Edukira joan

Ajangiz

Ajangiz
 Bizkaia, Euskal Herria
Ajangizko bandera

Ajangizko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaBusturialdea
Izen ofiziala Ajangiz
AlkateaMikel Ander Zubizarreta González-Rua (EH Bildu)
Posta kodea48320
INE kodea48911
Herritarraajangiztar
Kokapena
Koordenatuak43°17′59″N 2°40′12″W / 43.2998°N 2.6699°W / 43.2998; -2.6699
Mapa
Azalera7,35 km²
Garaiera21 metro
Distantzia29,7 km Bilbora
Demografia
Biztanleria458 (2025:  −17)
alt_left 223 (%48,8) (%51,2) 234 alt_right
Dentsitatea0,62 bizt/km²
Euskara
Euskaldunak [1]% 92.63 + % 2.68 hartzaile (2021)
Kaleko erabilera [2]%  (2021)
Etxeko erabilera [3]% 76.12 (2021)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.ajangiz.net

Ajangiz Bizkaiko erdialdeko udalerri bat da, Busturialdea eskualdekoa. 448 biztanle zituen 2025. urtean. 7,5 kilometro koadro ditu.

Ajangizko eliza nagusia Mendieta auzoan dago, eta Igokundearen eliza deitzen da. Kanpantxu auzoan Donieneko edo San Juan baseliza dago.

Ingurune naturala eta klima

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima epela du, hegoaldeko haizearen eraginez eta Burgogana mendiari esker (181 m); izan ere, horrek sortaldeko haize hotzetatik babesten du herria. Usagana (136,8 m) eta Gantzabal (99 m) dira herrian dauden beste gainetariko batzuk. Erliebe leunak eta zelai sakon, umel eta emankorrek Ajangiz herri nekazaria izatea eragin dute. Paisaia landaz, ortuz eta baserri-gune txikiz osotuta dago.

Oka ibaia itsasadar bihurtzen da Ajangizen. Hain zuzen ere, erreka horrek sortu du itsasoarekin bat egitean Urdaibaiko paduraren sedimentazioa. Eskualde guztian bezala, Ajangizko habitatak asko eta askotarikoak dira, eta dibertsitate ekologikoa oso aberatsa da.

Ajangiz Urdaibaiko biosfera erreserbaren erdigunean dago. Kokapen horretatik, eta hamar bat kilometroren barruan, paisaia aberatsak eta askotarikoak aurki daitezke bertan, esate baterako padurak, Kantauriko arteak, barrualdeko landazabal atlantikoa, edo Oiz, Sollube eta Illunzar mendien tontorrak.

Ajangizen nagusi dan paisaia (eta Ajangiz, gainera, paisaia horren erakusgarri bikaina da) landazabal atlantikoa da. Bertan, baso masa txikiak, zelaiak, belardiak eta laborantzarako lursailak daude uztartuta.

Faunari dagokionez, aipatzeko modukoak dira, beste animalia batzuen artean, ugaztun txikiak: satitsuak edo lursagu gorria, adibidez. Badira musker eta sugandila espezie asko ere.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ajangizek mugakide ditu: iparraldean, Arratzu; sartaldean, Gernika-Lumo; hegoaldean, Muxika; eta sortaldean, Mendata.

Historian barrena, hiru auzunek osotu dute Ajangiz: Mendieta (bertan dago udaletxea Kanpantxu eta Errenteria auzuneek, alegia. Dena dela, azken hori gaur egun Gernika-Lumoren barruan dago.

Historiaurrean Urdaibaiko eskualdean giza talde ugari bizi izan ziren, nekazariak eta abeltzainak. Neolitiko aurreratuaren eta Brontze Aroaren (K.a.ko 5.500 eta 2.800 urteen bitartean) artean bizi izan ziren, bertan aurkitutako aztarnategi arkeologiko ugariek erakusten dutenez. Historian barrena Urdaibaiko itsasadarra komunikazio bide garrantzitsua eta oso erabilia izan da, bertatik igaro dira-eta Done Jakue Bidea, Ardaoaren eta Arrainaren Ibilbidea eta Zin-egite Ibilbidea.

Ajangizko bizilagunak herriko landa eta basoen esplotaziotik bizi izan dira. Ibarrean laboreak landatzen ziren, batez ere artoa. Beste alde batetik, basoetatik Gernikako portu txikiko ontzitegietan ontziak egiteko eta herrian zeuden hiru burdinoletarako behar zen egurra ateratzen zuten. Herrian, burdinolez gain, hiru errota ere egon izan dira erreka arroetan.

Ajangizen lehenengo erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ajangizen gainean aurkitu den lehenengo idatzizko erreferentzia Fray Martin de Coscojalesen agiri batean dago. Bertan, ondoko hau aitatzen du: “Señor de las Asturias Altas de Oviedo, que, huyendo del Rey de Asturias, se acogió en Vizcaya, y su hijo fundó la casa de su nombre en Axangiz (788)”. Hurrengo erreferentziak Erdi Aroko alderdi gerrekin daude lotuta.

