Go!azen (telesaila)
| Go!azen (telesaila) | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Izenburua | Go!azen |
| Jatorrizko hizkuntza | euskara |
| Jatorrizko herrialdea | Espainia |
| Sasoi kopurua | 10 |
| Atalak | 104 |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | music television (en) |
| Iraupena | 60 minutu |
| Kolorea | koloretakoa |
| Grabazio lekua(k) | Azpeitia, Donostia eta Oiartzun |
| Zuzendaritza eta gidoia | |
| Zuzendaria(k) | Jabi Elortegi |
| Antzezlea(k) | |
| Ekoizpena | |
| Konpainia ekoizlea | Pausoka Entertainment |
| Emanaldia | |
| Jatorrizko igorlea | |
| Hasiera-data | 2009ko urtarrilaren 5a |
Go!azen ETB1eko telesail musikala da, Pausoka Entertainment ekoiztetxeak[1] eta EiTBk ekoitzia. Fikzio honek udaleku zorrotz batean euskaldun gazteen talde baten ibilerak ditu ardatz. 2008an sortu zen filma eta zinema aretoetan estreinatu. Gero 2009an EiTBk emititu zuten.
Film honen arrakastaren ondorioz, ETBk 2009an Go!azen 2.0 telesaila sortu zuen, eta bertan pelikulako pertsonaia gehienek hartu zuten parte. Urteak pasa eta gero, 2016an telesaila berreskuratu zuten eta Go!azen 3.0 telesaila sortu zuten pertsonaia berriekin.[2] Arrakastaren ondorioz, EiTBren epe luzeko telesaila abiatu zen, dagoeneko 13 denboraldi izan dituena.
Denboraldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Denboraldia | Atalak | Emisio hasiera | Emisio amaiera | Audientzia (bataz bestekoa) | ||
|---|---|---|---|---|---|---|
| Ikusleak | Kuota (eusk.) | |||||
| Go!azen | Filma | 2009ko urtarrilaren 5a | 66.000 ikusle | %7,4 (%15,6) | ||
| Go!azen 2.0 | 12 | 2009ko urriaren 9a | 2009ko abenduaren 25a | |||
| Go!azen 3.0 | 10 + 3 | 2016ko azaroaren 18a | 2017ko urtarrilaren 27a | 30.000 ikusle | %4,1 | |
| Go!azen 4.0 | 13 + 9 | 2017ko azaroaren 3a | 2018ko otsailaren 2a | %5,8 (%15,6) | ||
| Go!azen 5.0 | 13 + 3 | 2018ko azaroaren 16a | 2019ko otsailaren 15a | ----- | ----- | |
| Go!azen 6.0 | 13 + 11 | 2019ko azaroaren 22a | 2020ko otsailaren 21a | ----- | %3,7 (%11,3) | |
| Goǃazen 7.0 | 13 + 2 | 2020ko azaroaren 20a | 2021eko otsailaren 12a | ----- | %2,9 (%8,8) | |
| Goǃazen 8.0 | 10 + 2 | 2021eko azaroaren 19a | 2022ko otsailaren 4a | 40.000 ikusle | %6,2 (%14,6) | |
| Go!azen 9.0 | 10 + 3 | 2022ko azaroaren 18a | 2023ko otsailaren 3a | 18.000 ikusle | %3,3 (%8,7) | |
| Go!azen 10.0 | 10 + 2 | 2023ko azaroaren 17a | 2024ko urtarrilaren 26 | ----- | ----- | |
| Go!azen 11.0 | 12 + 2 | 2024ko azaroaren 22a | 2025eko otsailaren 14a | ----- | ----- | |
| Go!azen 12.0 | 12 + 1 | 2025eko azaroaren 14a | 2026ko urtarrilaren 30a | ----- | ----- | |
| Go!azen 13.0 | ||||||
| Guztira | Filma + 128 (+ 36 berezi) | 2009ko urtarrilaren 5a | Emisioan | ----- | ----- | |
Go!azen (2008)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Go!azen gazte talde baten bizipenak kontatzen dituen ETB 1eko euskal film musikala da. Pausoka Entertainment ekoiztetxeak eta EITBk ekoiztu zuten 2008. urtean, eta genero horretako lehendabiziko euskarazko filma izan zen. Filmaren grabaketa 2008ko uztailaren 14tik abuztuaren 8ra egin zuten Azpeitia inguruan.[3]
Telebistarako sortutako 90 minutuko filma zen. 2008ko azaroaren 13an estreinatu zuten Donostian eta gero herriz herri ibili ziren pelikula aurkezten.[4] Telebistan 2009ko urtarrilaren 5ean estreinatu zuten, Errege Egun bezperan, eta sekulako arrakasta izan zuen. 1998. urteaz geroztik ETB 1en gehien ikusi zen filma izan zen.[5] Orduan, sortutako ikusmina zela eta, zinema-aretoetara ere eraman zuten filma. Hilabete batean filmak 8.000 DVD eta 6.000 CD saldu zituen.[6]
- Argumentua: "Basakabi" izeneko udaleku batean 16 urteko mutil-neska talde baten istorioa azaltzen du. Hantxe Iratik (Barbara Rivas) eta Beñatek (Iñigo Azpitarte) amodioa ezagutuko dute eta arazoak izango dituzte: zuzendariaren diziplina, kideen bekaiztuak, eta abar.
