Lyon
Lyon Auvernia-Rodano-Alpeak eskualdeko eta Lyongo metropoliko (69M) hiriburua da, Rodano (Rhône) eta Saona ibaien lotunean kokatua. Biztanle kopuruari dagokionez estatuko hirugarren hiria da, Paris eta Marseillaren atzetik, baina hiri ingurune guztia kontutan hartuta bigarrena, 2.118.132 biztanleriarekin.
Erromatar garaian Hiru Galietako hiriburua izan zen, Erdi Aroan hiri komertzial bilakatuko zena eta XIX. mendean lehenengo mailako finantza tokia. Zeta produkzio monopolioarekin lehenengo eta ondoren ehungintza eta industria kimikoarekin bizkortu zen ekonomia. Gaur egun industria kimikoan, farmazeutikoan eta bioteknologikoan espezializatutako hiria dugu.
Horretaz gain Frantziako bigarren hiri unibertsitarioa da, 120.000 ikasle inguru izaten ditu urtero, hiru unibertsitate eta hamaika ingeniaritza eta eskolatan banatuak. Ondare historikoa eta arkitektonikoa ere ezin dugu ahaztu, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatua du hiriaren parte zabal bat.
Erakunde internazional batzuk ere bertan dute egoitza, Interpol, Euronews eta Minbiziaren Ikerketarako Nazioarteko Agentziak besteak beste.

Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]K.a. 43. urtean sortua izan zen Lyon Fourviere mendixkan, Lugdunum izeneko kolonia erromatar bezala, Julio Cesarren ordezkari militarra zen Lucius Munatius Plancusen eskutik.

Bertan zeltiarren gotorleku bat zegoen, Lug[o]dunon izenekoa –Lugus jainko zeltiarra (argia), eta dúnon (kastroa) hitzetatik–.
Laster hiri garrantzitsua bihurtzen hasi zen. K.a. 12. urtean, Drusok, Cesar Augusto eta Erromari tenplu bat eraiki zien. Tenpluak 400.000 metro karratuko enparantza zuen, eta hura, Galia osotik bidalitako estatuez apaindu zen. K.o. 19. urtean, Garaipen arku bat egin zuten, baita ere.
Galia osoko hiriburua bihurtu zen. Hiri garrantzitsua bihurtu zen garai honetan eta erromaz aparte inperioko hiri ikusgarriena ere bai. Rodano ibaiko eskuin aldean, muino baten tontorretik hurbil, anfiteatroa zeukan. Galtzada bat pasatzen zen handik eta akueduktu bat ere bai. Beste aldean, ezkerraldean, orain erdi desagertuta dagoen zirkoa dago. Hirira 4 akueduktu handi sartzen ziren eta ur asko ekartzen zuten dozenaka kilometrotik. 40 kilometrotara dagoen tunel bat aurkitu da azken aldian. Ezagunena Gier-ko akueduktua da, eta gaur egun, zati luze batzuk ikus daitezke. Mont Dor akueduktua iparraldetik ekartzen zuen ura hirira.
Bertan, tunel sare handia aurkitu zen 60ko hamarkadan. Tunel sareak 2 kilometrotako luzeera du eta arrain arantza izena hartu du bere arkitekturaren arabera. 16 putzu aurkitu dituzte gainera. Momentu batzuetan 30.000 biztanle izan zituela uste da.
Hirian, Klaudio eta Karakalla emperadoreak jaio ziren.
197. urtean, erromatar ejerzitoen arteko bataila odoltsuena bertan izan zen. Septimio Severo enperadoreak, Klodio Albino garaitu zuen.
III. mendean, hiriaren gainbehera izan zen eta 297. urtean Galiako hiriburua izateari utzi zion.
437. urtean, Borgoñan errefuxiatu ziren alemaniar tribuak hirira bidali zituen Aezio-k.
Erdi Aroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Berdungo Itunaren ondorioz, 843. urtean, hiria Lotario I.aren menpe geratu zen. Hura, Karlomagno beraren biloba zen.
XIII. mendean istilu asko sortu ziren eta 1312. urtean, Felipe IV. erregeak kargu egin behar izan zen. Horren ondoren, hiria Frantziako koroaren menpe geratu zen. Ehun Urteetako Gerran hiriak Frantziako erregeen aldean geratu zen.