Ajangizko “ledania”

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI. mendearen erdialdean, Gernikako Batzarretan boto eskubidea zuten elizateen zerrenda itxi zenean, Ajangizek eskubide osoz hamaikagarren postua bete zuen, baina estatus juridiko bereziarekin: “ledania” zen. Antolaketa modu hau kasu bakarra da, eta Erdi Arotik Antxinako Erregimenaren amaierara arte iraun zuen, harik eta Ajangiz elizate bihurtu zen arte. Parrokia 1844an amaitu zen, baina ordura arteko urteetan Jaunaren Igokundearen ermita zaharrak eliza funtzioa bete zuen, parrokiako liburuak kontrolatuz.

1943an Ajangizko Eleizatea nahitaez anexionatu zuten Gernika-Lumora. Gero, 1991ean independentzia lortu zuen, baina Errenteriako auzunea kanpoan gelditu zen. Gaur egun, Mendieta eta Kanpantxu auzuneek osotzen dute Ajangiz.

1943. eta 1991. urtean Ajangizko biztanleak Gernika-Lumokoekin batera zenbatu ziren. Kontuan izan 1943 baino lehen Errenteria auzoa Ajangizen parte zela.

Biztanleriaren tamainaUrtea200400600800100012001920194019601980200020202040AjangizBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2025
Guztira: 234 gizon, 223 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
0.00
 
100+
 
0.00
0.00
 
95-99
 
0.00
0.85
 
90-94
 
1.79
0.43
 
85-89
 
2.24
4.27
 
80-84
 
5.83
2.99
 
75-79
 
5.83
5.13
 
70-74
 
4.48
8.97
 
65-69
 
10.31
9.83
 
60-64
 
9.42
7.26
 
55-59
 
8.52
5.98
 
50-54
 
5.83
8.55
 
45-49
 
9.42
5.56
 
40-44
 
5.38
5.13
 
35-39
 
3.59
4.27
 
30-34
 
3.14
6.84
 
25-29
 
2.24
3.85
 
20-24
 
7.17
5.13
 
15-19
 
6.28
6.84
 
10-14
 
3.14
4.27
 
5-9
 
3.59
3.85
 
0-4
 
1.79
Iturria: Eustat / Instituto Nacional de Estadística[4]
Hazkunde begetatiboa
Hazkunde begetatiboa (pertsonak)Urtea−8−6−4−202419751982198919962003201020172024AjangizHazkunde begetatiboa
Urtea19911992199319941995199619971998199920002001200220032004200520062007200820092010201120122013201420152016201720182019202020212022202320242025
Hazkunde begetatiboa 1−51−1−2−100−2−132−3−100−2−313−300−1−2−1−5−2−84−1−42−5−3
Honakoa hazkunde begetatiboa erakusten duen grafiko bat da, hau da, urte batean jaiotakoei hildakoak kentzearen emaitza. Datuak Eustat erakundeak eskaintzen ditu[5] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.
Bizirik jaiotakoak sexuaren arabera
JaiotzakUrtea01234519962000200420082012201620202024GizonezkoakEmakumezkoakJaiotzak, sexuka
Urtea199619971998199920002001200220032004200520062007200820092010201120122013201420152016201720182019202020212022202320242025
Bizirik jaiotakoak 332535643435447234361522513621
Honakoa bertan erroldatutako amaren batetik bizirik jaiotako haurrak erakusten duen grafiko bat da. Datuak Eustat erakundeak eskaintzen ditu[6] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.

Jaiolekuari dagokionez, 2025. urtean biztanleen % 31,3 udalerri berean jaioak ziren[7], probintziako batez bestekoaren (% 37,6) azpitik. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak (Nafarroa barne) % 2,2 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak % 2,8 —probintzian % 13,9—.

Biztanleria jaiolekuaren arabera Bizkaiko mapa
Udal
Prob
Udalerri berean · % 31,3Probintzia berean · % 62,4Erkidegoan · % 1,3Beste erkidegoa · % 2,2Estatutik kanpo · % 2,8
Jaiolekua bizilekuarekin alderatuta (2025). Iturria: INE.

Euskal Autonomia Erkidegoko probintziei dagokienez, biztanleen % 93,1 Bizkaian, % 1,3 Gipuzkoan, eta % 0,2 Araban jaio ziren[8].

Jaioterria, lurralde historikoka
Bizk
Bizkaia · % 93,1Gipuzkoa · % 1,3Araba · % 0,2EAEtik kanpo · % 5,4
Biztanleria jaiolekuko probintziaren arabera (2025). Iturria: Eustat.

Biztanleria atzerritarra

2025. urtean, biztanleen % 1,3k atzerriko nazionalitatea zuen[9]. Atzerritarren artean, talde nagusiak Hego Amerika (% 33,3), Mendebaldeko Europa (% 33,3), Ekialdeko Europa (% 16,7) ziren.

Jaiotza herrialde nagusiak Venezuela, Ameriketako Estatu Batuak, Ukraina dira.[10]

Atzerrian jaiotakoak, eskualdeka
Amer
Euro
Afri
Amerika · % 38,5Europa · % 38,5Afrika · % 23,1
Espainiar estatutik kanpo jaiotakoak, eskualdeka (2025). Iturria: INE.
Jaiolekuko herrialde nagusiak, sexuaren arabera
Jaiolekuko herrialde nagusiak, sexuaren arabera (2025). Iturria: INE.

