Edukira joan

Paide

Paide
Paide
hiria
Administrazioa
Herrialdea Estonia
KonderriJärvako konderria
UdalerriPaide
Izen ofizialaPaide
Jatorrizko izenaPaide
Geografia
Koordenatuak58°53′N 25°34′E / 58.88°N 25.57°E / 58.88; 25.57
Mapa
Azalera8,08 km²
Demografia
Biztanleria8.073 (2024ko urtarrilaren 1a)
Dentsitatea999 bizt/km²

Paide Estoniako erdialdeko hiria da, Järvako konderria kokatuta. Konderriko eta izen bereko hiri-udalerriko hiriburua da. Hiri-udalerria osatzen dituzten gainerako biztanleguneak kenduta, hiriak 7.936 biztanle ditu 2025eko datuen arabera.[1]

​Paideren alemanezko izenak, Weißenstein (jatorriz Wittenstein edo Wittensten behe-alemanez), «harri zuria» esan nahi du. Izen hori Paideko gaztelua eraikitzeko erabili zen kareharritik datorkio. Hiriaren estonierazko izenaren lehen aipamena 1564koa da eta Paida gisa jaso zen. Ustez, izen hori paas edo pae hitzetatik dator, estonieraz «kareharri» esan nahi dutena.

Livoniar Ordenako Konrad von Mandern maisuaren aginduz gaztelu bat eraiki zen Paiden, 1265 edo 1266 aldera. Hasieratik Tall Hermann edo Vallitorn izeneko dorre nagusiaren inguruan eraiki zen. Sei solairuko dorre hau beti izan da gazteluaren erdigunea. Gotorlekua XIV. eta XV. mendeetan zehar sendotu zen inguruko harresiak handitu eta dorre berriak eraiki ondoren. Su-armen erasoei aurre egiteko ere modernizatu zen. XVI. mendean baluarteak eraiki zituzten.

Livoniako Gerran gaztelua behin baino gehiagotan setiatu zuten errusiar tropek, eta 1573an Ivan Izugarriaren tropek gaztelua hartu zuten. Ondoren, gaztelua hainbat aldiz aldatu zen eskuz. Gainera, 1600-1611ko Polonia-Suedia Gerrako Weissensteingo setioa bertan jazo zen.

1895 eta 1897 bitartean zaharberritze lanak egin ziren dorre nagusian eta gazteluko ​​beste zenbait ataletan. Hala ere, 1941ean, Bigarren Mundu Gerran, atzera egiten ari ziren sobietar tropek dorrea nagusia lehertu zuten. Kalteak ez ziren konpondu Estoniak independentzia berreskuratu zuen arte. Konpontze-lanak 1990 eta 1993 bitartean egin ziren.

Gaur egun, eraberritutako dorre nagusian Järva konderriko museoaren atal bat dago.

2011ko datu estatistikoek biztanleriaren osera etnikoa erakusten dute. Hirian estoniarrak dira nagusi, biztanleriaren % 92,39 osatzen baitute. Ondoren, talde handienak errusiarrak (% 4,36) eta ukrainarrak (% 1,06) dira. ​Gainerako biztanleek talde askoz txikiagoak osatzen dituzte: tartariarrak (% 0,73), bielorrusiarrak (% 0,18), juduak (% 0,02) eta poloniarrak (% 0,02). Azkenik, finlandiarrak biztanleria osoaren % 0,01 dira.[2]

Azken urteetako datu estatistikoek erakusten dute biztanleriaren beherakada:[1]

Biztanleriaren tamainaUrtea7700780079008000810082008300201020132016201920222025PaideBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.

Hiriko kirol nagusia futbola da. Paide Linnameeskond futbol-taldea da hiriko klub garrantzitsuena eta Paideko hiriko estadioan (estonieraz: Paide linnastaadion) jokatzen ditu partidak.

Herri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paide hiria ondorengo herriekin senidetuta dago:

Paidetar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]