XVI. mendetik aurrera ekonomikoki asko hobetu zen. Honen arrazoi nagusienak hauxek dira: florentinako banketxeak, urtero egiten ziren lau azokak ekartzen zituzten merkatariak, inprentak eta batez ere zeta. Horrela, europako hiri handienetakoa bihurtu zen.
Hala ere, jende arruntarentzat bizimodua zaila zen eta matxinadak sortu ziren. Honek eta Erlijio gerrak garai honen gainbeera ekarri zuten. Inprentak Ginebrara mugitu ziren eta bankuak hiria utzi zuten.
Aro garaikidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantziako Iraultzan, Girondinoen aldean egon zen hiria. 1793. urtean, bi hilabetez gudan egon ostean errenditu zen. Bataila horretan hainbat eraikin suntzitu ziren eta, hamar urte geroago, Napoleonek berreraikitu zituen.
XIX. mendean, hiri industrial garrantzitsua bihurtu zen zeta-ren industriagatik.
1827 eta 1832. urteen artean, lehenengoetariko trenbidea eraiki zen Lyon eta Saint-Etienne artean. Munduko lehen funikularra hirian egin zen, baita ere, 1862. urtean. Lumiere anaiek zinema sortu zuten hirian, 1895. urtean. Urte berean, martxoan bere lehen filma egin eta estreinatu egin zuten. Fabrikako langileen irteera Lyon Monplaisir -en zuen titulo bezala. Honengatik, museo eta zinema bat dago bertan.
Bigarren Mundu Gerran, alemaniarrek hiria hartu zuten. 1942ko ekainean bataila bat egon zen eta bertan hildako Senegaldarrentzako hilerri bat egin zen, 1942. urtean. Urte hartako azaroan, hiria galdu zuten Frantziarrek. Bertan, Gestapo-ko bulego garrantzitsu bat jarri zuten Naziek. 1944ko maiatzaren 26an,aliatuek hiria bonbardatu egin zuten. Alemaniarren eskutik libre geratu ziren urte hartako irailaren 3an.
1978. urtean, metroa ireki zen. Paris eta Lyon arteko TGV-a lehena izan zen eta 1981. urtean egin zuen lehenengo bidaia.
1989. urtean, Interpol-en egoitza hirian jarri zen.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lyon, Frantzia ekialden dago, Rodano eta ibaiak batzen diren puntuan. Erdialdeko Mendigunea eta Alpeen artean dago kokatuta.
Mendebaldean muino bat dago, eta bertan, Notre-Dame baseliza eta Eifell dorrea bezalako dorre bat dago. Bi ibaien arteko penintsulan, merkatal kaleak aurkitzen dira eta Bellecour plaza, europako enparantzarik handienetakoa dena. Hiria, ekialdeko lautadan zehar hedatzen da, baita ere.
Udalerri mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Honako udalerri hauek ditu mugakide: Saint-Cyr-au-Mont-d'Or, Saint-Didier-au-Mont-d'Or, Saint-Fons, Sainte-Foy-lès-Lyon, Tassin-la-Demi-Lune, Vénissieux, Villeurbanne, Bron, Caluire-et-Cuire, Champagne-au-Mont-d'Or, Collonges-au-Mont-d'Or, Écully, Francheville, La Mulatière eta Oullins-Pierre-Bénite.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 17.9 | 21.9 | 25.7 | 30.1 | 34.2 | 38.4 | 39.8 | 40.5 | 35.8 | 28.4 | 23.0 | 20.2 | 40.5 |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 6.2 | 8.4 | 12.4 | 15.3 | 20.0 | 23.5 | 27.0 | 26.7 | 22.3 | 16.7 | 10.2 | 7.1 | 16.3 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 0.1 | 1.2 | 3.3 | 5.6 | 9.9 | 13.1 | 15.6 | 15.3 | 11.9 | 8.4 | 3.6 | 1.5 | 7.5 |
| Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | −23.0 | −22.5 | -10.5 | -4.4 | -3.8 | 2.3 | 6.1 | 4.6 | 0.2 | -4.5 | -9.4 | −24.6 | -24.6 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 52.9 | 50.5 | 54.8 | 72.3 | 87.7 | 80.2 | 62.0 | 69.0 | 88.3 | 94.7 | 75.1 | 55.5 | 843.1 |
| Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 9 | 9 | 9 | 10 | 11 | 9 | 7 | 7 | 8 | 10 | 9 | 10 | 108 |
| Eguzki orduak | 69 | 97 | 172 | 180 | 225 | 232 | 275 | 259 | 187 | 111 | 70 | 55 | 1932 |
| Iturria: Météo France[1] | |||||||||||||
Barrutiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hiriak bederatzi barrutitan (arrondissement) banaturik dago. Hona hemen auzo nagusiak:
- 1. barrutia: La Croix-Rousseko aldapak, Terreaux, Martinière/St-Vincent
- 2. barrutia: Cordeliers, Bellecour, Ainay, Perrache, Confluent
- 3. barrutia: Guillotière (iparraldea), Préfecture, Part-Dieu, Villette, Dauphiné/Sans Souci, Montchat, Grange Blanche (iparraldea), Monplaisir (iparraldea)
- 4. barrutia: La Croix-Rousseko ordokia, Serin
- 5. barrutia: Vieux Lyon (Saint-Paul, Saint-Jean eta Saint-Georges), Saint-Just, Saint-Irénée, Fourvière, Point du Jour, Ménival, Battières, Champvert (hegoaldea)
- 6. barrutia: Brotteaux, Bellecombe, Parc de la Tête d'Or, Cité Internationale
- 7. barrutia: Guillotière (hegoaldea), Jean Macé, Gerland
- 8. barrutia: Monplaisir (hegoaldea), Bachut, États-Unis, Grand Trou/Moulin à Vent, Grange Blanche (hegoaldea), Laënnec, Mermoz, Monplaisir-la-Plaine
- 9. barrutia: Vaise, Duchère, Rochecardon, St-Rambert-l'Île-Barbe, Gorge de Loup, Observance, Champvert (iparraldea)
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiria, Frantziako hirugarren handiena da, Paris eta Marseilla ostean. 1850 urte inguruan, biztanlerian gorakada handia izan zuen 1920. hamarkadan, milioi erdiko populazioa gainditu bazuen ere, bigarren mundu gerrak asko murriztu zuen populazio (100.000 biztanle inguru). Gero azkunde bat ikus daiteke grafikoan eta 1970 eta 1980. hamarkadetan hiriak 100.000 biztanle galdu zituen. 2020. urtean, 516.000 biztanle zituen.
| Biztanleria-piramidea 2022 Guztira: 245.995 gizon, 274.743 emakume | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Iturria: INSEEren datuetatik eratorritako grafikoa. Biztanleria txikia duten herrietako biztanleria borobildu da bertan eskainitako zenbakietan oinarrituta[2]. | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hazkunde begetatiboa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
Familiak eta etxeguneak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2023 erroldaren arabera, Lyon udalerrian 507.511 biztanle zeuden eta 272.347 elkarbizitza unitate[oh 1], hau da, 1,86 lagun elkarbizitza unitate bakoitzeko (Metropolitar Frantzian 2,13). Talderik handiena kide bakarreko elkarbizitza-unitateak ziren (% 52,2), Metropolitar Frantziako batez bestekoaren gainetik (% 39,2).[4]
Udalerrian 118.341 familia zeuden, eta horien artean etxean seme-alabarik ez zuten bikoteak ziren ugarienak (51.906). Guraso bakarreko 21.524 familietatik 17.720etan ama zen guraso bakarra. 58.172 familiek ez zuten 25 urtetik beherako seme-alabarik etxean. 26.641k seme-alaba bakarra zuten etxean, 22.051k bi, eta 11.477k hiru edo gehiago. Seme-alabadun 44.911 bikoteetatik 3.658tan (% 8,1) seme-alabaren bat bikotekide baten aurreko harreman batekoa zen.[4]
15 urte edo gehiago zituzten 444.075 biztanle zeuden. Horien artean 15-24 urtekoen % 33,8 bizi zen bakarrik eta 80 urte edo gehiagokoen % 49,5. Bikotean bizitzea ohikoagoa zen talde guztietan, 40-54 urteko taldean jotzen zuen gailurra (% 62,9). 80 urte edo gehiagoko 26.244 biztanleetatik 22.573 baino ez ziren elkarbizitza-unitateetan bizi; gainerako 3.671 kolektibitateren batean.[4]