Eustaten 2024ko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Erroldaren arabera, udalerrian 223 etxebizitza zeuden: 176 (% 78,9) nagusiak eta 47 (% 21,1) gainerakoak (bigarren egoitzak edo hutsik).[11] Etxebizitza nagusien % 90,9 jabetzan zegoen eta % 6,2 alokairuan.[11] INEren estatistika esperimentalaren arabera, 2026ko maiatzean 5 etxebizitza turistiko zeuden udalerrian, guztira 16 plazarekin (3,2 plaza etxebizitzako).[12]

223etxebizitza
176nagusi
5etxebizitza turistiko (2026) Bizkaiko mapa

Etxebizitza multzoa Bizkaiko mapa (2024)

176
47
Nagusiak (176)Gainerakoa (bigarrena edo hutsik) (47)

Jabetza egoera (etxebizitza nagusiak) Bizkaiko mapa (2024)

160
Jabetzan (160)Alokairuan (11)Beste modu batean (5)

Guztira 176 etxegune zeuden, batez beste 2,7 egoiliarrekoak; horietatik 46 (% 26,1) pertsona bakarrekoak ziren.[11]

Etxeguneak egoiliar kopuruaren arabera Bizkaiko mapa (2024)

46
40
85
Egoiliar 1 (46)2 egoiliar (40)3-5 (85)6-9 (5)

Etxebizitzen batez besteko azalera erabilgarria 135,2 m²-koa zen eta batez besteko antzinatasuna 57,9 urtekoa.[11] Etxebizitzen % 55,6 etxebizitza bakarreko eraikinetan zeuden eta % 0,0 21 etxebizitza edo gehiagoko eraikinetan.[11] Etxebizitzen % 17,9 igogailua zuten.

Eraikineko etxebizitza kopurua

124
54
21
24
Etxebizitza 1 (124)2 (54)3-10 (21)11-20 (24)

Gela kopurua

50
72
60
27
1-3 gela (14)4 (50)5 (72)6 (60)7 edo gehiago (27)

Bainugela kopurua

99
123
Bainugela 1 (99)2 edo gehiago (123)

Berokuntzari dagokionez, etxebizitza nagusien % 8,0 berokuntza zentrala zuten, % 67,6 banakakoa eta % 15,9 noizean behingoa.[11] Horrez gain, % 16,5 hodien bidezko gasa zuten eta % 22,2 igogailua.

Berogailu mota

% 8,0
% 67,6
% 15,9
Zentrala (% 8,0)Banakakoa (% 67,6)Noizean behingoa (% 15,9)

Bestelako ekipamenduak (etxebizitza nagusiak)

Hodien bidezko gasa% 16,5
Ur bero zentrala% 93,2
Igogailua% 22,2

Hezkuntza-maila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 15 urte edo gehiagoko 415 biztanle zeuden. Lortutako ikasketa-mailarik altuenari dagokionez, goi-mailako ikasketak zituztenak % 54,9 ziren; bigarren hezkuntzako bigarren etapa (batxilergoa edo erdi-mailako lanbide-heziketa) zutenak % 17,3; bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH edo antzekoa) zutenak % 22,7; eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 5,1.[13] Goi-mailako ikasketak zituztenen proportzioa % 52,9 zen 2021ean eta % 54,9 2024an; beraz, 2,1 puntu igo zen 3 urtean. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenena, berriz, % 7,2 izatetik % 5,1 izatera pasatu zen. Sexuaren arabera, goi-mailako ikasketak zituztenak emakumeen artean % 51,7 ziren, eta gizonen artean % 58,1; 6,4 puntuko aldea, gizonen alde. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak, berriz, emakumeen % 8,8 eta gizonen % 1,4 ziren. Azken alde hori, neurri handi batean, adin-egituraren isla izan ohi da: adineko biztanleen artean emakumeak gehiago dira, eta belaunaldi horietan ohikoagoa zen ikasketak goiz uztea.

415biztanle 15 urte edo +, 2024
% 54,9goi-mailako ikasketak+2,1 puntu 2021etik mapa
% 5,1lehen hezkuntza edo gutxiago−2,1 puntu 2021etik mapa
% 22,7
% 17,3
% 54,9
Lehen hezkuntza edo gutxiago · % 5,1Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH) · % 22,7Bigarren hezkuntzako bigarren etapa · % 17,3Goi-mailako ikasketak · % 54,9
Lortutako ikasketa-mailarik altuena, 15 urte edo gehiagoko biztanleen artean (2024). Bizkaiko mapa
Sexuaren araberako banaketa
15 urte edo gehiagoko biztanleria ikasketa-mailaren eta sexuaren arabera, Ajangiz, 2024
Ikasketa-mailaGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Goi-mailako ikasketak228% 54,9122% 58,1106% 51,7
Bigarren hezkuntzako bigarren etapa72% 17,340% 19,032% 15,6
Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH)94% 22,745% 21,449% 23,9
Lehen hezkuntza edo gutxiago21% 5,13% 1,418% 8,8
Guztira415% 100,0210% 100,0205% 100,0
Urtez urteko bilakaera
Ikasketa-mailaren bilakaera (%), Ajangiz, 2021–2024
UrteaGoi-mailakoakBatx. / erdi LHDBHLehen H. edo gutx.15 urte edo +
2021% 52,9% 17,2% 22,7% 7,2418
2022% 52,3% 18,1% 22,2% 7,5415
2023% 54,4% 16,7% 22,4% 6,4419
2024% 54,9% 17,3% 22,7% 5,1415
500 biztanletik beherako udalerrietan, INEk ikasketa-maila lau multzo nagusitan baino ez du argitaratzen, eta ez du jaiolekuaren araberako daturik ez ikasten ari direnei buruzkorik ematen.

