Alemaniako ipar-ekialdeko portu nagusia da, eta lotura zuzena du Danimarkako portu garrantzitsuenekin. Arrantza eta industria (janari industria, ontziolak, altzairugintza, kimika industria, zurgintza, tresneria kimikoa) ekonomia jarduera nagusiak dira. Aipagarriak dira XIII. mendeko Andre Mariaren eliza gotikoa, XIV. mendeko San Nikolas eliza, XV. mendeko udaletxea (aurrealde barrokoa) eta XIV-XVI. mendeetako harresiko ateak eta hondakinak.
XI mendean eslaviarrek Roztoc herrixka sortu zuten, zeinak ibaiaren zabalgunea esan nahi duen. Hala ere 1161ean Valdemar I.a Danimarkakoak su eman zion herriari eta erabat suntsitua gelditu zen. Ondoren merkatari alemaniarrek hiru herri sortu zituzten bertan, bakoitza eliza baten inguruan kokatzen zelarik; San Petriren eliza (gaur egungo alde zaharra dagoena), Andre Mariaren eliza (gaur egungo merkatu berriaren inguruan) eta San Jaimeren eliza (gaur egungo unibertsitatearen inguruan). Berehala baina hiru herriek hiri bakarra osatu zuten.
Hansa Ligan sartzerakoan hiriaren gorakada etorri zen eta XIV menderako Mecklenburgeko hiri garrantzitsuena bihutu zen bere 12.000 biztanleekin. Bere jarduera ekonomiko nagusia ontzigintza zen, izan ere Itsaso Baltikoan zebiltzan itsasontzi gehienak bertan eginak zeuden. 1419an Europako Unibertsitaterik zaharrena dena sortu zen Rostocken. XV mendean Mecklenburgeko dukeek hiriarekiko kontrola areagotu nahi zuten eta biztanle pobreenek srturiko matxinadak zapuzteko aitzakiaz lortu zuten Rostocken erabateko kontrola eskuratzea.
Rostockeko udaletxea eta ingurua, bonbaketa baten ondoren
Rostocken indarrak eta kokapen estrategikoak Daniarren eta suediarren erasoak jasatea ekarri zuen. Horrela bai Hogeita Hamar Urteko Gerran (1618-1648) eta 1700-1721 aldietan iparraldeko nazioek hiria okupatu zuten. Napoleondar Gerretan ere frantziarren eskuetan egon zen hamar urtez. Hala ere XIX mendean hiriaren garrantzia ez zen batere jeitsi eta populazioz nabarmen igotzen jarraitu zuen. Industrializazioari esker Itsaso Baltiko guztiko itsas flotarik handiena garatu zuen.
Mende berriarekin batera ontzigintzari hegazkingintzaren gehitu zitzaion eta nazientzako hiri estrategikoa bihurtu zen. Hau dela eta aliatuen bonbaketa gogorrak jasan zituen Bigarren Mundu Gerran, 1942 eta 1944ean. Armada Gorriak 1945ean bereganatu zuenerako Rostock erabat suntsitua zegoen.