15 urte edo gehiagoko biztanleen % 29,0 ezkonduta zegoen, eta beste % 19,0 bikotean bizi zen ezkondu gabe (% 12,3 izatezko bikotean eta % 6,7 PACS bidez lotuta). % 41,1 ezkongabeak ziren, % 4,5 alargunak eta % 6,4 dibortziatuak.[4]
Elkarbizitza-unitatearen erreferentziazko pertsonaren lanbide-kategoriari dagokionez, nagusiak hauek ziren: goi-mailako langileak (% 27,3), erretiratuak (% 18,3), erdi-mailako lanbideak (% 17,5), enplegatuak (% 14,6). Talde nagusia (goi-mailako langileak, % 27,3) Rodano departamenduko batez bestekoaren (% 20,0) gainetik dago. 67 elkarbizitza-unitatetan nekazari bat zen erreferentziazko pertsona.[4]
Taula osoa: elkarbizitza-unitateak eta familiak, 2023 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Etxebizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2023 erroldaren arabera, udalerrian 321.274 etxebizitza zeuden. Horietatik 271.968 egoitza nagusi ziren, 19.298 bigarren egoitza edo noizbehinkakoak eta 30.007 hutsik zeuden. Apartamentuak ziren nagusi (308.794), etxeak baino gehiago (7.735). Egoitza nagusietatik 90.818 beren jabearen bizilekuak ziren, 175.227 alokairuan zeuden, 44.378 errenta moderatuko etxebizitza gisa alokatuta eta 5.924 doan lagata.[5]
Etxebizitza multzoa
Etxe mota
Jabetza egoera
Eraikuntza garaiari dagokionez, 1971-1990 artean eraikitako egoitza nagusiak ziren ugarienak (60.603).[5]
Eraikuntza garaia
Egoitza nagusien artean gehienek 3 gela zituzten (76.183). Gas sarea zen berogailu mota nagusia (155.624 etxebizitzatan). 124.991 egoitza nagusik beren aparkalekua zuten: 128.870 etxebizitzatan auto bakarra zegoen eta 29.763tan bi edo gehiago.[5]
Gela kopurua
Berogailu mota
Aparkalekua eta ibilgailuak
Taula osoa: etxebizitzak, 2023 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Enplegua
2023 urtean 15-64 urteko 366.773 biztanleetatik 276.119 aktibo ziren (% 75,3), horietako 245.473 lanean (% 66,9) eta 30.646 langabezian (aktiboen % 11,1).
Jarduera-tasa: talde bakoitzeko biztanleen artean zenbat diren aktibo (lanean edo langabezian).
Langabezia-tasa hezkuntza-mailaren arabera
Marratxo bertikala: udalerriko langabezia-tasa orokorra (% 11,1). Zabalerak eskala finko batean daude (0-% 50), udalerri artean konparagarriak izan daitezen.
90.654 ez-aktibotik 58.882 ikasle edo ordaindu gabeko praktiketan ari ziren (% 65,0), 8.721 erretiraturik zeuden (% 9,6) eta 23.051 bestelako ez-aktibo ziren (% 25,4).
Ez-aktiboak
Lanbide-kategoria[oh 2]
Udalerrian 343.084 enplegu zeuden 2023 urtean. Udalerriko biztanle landunak 245.473 ziren; beraz, udalerria langile-erakarlea da.[oh 3]
Diru sarrerak
2023 urtean, diru-sarreren mediana 28.290 eurokoa zen, eta biztanleen % 18 pobrezian bizi zen (bizimoduaren medianaren % 60tik behera).
Departamenduarekiko konparaketa xehea |
|---|
|
Pobrezia-tasa adinaren arabera (departamendua) Pobrezia-tasa etxebizitza-erregimenaren arabera (departamendua) Eskuragarri dagoen errentaren osaera (departamendua) INSEEk «eskuragarri dagoen errenta» horrela eraikitzen du: jarduera-errenta + pentsioak + ondarea + gizarte-prestazioak (batuz % 100 baino gehiago ematen dute) ken zuzeneko zergak (batez ere errentaren gaineko zerga). Jarduera-errenta zatitzen bada: soldatak % 70,6, ez-soldatapekoen errenta % 4,4, langabezia-sariak % 2,5. |
Hirian, enpresa handi asko dute bere egoitza. Hauetako batzuk hauek dira; LCL, Euronews, Renault Trucks eta Bayer CropScience Europe.
Ikerketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]P4 Jean Merieux INSERM ikerketa laboratorioa dago Lyon-en. Europako 4. taldeko laborategi handiena da. Bertan, munduko birusik hilgarrienekin lan egiten da; Ebola, Marburgo, Nipah, Hendra, Lassa, Kongo-Krimea
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elkarteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Olympique Lyonnais hiriko futbol talde nagusia eta Frantzia osoko garrantzitsuenetarikoa da.
Jaialdiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Fête des Lumières (Argien festa)[6]: Hiri guztiko eraikuntza eta monumentuak musikaz eta argiz janzten dira. Lau egunetan luzatzen da eta egun handia abenduak 8 izaten da. XIX. mendean sortutako jaialdi hau lyondarrentzat oso berezia da. Gaur egun 4 miloi bisitari inguru jasotzen dituen nazioarteko gertakaria da.
- Les Nuits de Fourvière (Fourvière mendixkako gauak): Musika, antzerki eta zine jaialdia, mendixka horretan kokatzen den erromatar antzokian ospatzen dena (121.221 ikusle 2010ean).[7]
- Les Nuits sonores[8]: Musika elektronikoaz gozatzeko jaialdi paregabea, maiatzeko asteburu batean ospatzen da hiriko parte ezberdinetan. 2011ko edizioan 80.000 ikusle izan zituen.[9]
Hauetaz gain, Lyonen bi bienal ere ospatzen dira[10], batak egungo artea uztartzen du, besteak dantza; ekainean salsa jaialdi bat, Y Salsa Festival[11]; martxoan literatura jaialdi bat, Quais du polar[12] eta 2009tik hona zinema jaialdi bat ere martxan dago, Grand Lyon[13].
Kirola
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantziako Tourreko lehen ekitaldiko lehen etapa Parisetik abiatu zen eta Lyon hirira ailegatu zen. Maurice Garin, Tourreko lehen etapa irabazi zuen hirian eta lehen liderra izan zen. Txirrindulari honek irabazi zuen lehen ekitaldi hura. Bigarren etapa hiritik atera zen. Lehenengo hamar ekitaldietan, ia urtero izaten zen Tourra hirian. Gero, urte askotan ez zen etaparik egin, baina, 1947ean etapa amaiera eta hurrengo etaparen hasiera izan zen. Miguel Indurain irabazi zuen lehen ekitaldia, hiritik atera zen.
Paris-Nizako lehenengo bi ekitaldiak hiria izan zuten helmuga eta irteera bi etapetan.
Dofinerriko Kriterium-eko etapak hirian izan dira baita ere. 2000. urteko ekitaldian, Alberto Lopez de Muniain-ek liderra zela hirian egon zen.
Lyondar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- André-Marie Ampère (1775-1836), fisikari eta matematikaria.
- Allan Kardec (1804-1869), espiritismoaren sortzailea.
- Amicie Lebaudy (1847-1917), idazle eta filantropoa.
- Antoine de Saint-Exupéry (1900-1944), idazlea.
- Abbé Pierre (1912-2007), Emmaus mugimenduaren sortzailea eta apaiza.
- Maurice Jarre (1924-2009), musikagilea eta soinu banden konposatzailea. Jean Michel Jarre musikagilearen aita.
- Jean Michel Jarre (1948-), musikagile elektronikoa. Maurice Jarre musikagilearen semea.
- Francisque Michel (1809-1887), historialari, hizkuntzalari eta euskalaria.
Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lyon honako herri senidetuak ditu:[14]
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ INSEEren ménage kontzeptua (elkarbizitza-unitatea / etxegunea) etxebizitza berean bizi diren pertsonak dira, ahaidetuta egon edo ez. Famille kontzeptua (familia), aldiz, elkarbizitza-unitate BATEN BARRUAN dagoen bikote bat (seme-alabekin edo gabe) edo guraso bakar bat da. Kide bakarreko etxegune batek ez du familiarik: hortik dator udalerri bakoitzean elkarbizitza-unitate kopurua familia kopurua baino handiagoa izatea beti.