Diru-sarrerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023. urtean, biztanle bakoitzeko batez besteko errenta garbia 20.293 euro-koa zen[14], eta etxegune bakoitzeko 55.047 euro-koa. Balio hori probintziako batez bestekoaren (18.738 euro) gainetik dago, eta Espainiako batez bestekoaren (15.036 euro) gainetik. Kontsumo-unitateko errentaren mediana (etxeguneen tamaina eta osaera kontuan hartzen dituen neurria) 29.050 euro zen. Errenta gordina 24.655 euro-koa izan zen pertsonako.

Eustaten datuen arabera, 2023. urtean udalerriko 18 urteko eta gehiagoko biztanleen errenta pertsonalaren mediana —biztanleen erdiek baino gutxiago eta beste erdiek baino gehiago jasotzen duten zenbatekoa— 26.185 eurokoa zen[15][oh 1]: gizonena 29.201 eurokoa eta emakumeena 20.022 eurokoa; hau da, emakumeena gizonena baino % 31,4 txikiagoa. Bizkaia osoan, mediana 20.672 eurokoa zen. Familia-errentari dagokionez, udalerriko familien erdiek 58.278 euro baino gutxiago jaso zuten urtean; familien % 10ek 18.185 euro baino gutxiago jaso zuten, eta beste % 10ek 117.325 euro baino gehiago[16].

Errenta-pertzentilak, sexuaren arabera
Errenta pertsonala (2023) Bizkaiko mapa
◄ gizonakPemakumeak ►
11.362
P20
6.903
17.456
P25
10.413
19.054
P30
11.861
25.113
P40
15.410
29.201
P50
20.022
33.821
P60
28.029
38.454
P70
35.718
40.864
P75
39.840
43.890
P80
43.425
58.259
P90
50.906
89.292
P95
61.117
169.687
P99
92.520
18 urteko eta gehiagoko pertsonak, sexuaren arabera.
Familia-errenta (2023) Bizkaiko mapa
◄ gizonakPemakumeak ►
25.036
P10
13.968
32.336
P20
19.491
36.384
P25
25.805
40.312
P30
36.038
50.353
P40
44.259
59.285
P50
57.504
68.698
P60
70.255
84.224
P70
77.203
93.388
P75
84.815
99.055
P80
94.678
123.312
P90
111.897
137.277
P95
118.329
319.194
P99
142.783
Familiak, diru-sarrera nagusien hartzailearen sexuaren arabera.
Errenkada bakoitzeko balioa muga bat da: adibidez, P20 errenkadan, pertsonen edo familien % 20k zenbateko hori baino gutxiago jaso zuten; P50 mediana da. Bi grafikoek eskala bera dute. Iturria: Eustat.

Diru-sarrera guztien artean % 56,2 soldatak dira[17].

Desberdintasuna

Errentaren banaketaren desberdintasuna neurtzeko Gini indizea erabiltzen da[18][oh 2]. Udalerrian indizea 23,2 da, probintziakoaren (29,6; Bizkaiko mapa) azpitik eta Espainiakoaren (32,1) azpitik. P80/P20 zatidurak, hau da errenta-banaketaren 80. eta 20. pertzentilen arteko zatidura, 2,1 da, probintziakoaren (2,5; Bizkaiko mapa) azpitik eta Espainiakoaren (2,8) azpitik.

Eustatek beste adierazle bat ematen du[oh 1]: diru-sarrera txikienak dituzten familien % 20ren batez besteko errenta, handienak dituztenen % 20renaren ehuneko gisa adierazita; zenbat eta handiagoa izan, orduan eta berdinagoa da banaketa. 2023. urtean, udalerrian lehenengoek 17.068 euro jaso zuten batez beste, eta bigarrenek 135.647 euro; hau da, lehenengoen errenta bigarrenen % 12,6 zen[19] (Bizkaia osoan, % 9,4; udalerriko banaketa berdinagoa da). Pertsonen errentari dagokionez, diru-sarrera txikienak dituzten biztanleen erdiak batez beste 11.431 euro jaso zuen, eta handienak dituzten erdiak 46.683 euro; lehenengoen errenta bigarrenen % 24,5 zen[20] (Bizkaia osoan, % 18,1).

