Lorea Intxausti
| Lorea Intxausti | |
|---|---|
(2021) | |
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Lorea Intxausti Oregi |
| Jaiotza | Donostia, 2000ko martxoaren 13a (26 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Axular Lizeoa Deustuko Unibertsitatea La Salle Donostia Ikastetxea Taller de Artes Escénicas de Donostia |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea |
| Lan nabarmenak | |
| Jasotako sariak | ikusi
|
Lorea Intxausti Oregi (Donostia, Gipuzkoa, 2000ko martxoaren 13a) euskal aktorea da.
Go!azen (ETB1), Vaya Semanita (ETB2) eta Muertos, SL (Movistar+, Netflix) telesailetan parte hartzeagatik da ezaguna, baita Maleficio, la regla de Osha eta Yo no moriré de amor filmetan parte hartzeagatik ere.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2012an Donostia Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Ipuinak lehiaketa irabazi zuen eta 2014an Euskadiko Eduardo Txillida Olinpiada Matematikoan saritua izan zen.[1][2] Donostiako Axular Lizeoan ikasi zuen. Gero batxilergoa La Salle Donostia Ikastetxean egin zuen. Batxilergoa amaitu zuen bere promozioko lehena, hamarretik hamarreko batez besteko notarekin eta ohorezko matrikula saria lortu zuen espediente akademiko onenarengatik.
Informatika ingeniaritzako eta enpresen administrazio eta zuzendaritzako gradu bikoitza ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean, eta 2023an graduatu zen. 2022-2023ko ADEn Gradu Amaierako Lan Onenaren Sebastian Iruretagoyena Saria jaso zuen "Goazen Udalekuak. Enpresa sortzeko proiektua" proiektuagatik.[3]
2023ko ekainean Donostiako TAE (Arte Eszenikoen Tailerra) eskolan graduatu zen.
Aktore ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gero Axular Dantza Taldean aritu izan da.[4] Gaztetxo antzerki eskolan ibilitakoa da, Charlie eta Txokolate Fabrika musikala egiteko kastingera aurkeztu ondoren.[5] Bertan 8 obra antzeztu ditu, baita ume eta gazteez osatutako aktore taldeen 3 zuzendu ere.[6]
GoÇazen telesailean, Juneren paperean, GoÇazen 6.0, Go!azen Etxean,[7] eta ondorengo GoÇazeneko 7.0, 8.0, 9.0, 10.0 eta 11.0 denboraldietako protagonistetako bat izan da.[8]
2020an hasi zen sketchak egiten, Vaya Semanita Xtream programa berezian, Andoni Agirregomezkorta, Iker Galartza, Maribel Salas eta Miriam Cabezarekin batera. 2021, 2022 eta 2023 urteetan Ene!flix[9] programaren 3 denboraldietan aritu zen, hemen ere sketchak egiten. 2024an Vaya Semanita formatuaren itzuleran, programa ezagunaren betiko aktore taldeari batu zaio Lorea.
2023 eta 2024 urteetan Movistarren Muertos, S.L. telesailaren lehengo hiru denboraldiak grabatu ditu. Besteen artean, Aitziber Garmendia euskal aktorearekin eta Carlos Arecesekin batera. Pertsonaia protagonistetako bat antzeztu du, ehorztetxeko kafetegiko zerbitzaria: Laia. [10] 2025etik Netflix plataformak eskaintzen ditu hiru denboraldiak
Antzerkiari dagokionez, bere azken lanen artean, Arriaga Antzokian estreinatutako Bihar arte soilik, Solo hasta mañana[11] eta Fake Begiari tranpa, Fake Trampantojo obrez gain, Euskalduna Jauregian Loli Astorekarekin batera, Emakume Abertzale Batzaren mendeurrean egindako Tere y Tere[12] obra aipatu daiteke.[13]
Bestelako lanak ere egin ditu, kultura sustatzeko «Liburu Challenge» bezalakoak, galen eta gertakarien aurkezpenak, bikoizketa lanak, potcastak eta abar.