2022ko zentsuaren arabera 203.470 biztanle zituen: 99.129 gizonezko (% 48,7) eta 104.341 emakumezko (% 51,3); 100 emakumeko 95,0 gizonezko zeuden. Biztanleen% 14,2 18 urtetik beherakoak ziren eta% 25,5 65 urte edo gehiagokoak. Biztanleen% 6,6 atzerriko herritartasuna zuen. Biztanleen% 48,2 ezkongabeak ziren eta% 34,2 ezkonduta edo izatezko bikote erregistratuan.[2]
Oharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
2022ko erroldaren arabera, udalerrian biztanleen% 88,2ek ez zuen inolako migrazio-jatorririk, ez berak ez gurasoek.% 11,3k migrazio-jatorri osoa zuten: beraiek etorkinak ziren edo bi gurasoak ziren etorkinak; eta% 0,6k gurasoetako bat bakarrik zuten etorkina. Migrazio-jatorri osoa zutenen artean,% 89,1 beraiek etorritakoak ziren eta% 10,9 bi guraso etorkinen ondorengoak ziren.[3]
Migrazio-jatorria
179.384
22.935
Migrazio-jatorririk gabe (179.384)Migrazio-jatorri osoa (22.935)Migrazio-jatorri partziala (1.148)
2022ko erroldaren arabera, udalerrian 125.635 etxebizitza zeuden. Horietatik gehienak (103.749,% 82,6) alokairuan ziren. Etxebizitzen batez besteko azalera 66,05 m²-koa zen eta batez besteko alokairua 6,7 €/m²-koa. Hutsik zeuden etxebizitzen tasa% 2,6 zen, eta okupatutako etxebizitzen artean% 14,7 jabeak okupatzen zituzten.[4]
Gela kopuruari dagokionez, etxebizitza gehienek 4 gela zituzten (42.862). Etxebizitza gehienak 1970-1979 artean eraiki ziren (24.655); eraikin guztien% 86,9 1980 baino lehen eraiki zen. Berogailuari dagokionez, urrutiko berogailu-sarea (fernheizung) zen nagusi (87.560 etxebizitza).[4]
Guztira 22.951 bizitegi-eraikin zeuden. Eraikinen gehiengoa ilarako etxea zen (11.565,% 50,4). Eraikinen artean, gehienek etxebizitza bakarra zuten (11.537).[4] Guztira 120.212 etxegune zeuden. Etxegune gehienak pertsona bakarrekoak ziren (67.503,% 56,2).[5]
22.951bizitegi-eraikin
120.212etxegune
Eraikin mota
7.577
3.171
11.565
Etxe bakartua (7.577)Etxe atxikia (bikoitza) (3.171)Ilarako etxea (11.565)Bestelako eraikin mota (636)
Etxebizitza kopurua eraikineko
11.537
2.941
5.231
2.105
Etxebizitza bakarra (11.537)2 etxebizitza (1.132)3-6 etxebizitza (2.941)7-12 etxebizitza (5.231)13 etxebizitza edo gehiago (2.105)
Etxegunearen tamaina
67.503
34.597
10.331
Pertsona bakarra (67.503)2 pertsona (34.597)3 pertsona (10.331)4 pertsona (5.707)5 pertsona (1.414)6 pertsona (659)
Andre Mariaren elizaAndre Mariaren eliza (Marienkirche): 1265ean eraikitako adreilu gorrizko eliza gotikoa da. 1531n luteranismoa onartu zuen. Hamabi metroko erloju astrologikoa dauka.
Udaletxea (Rathaus): Andre Mariaren elizaren ondoan dago, merkatu berriaren plazan. XIII. mendeko eraikina bada ere, 1727ko fatxada barrokoa du.
Kröpeliner Straße: kaleko ertzetan, XV. eta XVI. mendeetako etxe burgesak daude. Hiriko kale nagusi horrek merkatu berriko plaza eta Kröpeliner atea elkartzen ditu.
Universitätsplatz: Rostockeko Unibertsitatearen eraikin gehenek inguratzen duten plaza da.
Harresiak eta ateak: Garai bateko harresien zati batzuek oraindik diraute; halaber, izan zituen 32 ateetatik bi baino ez daude.
Hiriko futbol talde nagusia F.C. Hansa Rostock da. Gaur egun bigarren mailan ari bada ere Alemania biak bateratzean Ekialdeko Alemaniatik lehen mailarako sailkatu zen bi taldeetako bat izan zen, izan ere 1991ean Ekialdeko Alemaniako Liga eta Kopa txapelduna izan baitzen.
Bestalde aipatzekoa da HC Empor Rostock eskubaloi taldea, Ekialdeko Alemaniako talde nagusia izan zen 10 liga eta 7 kopa irabazi baitzituen. EHF Errekopa bat ere badu.
Azkenik Britta Kamrau igerilaria ere aipatu behar da, 2007an 25 kilometroko distantzian munduko txapeldun izan zena. Aurrez, 2004ean 5, 10 et 25 kilometrotako Europako txapeldue ere izana zen.
1Kolonia eta Dortmund westfaliar zirkuluaren hiriburuak izan ziren, garaiaren arabera. 2Anberes nagusi bilakatu zen, behin Brujas, Zwingo ubidea zela eta, helezin bilakatu zenean.