Errentaren bilakaera
Errenta pertsonala
EuroakUrtea010.00020.00030.00040.00050.00020132015201720192021202320. pertzentilaMediana80. pertzentilaErrenta pertsonala: 20., 50. eta 80. pertzentilak
20. pertzentila, mediana eta 80. pertzentila.
Familia-errenta
EuroakUrtea20.00040.00060.00080.000100.00020132015201720192021202320. pertzentilaMediana80. pertzentilaFamilia-errenta: 20., 50. eta 80. pertzentilak
20. pertzentila, mediana eta 80. pertzentila.
Iturria: Eustat.

Jarduera ekonomikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, Ajangiz udalerrian biztanleria aktiboa (okupatuak eta langabeak) 221 pertsona ziren, hau da, 16 urte edo gehiagoko biztanleriaren % 53,8; gainerako % 46,2 inaktibo zeuden.[21] Aktiboen artean, langabezia-tasa % 2,7 zen. Sexuaren arabera, gizonezkoen jarduera-tasa % 57,7 zen eta emakumezkoena % 49,8; langabezia-tasa, aldiz, % 2,5 eta % 3,0 zen, hurrenez hurren.[21]

Okupatuen kopurua 213 zen 2023ean, 2021eko 212etik gora.[22] Emakumeek okupatuen % 44,6 osatzen dute, eta gizonek % 55,4.

213okupatu, 2023+% 0,5 2021etik
% 44,6emakumeak okupatuen artean
% 53,8jarduera-tasa, 2024
% 2,7langabezia-tasa, 2024
16 urte edo gehiagoko biztanleria jarduerarekiko loturaren arabera (2024)
% 52,3
% 46,2
Okupatuak · % 52,3Langabeak · % 1,5Inaktiboak · % 46,2
16 urte edo gehiagoko biztanleria jardueraren eta sexuaren arabera, Ajangiz, 2024
EgoeraGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Okupatuak215% 52,3117% 56,398% 48,3
Langabeak6% 1,53% 1,43% 1,5
Inaktiboak190% 46,288% 42,3102% 50,2
Guztira411% 100,0208% 100,0203% 100,0

Jarduera-sektoreak

Jarduera-sektoreei dagokienez, okupatuak honela banatzen dira: zerbitzuak (% 69,0), industria (% 24,9), eraikuntza (% 3,8) eta nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza (% 2,3).[22]

Okupatuak jarduera-sektorearen arabera (2023) Bizkaiko mapa
% 24,9
% 69,0
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza · % 2,3Industria · % 24,9Eraikuntza · % 3,8Zerbitzuak · % 69,0

Okupazioa eta lan-egoera

Okupazio-mailari dagokionez, zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak dira talderik ugariena, okupatuen % 46,0; ondoren, langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak daude (% 41,3), eta oinarrizko okupazioak % 6,1.[23] Sexuaren arabera, gizonen artean langile kualifikatuak dira nagusi (% 46,6), eta emakumeen artean goi eta erdi maila (% 55,8).

% 46,0
% 41,3
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak · % 46,0Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak · % 41,3Oinarrizko okupazioak · % 6,1Ez dago jasota · % 6,6
Okupatuak okupazioaren eta sexuaren arabera, Ajangiz, 2023
OkupazioaGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak98% 46,045% 38,153% 55,8
Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak88% 41,355% 46,633% 34,7
Oinarrizko okupazioak13% 6,17% 5,96% 6,3
Ez dago jasota14% 6,611% 9,33% 3,2
Guztira213% 100,0118% 100,095% 100,0

Okupatuen % 67,1 besteren konturako langileak dira, eta % 32,9 norberaren konturakoak.[24]

% 32,9
% 67,1
Norberaren kontura · % 32,9Besteren kontura eta beste egoera bat · % 67,1
Okupatuak lan-egoeraren eta sexuaren arabera, Ajangiz, 2023
Lan-egoeraGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Norberaren kontura70% 32,952% 44,118% 18,9
Besteren kontura143% 67,166% 55,977% 81,1
Guztira213% 100,0118% 100,095% 100,0

Lehen sektorea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza

2020ko Nekazaritza Erroldaren arabera, udalerrian 15 nekazaritza-ustiategi zeuden, eta guztira 69,3 hektarea nekazaritzako azalera erabilgarri (NAE) lantzen zuten[25][oh 3]. Udalerriaren azalera 7,4 km² denez, NAE lurraldearen % 9,4 da[26]. Lur-erabileraren arabera, NAEren % 80,7 larre iraunkorrak (55,9 ha, 13 ustiategitan), % 11,4 lur goldagarria (7,9 ha, 8 ustiategitan), % 6,8 arbolak (4,7 ha, 10 ustiategitan), % 0,9 berotegiak edo babes garai irisgarriak (0,63 ha, 9 ustiategitan) eta % 0,2 norberaren kontsumorako baratzeak (0,12 ha, 5 ustiategitan)[oh 4].

Nekazaritzako azalera erabilgarria (NAE)
NAE udalerriaren azaleran
9%
91%
NAE · 69,3 ha (% 9,4)Gainerako azalera · 666 ha (% 90,6)
NAE, lur-erabileraren arabera
11%
81%
Lur goldagarria · 7,9 ha (% 11,4)Larre iraunkorrak · 55,9 ha (% 80,7)Arbolak · 4,7 ha (% 6,8)Baratzeak · 0,12 ha (% 0,2)Berotegiak · 0,63 ha (% 0,9)
Iturria: INE, Nekazaritza Errolda 2020; udalerriaren azalera: Wikidata.