Lanen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- GoÇazen 6.0 (2019-2020). June (13 atal)
- GoÇazen 2020 gabon zahar gaueko saio berezia (2019)
- Vaya Semanita Xtream (2020)
- Go!azen Etxean (2020)
- GoÇazen 7.0 (2020-2021)
- Ene!flix 2021 (2021)
- Go!azen 8.0 (2021-2022)
- Ene!flix 2022 (2022)
- Go!azen 9.0 (2022-2023)
- Ene!flix 2023 (2023)
- Go!azen 10.0 (2023-2024)
- Go!azen 11.0 (2024-2025)
- Muertos S.L. (2024-...). Laia.
- Vaya semanita (2024-...)
Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Normas de higiene, zuz. Amaia San SebastiĂĄn (2023)[14]
- Maleficio, la regla de Osha, zuz. Ăngel GonzĂĄlez (2025)
- Yo no moriré de amor, zuz. Marta Matute (2026)
- Upiro, zuz. Ăscar MartĂn (2026)
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Fake. Begiari tranpa (2021-2023)
- Fake. Trampantojo (2021-2023)
- Tere y tere. Emakume Abertzale Batzaren mendeurrean (2022)
- Bihar arte soilik (2024)
- Solo Hasta Mañana (2024)
Antzerki musikala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Charlie y la fĂĄbrica de chocolate (2013)
Bestelako lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Liburu Challenge (2020, 2021)
- Begiradak Nazioarteko Zinemaldi Amateurraren aurkezpena (2022, 2023)
- Sara eta Paul potkasta (2022)
- Mon cirque à moi filmaren bikoizketa. Bikoizketaren zuzendaria Iñaki Beraetxe (2022)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- â GONZĂLEZ, MAGDONAR. «Lorea Inchausti, bakearen aldeko ipuin-lehiaketan irabazle» axular.eus (kontsulta data: 2020-01-26).
- â Lizeoa, Axular. «Lorea Intxausti Olinpiada Matematikoan saritua» axular.eus (kontsulta data: 2019-07-02).
- â Deusto Business Schoolek SebastiĂĄn Iruretagoyena saria eman dio 2022-23 ikasturteko EAZko gradu amaierako lan onenari. .
- â «Talaia - Gero Axular Dantza Taldea» (PDF) Dantzan.eus (kontsulta data: 2019-07-03).
- â «'Une bat dudanero ikasten ditut gidoiak: gosaltzen, gauean...'» www.eitb.eus (kontsulta data: 2019-09-03).
- â Kafea, Bigarren. (2024-04-19). ««Txokea izan da konturatzea ez direla soilik umeak pertsona eta pertsonaia nahasten dituztenak»» irratia.naiz.eus (kontsulta data: 2025-01-28).
- â «"Go!azen"eko pertsonaiak ere etxean sartuta, gaur, "Go!azen Etxean" saioan» EITB 2020-03-24 (kontsulta data: 2025-01-28).
- â eitb. (2021-11-22). Go!azen telesailean ez dago sekreturik: Lorea Intxausti eta Maria Redondoren kontuak, agerian. (kontsulta data: 2025-01-28).
- â «Bilatzailea» www.eitb.eus (kontsulta data: 2025-01-28).
- â (Gaztelaniaz) GarcĂa, Eder. (2024-04-12). «Las redes dictan sentencia sobre la nueva serie de Aitziber Garmendia y Lorea Intxausti: 'Muertos S.L.'» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2025-01-28).
- â eitb. (2024-02-13). Lorea Intxausti: Asko eskertuko nukeen obra hau 15 urte nituenean ikustea. (kontsulta data: 2025-01-28).
- â «"Berdintasunaren aitzindari gisa", Emakume Abertzale Batzako kideak gogoratu ditu gaur EAJk» EITB 2022-05-07 (kontsulta data: 2025-01-28).
- â (Gaztelaniaz) «Lorea Intxausti: Parece que sacando buenas notas no queda bien elegir algo como la interpretaciĂłn» EITB 2024-11-15 (kontsulta data: 2025-01-28).
- â (Gaztelaniaz) «Normas de higiene» EITB (kontsulta data: 2025-09-28).