaren estatistika», Errenta familiarraren pertzentilak EUSTAT Bizkaia.tab.
  19. ↑ INE, «Distribución por fuente de ingresos» (ADRH), ADRH fuente Bizkaia.tab.
  20. ↑ INE, «Índice de Gini y distribución de la renta P80/P20» (ADRH), ADRH gini erreferentziak.tab.
  21. ↑ Eustat, «Pertsona- eta familia-errentaren estatistika», Errenta familiarraren adierazleak EUSTAT.tab.
  22. ↑ Eustat, «Pertsona- eta familia-errentaren estatistika», Errenta pertsonalaren adierazleak EUSTAT.tab.
  23. 1 2 3 (Gaztelaniaz) «Población de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y relación con la actividad (agrupado) (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  24. 1 2 (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y actividad económica (1 letra) (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  25. 1 2 (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y ocupación (agregada) (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  26. ↑ (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y situación profesional (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  27. ↑ (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y rama de actividad (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  28. ↑ INE, «Explotaciones por tipo de cultivo», Nekazaritza Errolda 2020. Datuak: INE nekazaritza-azalera Bizkaia.tab (Wikimedia Commons).
  29. ↑ Udalerriaren azalera: Wikidata, Q1227981.
  30. ↑ Eustat, «Nekazaritza-ustiategietako abelburuak, udalerriaren eta espeziearen arabera». Datuak: EUSTAT abeltzaintza.tab (Wikimedia Commons).
  31. 1 2 3 DGT, «Datos municipales general» (2025). Datuak: DGT ibilgailuak Bizkaia.tab (Wikimedia Commons).
  32. ↑ 2011/08/08an kontsultatua
  33. ↑ «Arrizabalaga Zarraonaindia, Laura - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-07-13).
  34. ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-07-13).
  35. ↑ «Ezin buruz ikasi erdarazko lezioak - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-07-13).
  36. ↑ «Tartekoa (M) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-07-13).
  37. ↑ «Ibarrangelu - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-07-13).
  38. ↑ «Busturialdekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-07-13).
  39. ↑ Agarre auzokoa izango zen, akaso; Martín de Aguirre izeneko bat ba ei zen Agarren, 1639an. Moli Remen. "Ibarrangeluko abizen-baserriak" [2015/IX/12an atzitua], https://web.archive.org/web/20240719085215/https://www.academia.edu/8420267/IBARRANGELUko_abizen-baserriak_Apellidos-caser%C3%ADos_de_IBARRANGELU,
  40. ↑ Beraren liburuen zerrenda in: http://gorbeia.euskaltzaindia.net/cgi-bin/abwebp/X5102/ID669403001/G0[Betiko hautsitako esteka]
  41. ↑ San Martin, Juan (1922-2005). [Hilberriak]. Jose Etxeandia Beaskoa (1897-1976) In: Euskera. 21. libk. (1976) ; 368-369 or. http://gorbeia.euskaltzaindia.net/cgi-bin/abwebp/X5102/ID669403001/G0?ACC=DCT3[Betiko hautsitako esteka]
  42. ↑ Domingo Zuluagaren berbaldietara jotzeko aukera dago in: http://www.ahotsak.eus/ibarrangelu/hizlariak/domingo-zuluaga-uribarrena/
  43. ↑ Pastorala ikusgai in: https://www.youtube.com/watch?v=ZfJPL0_N1Ic&feature=youtu.be
  44. ↑ http://leiresaituairibar.blogspot.com.es/,
  45. ↑ https://web.archive.org/web/20150902141353/http://www.resonancerepatterning.net/
  46. ↑ http://leiresaituairibar.blogspot.com.es/2008/08/holographic-leire-saitua-iribar.html
  47. ↑ https://web.archive.org/web/20150511143234/http://www.theuskis.com/eusk/webgunea_eus.html,

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]