Abeltzaintza

2020ko Nekazaritza Erroldaren arabera, udalerriko abeltzaintza-ustiategietan 21 behi, 46 ardi, 40 ahuntz, 19 zaldi, 87 hegazti, 3 untxi eme eta 2 erlauntz zeuden[27][28].

Ibilgailu-parkea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren (DGT) 2025eko datuen arabera, udalerrian 340 gidari zeuden erroldatuta: 192 gizon (% 56,5) eta 148 emakume (% 43,5)[29]. Biztanleen % 74,4 gidatzeko gai zen.

Ibilgailu-parkea 469 ibilgailuk osatzen zuten: 303 turismo, 74 motozikleta, 30 furgoneta, 28 kamioi eta 20 ziklomotor[29]. Motorizazio-tasa 1.000 biztanleko 663 turismokoa zen, probintziako batez bestekoaren (451) gainetik.

Turismoen batez besteko adina 14,2 urtekoa zen; turismoen % 8,3k 4 urte baino gutxiago zituen, eta % 9,9k 25 urte baino gehiago[29]. Erregaiari dagokionez, ibilgailuen % 52,2 diesel zen eta % 45,9 gasolinazko; 7 ibilgailu elektrifikatu zeuden (% 1,5; probintzian % 1,2). Ingurumen-bereizgarriari dagokionez, ibilgailuen % 3,5k zuen 0 edo ECO etiketa, eta % 29,8k ez zuen etiketarik[oh 5].

Ibilgailu-parkea (2025)
Ingurumen-etiketa
34%
33%
30%
0 etiketa · 7 (% 1,5)ECO · 9 (% 2)C etiketa · 157 (% 34,1)B etiketa · 150 (% 32,6)Etiketarik gabe · 137 (% 29,8)
Turismoak, adinaren arabera
8%
12%
24%
46%
10%
< 4 urte · 25 (% 8,3)4–8 urte · 36 (% 11,9)8–15 urte · 73 (% 24,1)15–25 urte · 139 (% 45,9)≥ 25 urte · 30 (% 9,9)
Iturria: DGT, «Datos municipales general» (2025).
Ajangizko Miren Odriozolaren[30][31] pasartea (Ahotsak[32] proiekturako).

Biztanle gehienak euskaldunak dira Ajangiz herrian (%92). Bertako euskara mendebaldeko hizkeraren barne kokatzen den Busturialdeko euskara[33][34] da. Besteak beste, Ea, Gernika-Lumo, Bermeo, Elantxobe, Ibarrangelu, Kortezubi... ere kokatzen dira euskara honen barnean. Euskara gaitasun altua dela eta,herria UEMAko mankomunitatean sartuta dago.

2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Mikel Ander Zubizarreta Gonzalez-Rua (EH Bildu) da Ajangizko alkatea, aurreko agintaldiko alkatetza berrituta. Zubizarretak alkatetza berritu zuen bere taldearen baiezko botoei esker, gehiengo osoaz.

Ajangizko udalbatza
Alderdia 2015eko maiatzaren 24a 2011ko maiatzaren 22a
Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu (EH BILDU)*
5 / 7
209 (% 71,33)
5 / 7
208 (% 69,10)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
2 / 7
84 (% 28,67)
2 / 7
93 (% 30,90)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: Udal hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean

• Asentzioak: Ajangizko jai nagusia da. Jaunaren Igokundearen egunean ospatzen da, Eguen Santu ostean berrogei egun igaro eta gero datorren lehenengo eguenean.

• Maiatzaren 15a: San Isidro eguna. Baserri giroko herririk gehienetan bezala, nekazarien zaindariaren eguna Ajangizen ere ospatzen da.

• Ekainaren 24a: Sanjuanak, San Juan Bataiatzailearen egunean, Lemandaroko San Juan ermitan, Kanpantxun.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaunaren Igokundearen eliza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jaunaren Igokundearen eliza.

Basilika erako eraikina da, estilo neoklasikoan egina, eta dago lehenago izen bereko ermita bat zegoen lekuan. Eskualdeko beste udalerri batzuen aldean, Ajangizek ez zuen parrokiarik izan XIX. mende amaierara arte. Ajangizko parrokia Mendieta auzoan dago, eta Juan Bautista de Belaunzaranen (Andoain, 1769-1849) obra ospetsua da. Belaunzaran Bizkaiko neoklasikoaren arkitekto esanguratsua izan zen, eta Ajangizko parrokia Hermenegildo eta Pedro haren semeek amaitu zuten (horiek ere arkitektoak ziren), aita hil ostean. Eliza neoklasiko honek kupulaz estalitako planta nagusia dauka, eta Belaunzaranen estilo arkitektonikoaren ezaugarri ziren kanonak ditu. Belaunzaranek berak egin zuen elizaren inguruko urbanizazio lana, alboko landa-etxea eta udaletxea bereak dira.

