Trobat
| Trobat | |
|---|---|
| Mahats-barietatea | |
| Mahatsaren kolorea | beltz eta black berry skin (en) |
| Espeziea | Vitis vinifera |
| Jatorrizko herrialdea | Ponent |
Trobat ardogintzako mahats beltz historiko bat da, ia desagertua, baina Costers del Segreko zenbait upategitan berreskuratua, Mahastiaren eta Ardoaren Kataluniako Institutuarekin lankidetzan, mahastizaintzako eta ardogintzako ondarea berreskuratzeko proiektu baten barruan.[1][2]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2009an, Slow Food Lleidako Lurrak kolektiboak, Noguera eskualdeko mahasti zahar batzuetan aurkitu eta identifikatu zuen trobat mahatsa, Aurkitutako Kulturak proiektuaren esparruan. Mahats orpoak erregistratu zituelarik, 2014ra arte zenbait prospekzio lan egin zituen Montsec mendilerroaren inguruan, Noguera eta Pallars Jussà eskualdeen ekialdetik mendebaldera, non mahasti historiko horietako batzuetan barietate nagusia baitzen.[3]
2019an, Costers del Segreko hamar bat upategik trobat aldaeraren 10.000 bat mahatsondo landatu zituzten modu esperimentalean. Harrezkero, upategiok elkarrekin lan egiten dute mahatsaren soslai enologiko onenaren bila.[1]
2022an, Bartzelonako Robert jauregian egindako ekitaldi batean, Kataluniako mendebaldeko antzinako mahats honekin egindako lehen bost ardo esperimentalak aurkeztu ziren. Gogoan izan behar da mahats barietateak modu desberdinean ernatzen direla eremu bakoitzeko lur mota eta ezaugarrien arabera: «elkarrekin lan eginez eta esperimentazioak partekatuz, mahats bilketa bakoitza urte askotako ardogintzaren baliokidea da».[4]
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Trobat beltza antzinako mahats aldaera bat da, Noguera eskualdearen eta mendebaldeko beste eremu batzuen bereizgarria, ia desagertzeko zorian egon bazen ere. Mahatsondo indartsua da, baina ez oso emankorra, eta garnatxa baino goiztiarragoa. Mahats mordo luzea egiten du, trinkotasun ertainekoa, eta ale ertain-txikia, biribila eta umatzen denean urdin-beltza. Hosto pentagonal bat berezi bat du, bost lobulurekin, eta aurrealdea lerro batzuez zeharkatua, apo baten azalaren antzera. Ardo gorri, arin eta zapore berezikoak ematen ditu.[5]
Barietate bakarreko ardoetan gorputz arina hartzen du, kolore eta graduazio ertainarekin. Zapore iraunkor eta berezia ematen du, fruta azidoetatik eta erregalizetik hurbil.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 Gimena, Rafa (2022ko irailaren 1a), «La trobat, una varietat històrica i ara recuperada a la zona de Costers», VadeVi (Katalanez), web.archive.org (kontsulta data: 2026ko apirilaren 19a).
- ↑ «El valor del Trobat a la DO Costers del Segre», Cupatges (Katalanez), web.archive.org.
- ↑ «Cinc cellers de la DO Costers del Segre presenten les primeres vinificacions amb 'trobat', una varietat ancestral recuperada», Vinassos (Katalanez), web.archive.org, 2022ko uztailaren 20a (kontsulta data: 2026ko apirilaren 19a).
- 1 2 Salvans, Aleix (2022ko uztailaren 20a), «Primers fruits de la recuperació de varietats de Costers del Segre», VadeVi (Katalanez), web.archive.org (kontsulta data: 2026ko apirilaren 19a).
- ↑ Francàs, Ramon (2019ko azaroaren 9a), «La varietat trobat busca el seu lloc a la DO Costers del Segre», VadeVi (Katalanez), web.archive.org (kontsulta data: 2026ko apirilaren 19a).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Katalanez) L'Olivera. Trobat: una reivindicació de la identitat i la memòria vitivinícola
- (Katalanez) Trobat - La varietat ancestral de la DO Costers del Segre, bideoa