- ↑ Frantziako lanbide-sailkapen ofiziala (PCS) darabil: goi-mailako langileak zuzendariak eta goi-mailako lanbide intelektualak dira (ingeniariak, irakasle unibertsitarioak, medikuak...); erdi-mailakoak irakasleak, teknikariak eta erdi-mailako kudeatzaileak; enplegatuak bulego- eta zerbitzu-langileak (administrazio-langileak, saltzaileak...); eskulangileak eskulanezko lanbideak, kalifikatuak zein ez.
- ↑ Atal hau lantokiaren arabera neurtzen da, ez bizilekuaren arabera: udalerriko enplegu kopuruak eta bertako biztanle langileen kopuruak ez datoz bat.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Météo France. Prévisions météo de Météo-France. .
- ↑ «Population selon le sexe et l'âge quinquennal de 1968 à 2022 (1990 à 2022 pour les DOM) | Insee» www.insee.fr (kontsulta data: 2026-07-27).
- ↑ (Frantsesez) «Naissances de 2008 à 2025» Insee (kontsulta data: 2016ko abuztuaren 10a).
- 1 2 3 4 5 (Frantsesez) «Couples-Familles-Ménages en 2023» Recensement de la population (INSEE).
- 1 2 3 (Frantsesez) «Logement en 2023» Recensement de la population (INSEE).
- ↑ www.fetedeslumieres.lyon.fr
- ↑ (Frantsesez) Les Nuits de Fourvière. Communiqué de presse BILAN 2010. .[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ www.nuits-sonores.com
- ↑ (Frantsesez) ONLYLYON. NUITS SONORES : AFFLUENCE ET BILAN ARTISTIQUE EXCEPTIONNELS. .
- ↑ www.biennale-de-lyon.org
- ↑ www.y-salsa.com
- ↑ www.quaisdupolar.com
- ↑ www.lumiere2010.org
- 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 2008 Mairie de Lyon. Partner Cities of Lyon and Greater Lyon. .
- ↑ Birmingham City Council. Partner Cities. .
- ↑ Guangzhou Foreign Affairs Office. Sister Cities of Guangzhou. .
- ↑ 2008 Stadt Frankfurt am Main. Frankfurt -Partner Cities. .
- ↑ © 2009 Leipzig City Council, Office for European and International Affairs. Leipzig – International Relations. .
- ↑ Yokohama Convention & Visitors Bureau. Official Yokohama City Tourism Website: Sister Cities. .
- ↑ © 2007 UM_. Twin Cities. .
- ↑ © 2005–2009 www.yerevan.am. Yerevan Municipality – Sister Cities. .
- ↑ 2008 Municipality of Milan (Comune di Milano). Milano – Città Gemellate. .
- ↑ 2008 The department of protocol and international relations of Minsk City Executive Committee. Twin towns of Minsk. .
- ↑ Lyon.fr. Montreal partner city. .
- ↑ Saint Petersburg City Government. Saint Petersburg in figures – International and Interregional Ties. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez)Lyongo udal webgunea
| Gizateriaren Ondarea Frantzian | ||
|---|---|---|
|
Albiko aita santuen hiria • Alpeen inguruko historiaurreko palafitoak • Amiensko katedrala • Arc-et-Senansko errege gatzaga • Arlesko monumentu erromatar eta erromanikoak • Avignongo Aita Santuen jauregia eta zubia • Bordeleko kaiak • Bourgesko katedrala • Carcasona • Chartresko katedrala • Chauvet leizea • Pianako kalatuak • Vézère ibarreko Historiaurreko Guneak eta Leize Apainduak • Done Jakue bidea* • Belgika eta Frantziako ezkila-dorreak • Fontainebleauko jauregia • Monte Perdido • Lascauxko kobazuloa • Le Havre • Loira ibarra • Lyon • Fontenayko abadia • Canal du Midi • Mont-Saint-Michel • Nancyko plazak • Kaledonia Berriko urmaelak • Orangeko erromatar antzokia eta garaipen-arkua • Paris, Senaren ibaiertzak • Provins • Reimsko katedrala, San Remigioren basilika eta Tau jauregia • Pont du Gard • Saint-Savin-sur-Gartempeko abadia • Vaubanen gotorlekuak • Saint-Émilion • Salins-les-Bainsko gatzaga • Estrasburgo • Versaillesko jauregia eta parkea • Vézelayko basilika eta muinoa * Euskal Herrian | ||