Lemandaroko San Juan baseliza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lemandaroko San Juan da, Kanpantxuko auzunean, herrian ondoen jagonda dagoen ermita, herriko bizilagunek auzolanean egindako zaharberritze lanei esker. Gaur egun San Juan izena dauka, nahiz eta lehenago San Martin izan. Eleizkizunak San Juan Bataiatzailearen egunean egiten dira. Ajangizek bost ermita izan zituen, baina horietariko batzuk, edo desagertu egin dira, edo txarto zainduak daude.

Mentzeta dorrea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dorreak ohiko eraikinak dira Erdi Aroko alderdien arteko gerra garaian. Behe Erdi Aroan eraiki ziren, XIII. eta XIV. mendeen artean. Ez dira eraikin militarrak, bizilekua eta zentro ekonomikoa ere badira-eta. Ajangizko dorrea Mentzeta familiarena izan zen. Kanpantxu auzunean dago, eta hau da jausi barik dagoen bakarra. Fatxada harlanduzkoa da eta leiho eta ate dintelduak dauzka.

Aristieta jauregia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jauregi barrokoa da, Olaeta-Aristieta familiak XVII. mendean egina. Hain zuzen ere, familia horretako bi seme Bizkaiko jaurerriko ahaldun nagusi izatera heldu ziren. Kanpantxun dagoen eraikin eder eta handi hori, gerora, baserri bihurtu zen, eta gaur egun landetxe bat eta nekazaritza ekologikoko zentro bat daude bertan.

Mendieta auzunean dago, eta 1822koa da. Juan Bautista Belaunzaran arkitektoak egin zuen, Jaunaren Igokundearen eleizearen egileak. Hain zuzen ere, eliza horrekin batera, XIX. mendean eraikitako gune urbanistiko neoklasikoa osotzen du. Orain dela gutxi, Udalak Abadetxea erosi du eta konpontzen dabil, kultura etxea izan dadin.

Ajangizko baserriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baserria herri eraikin bat da, eta egokituta dago nekazaritza eta abelazkuntzarako. Herri arkitektura mota horrek erakusgarri interesgarriak dauzka Ajangizen. Zaharrenak XVII. mendekoak dira (adibidez, Auzokoa baserria) eta horietan nabarmentzekoa da zutabe egitura, harri gainean eusten dena. Horien eredu bezala, adibidez, Enbeita baserria dago, Kanpantxu auzunean.

XVIII. mendearen erdialdera, egurrezko egituraren ordez, harria erabiltzen hasi ziren etxea eusteko elementu bezala; aldaketa horri esker, eraikina sendoagoa zenez, leihoak handitu egin ziren eta, horrela, argi gehiago sartzen zen etxean. Kasu honetan, nabarmentzekoa da Ispizua Aurrekoa baserria.

Sartzola baserrian, inguruan gelditzen diren garai bakanetariko baten pilareak ikus daitezke.

Goikoerrota burdinola eta errota

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berrekondo errekaren bazterrean daude Goikoerrota burdinola eta errota. Goikoerrotak presa bitatik hartzen zuen ura, hainbat errekatako emariak batzen zituztenak. Burdinola ohiak, era berean, orain dela gutxira arte, zentral elektriko txiki bezala funtzionatu zuen, Gernika-Lumorako elektrizitatea sortzeko.

Ajangizen, Goikoerrotaz gain, beste bi errota egon ziren: Bekoerrota, aurrekoaren ondoan, eta Errotabarri.

Ajangiztar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Leon Intxausti (1859-1937), elizgizon agustindar errekoletoa. 1999ko martxoaren 7an dohatsu bilakatu zen.
  • Buenaventura Gabikaetxebarria (1887-1936), erlijio-izenez Frai Buenaventura de Santa Catalina, apaiz hirukoiztarra. Dohatsu egin zuen Frantzisko aita santuak 2013. urtean.
  • Balentin Aurre-Apraiz (1912-2007), euskal idazlea, «Aurraitz», «Mendi-bide», «Agerrekoa» ezizenez ere ezaguna.
  • Julia Berrojalbiz (1923-1998), irakaslea eta euskaltzalea, Bizkaiko ikastolen mugimenduaren bultzatzailea.
  1. 1 2 INEk eta Eustatek metodologia desberdinak erabiltzen dituzte errenta kalkulatzeko, eta, horregatik, haien zifrak ez dira zuzenean alderagarriak. INEren Etxeguneen Errentaren Banaketaren Atlasak etxegune bakoitzaren errenta haren kide guztien artean banatzen du, adingabeak barne, eta haren P80/P20 zatidura kontsumo-unitateko errentaren 80. eta 20. pertzentilen arteko zatidura da (zenbat eta handiagoa, orduan eta desberdintasun handiagoa). Eustatek, berriz, 18 urteko eta gehiagoko pertsona bakoitzaren errenta eta familia bakoitzarena neurtzen ditu, eta haren 20/80 ratioak diru-sarrera txikienak dituzten % 20ren batez besteko errenta handienak dituztenen % 20renarekin alderatzen du, ehunekotan (zenbat eta handiagoa, orduan eta berdintasun handiagoa).
  2. ↑ 0 balioak berdintasun osoa adierazten du eta 100 balioak desberdintasun handiena; zenbat eta baxuagoa, orduan eta banaketa berdinagoa.
  3. ↑ INEk ustiategi baten lur guztiak ustiategia kokatuta dagoen udalerriari egozten dizkio, nahiz eta lur horietako batzuk beste udalerri batzuetan egon. Horregatik, udalerri batzuetan NAE udalerriaren azalera baino handiagoa izan daiteke.
  4. ↑ Ustiategi batek lur-erabilera bat baino gehiago izan ditzake; horregatik, erabilera bakoitzeko ustiategi-kopuruen batura ustiategi guztien kopurua baino handiagoa izan daiteke.
  5. ↑ DGTren ingurumen-etiketak ibilgailuen isurien araberakoak dira: 0 (elektrikoak eta autonomia handiko entxufagarriak), ECO (hibridoak eta gasezkoak), C (Euro 4tik aurrerako gasolina-ibilgailuak eta Euro 6ko dieselak), B (Euro 3ko gasolina-ibilgailuak eta Euro 4-5eko dieselak); zaharrenek ez dute etiketarik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  2. ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. ↑ Población por sexo, edad (grupos quinquenales) y nacionalidad (española/extranjera). .
  5. ↑ «Euskal AEko hazkunde begetatiboa, lurralde eremuka. 1975 - 2023-PxWeb» PxWeb (kontsulta data: 2026-07-29).
  6. ↑ «Euskal AEko jaiotza biziak, lurralde-eremuen eta sexuaren arabera. 1996 - 2024-PxWeb» PxWeb (kontsulta data: 2026-07-30).
  7. ↑ INE, «Población por relación entre lugar de nacimiento y de residencia» (Padroia), Jatorria Bizkaia.tab.
  8. ↑ Eustat, «Biztanleria jaioterriaren arabera», Jaioterria - Euskal Autonomia Erkidegoa - udalerriak.tab.
  9. ↑ Eustat, «Biztanleria nazionalitatearen herrialde-taldearen arabera», Nazionalitatea - Euskal Autonomia Erkidegoa - udalerriak.tab.
  10. ↑ INE, «Población por país de nacimiento» (Padroia), Jaioterria Bizkaia.tab.
  11. 1 2 3 4 5 6 «Etxebizitzen parkea» Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Etxebizitzak (Eustat).
  12. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitza turistikoak, plazak eta plazak etxebizitza turistiko bakoitzeko. Udalerriak» Etxebizitza turistikoen kopuruaren neurketa (estatistika esperimentala) (Espainiako Estatistika Institutua).
  13. ↑ (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo y nivel de estudios (agregado) (Municipios entre 50 y 500 habitantes)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  14. ↑ INE, «Indicadores de renta media y mediana» (ADRH), ADRH errenta Bizkaia.tab.
  15. ↑ Eustat, «Pertsona- eta familia-errentaren estatistika», Errenta pertsonalaren pertzentilak EUSTAT.tab.
  16. ↑ Eustat, «Pertsona- eta familia-errentaren estatistika», Errenta familiarraren pertzentilak EUSTAT Bizkaia.tab.
  17. ↑ INE, «Distribución por fuente de ingresos» (ADRH), ADRH fuente Bizkaia.tab.
  18. ↑ INE, «Índice de Gini y distribución de la renta P80/P20» (ADRH), ADRH gini erreferentziak.tab.
  19. ↑ Eustat, «Pertsona- eta familia-errentaren estatistika», Errenta familiarraren adierazleak EUSTAT.tab.
  20. ↑ Eustat, «Pertsona- eta familia-errentaren estatistika», Errenta pertsonalaren adierazleak EUSTAT.tab.
  21. 1 2 (Gaztelaniaz) «Población de 16 y más años por sexo y relación con la actividad (agrupado) (Municipios entre 50 y 500 habitantes)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  22. 1 2 (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y rama de actividad (Municipios entre 50 y 500 habitantes)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  23. ↑ (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y ocupación (agregada) (Municipios entre 50 y 500 habitantes)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  24. ↑ (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y situación profesional (agregada) (Municipios entre 50 y 500 habitantes)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  25. ↑ INE, «Explotaciones por tipo de cultivo», Nekazaritza Errolda 2020. Datuak: INE nekazaritza-azalera Bizkaia.tab (Wikimedia Commons).
  26. ↑ Udalerriaren azalera: Wikidata, Q1228043.
  27. ↑ Eustat, «Nekazaritza-ustiategietako abelburuak, udalerriaren eta espeziearen arabera». Datuak: EUSTAT abeltzaintza.tab (Wikimedia Commons).
  28. ↑ INE, «Explotaciones ganaderas por tipo de ganado», Nekazaritza Errolda 2020. Datuak: INE abeltzaintza Bizkaia.tab (Wikimedia Commons).
  29. 1 2 3 DGT, «Datos municipales general» (2025). Datuak: DGT ibilgailuak Bizkaia.tab (Wikimedia Commons).
  30. ↑ «Odriozola Jaio, Miren - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-11-28).
  31. ↑ «"Ya no se existen Mirenes" - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-11-28).
  32. ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-11-28).
  33. ↑ «Busturialdekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-06-19).
  34. ↑ «Ajangiz - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-06-19).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]