Go!azen 2.0 (2009)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Go!azen filmaren arrakastaren ondoren, EITBk Go!azen 2.0 telesaila atera zuen 2009. urtean. Kapitulu hauetan, filmean azaltzen ziren pertsonai berek hartu zuten parte. Lehenengo atala 2009ko urriaren 9an emititu zen eta ikuslearen aldetik oso harrera ona izan zuen.
- Argumentua: Filmaren amaierako funtzioak izan zuen arrakasta eta gero, Gorkaren aitak Basakabi institutu musikal bihurtzea proposatzen du. Zuzendariak ez du oso ondo ulertzen proiektua, baina eskaintza onartzen du, lor dezakeen dirua baitauka buruan. Baina beldur da aldaketak ez ote dion betiko diru-iturria itxiko. Ikastetxeko arau berrietara ohitu arteko sufrimenduen eta gertaeren kontakizuna da telesailaren ardatz komikoetako bat.
- Izen bereko filmaren espiritu berari eusten dio, eta hango istorioaren segida da. Ikasleek beste uda bat pasatuko dute Basakabiko udalekuan, eta telesailak haien maitasun istorioak, haserreak eta adiskidetzeak kontatuko ditu, kantak eta dantzak tartekatuz. Filmeko udatik urtebetera hasten da telesaila. Tarte horretan, pertsonaiak dezente aldatu dira.
Go!azen 3.0 (2016-2017)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Go!azen 2.0 amaitu eta sei urtetara EiTBk 2016an telesaila berreskuratu zuen. Denboraldi honek Go!azen 3.0 izena zuen eta Pausoka Entertainment izan zen ekoizlea. Bigarren denboralditik hirugarreneta urte batzuk pasa zirenez, Basakabi berrituta itzuli zen, ikasle berriekin. Sasoi honetan aktore gehienak berriak izan ziren. Errepikatu zutenak "Zuzen" (Ramon Agirre), Irati (Barbara Rivas) eta "Desi" (Inma Fernandez) izan ziren. Hamar atal egin ziren, bakoitza 80.000 euroko kostuarekin.[7]
Denboraldi honetako atalak 2016ko uztailaren 26an hasi ziren grabatzen. Azpeitiko Jesusen Bihotzaren Esklaben komentua izan zen grabazio gune nagusia, baina, horrez gain, Donostian ere filmatu zituzten atal berrietako irudiak. Lehenengo emisioa berriz, 2016ko azaroaren 18an izan zen. ETB 1en, 10 kapitulu izan zituen denboraldiak.
- Argumentua: Zortzi urte geroago berriro zabaldu dute Basakabi udalekua, ikasle talde berri bat hartzeko: Haizea eta Elene bikiak, Eli eta Gari, besteak beste. Bizitza aldatuko zaie uda horretan bertan egongo diren neska eta mutilei. Udalekuaren buru Zuzen izango da, eta, Irati Ibarbia, bere garaian udalekuko ikasle izandako neska, unibertsitatea amaitu berri duen irakasle bezala dator orain Basakabira. Helduen artean Peter 'Peio' irakasle irlandarra eta Begoña Garate garbitzailea dira aurpegi berriak, eta Desi Iratiren lagun gisa itzuli da udalekura. Musika, dantza eta apaizek zuzendutako diziplina zorrotzeko udalekuan gertatzen diren istorioak kontatzen ditu oraingoan ere fikzioak. Umorea, maitasuna eta musika tartekatzen ditu telesailak.
- Denboraldiaren estreinaldia: Go!azen telesailak Euskararen Txantxangorria ekimenean parte hartu zuen 2016ko udan, kanpainako abestiarekin bideoklip bat eginez.[8] Uztailaren 21ean, bideoklip hori Donostiako Kursaalean ,egindako ekitaldi batean aurkeztu zuten. Bertan izan ziren telesaileko aktoreetako batzuk, tartean, Paula eta Aitana Etxeberria (Twin Melody ahizpak), Barbara Rivas, Borja Uribesalgo eta Ramon Agirre.
- 2016ko irailaren 9an, telesailaren lehen atala Gasteizko FesTVal jaialdian aurrestreinatu zen. Bertan saioko hainbat aktore egon ziren. Ekitaldi horretako sarrerak EiTBren webgunean izen eman zutenen artean zozketatu ziren.[9] Urriaren 6an Bilbon emititu zuten lehen atala aktoreak bertan zirela; eta urriaren 11an, Donostian. Ondoren Euskal Herriko hainbat herritan aurrestreinatu zen kapitulua: Zarautz, Andoain, Sondika, Azkoitia, Ermua... Baita ere, antzerki saioetan oinarriturik, Euskal Herriko, hainbat herritan egin dituzte antzezlanak.[10]
Go!azen 4.0 (2017-2018)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurreko denboraldiaren arrakastari esker, ETBk telesailarekin jarraitzea erabaki zuen. Go!azen 4.0-ko atalak 2017ko ekainaren 20an hasi ziren grabatzen, eta abuztuaren 25ean amaitu ziren. 13 ataleko denboraldia 2017ko azaroaren 3an hasi ziren emititzen ETB 1en, eta 2018ko otsailaren 2an bukatu zen. Lehen atalerako Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera egindako Goǃazen kantaren bertsioa prestatu zuten. Denboraldi honetako atal batean Kukai dantza taldeak parte hartu zuen ("Ozen oihukatu" abestian). Bestalde, Iker Lauroba musikariak eta Karlos Nguema telesaileko koreografoak cameo bat egin zuten Donostian grabatutako sekuentzia batean ("Txanpon baten truke" abestian).
Denboraldi honek audientzia datu bikainak izan zituen. %5,8ko kuota eta euskaldunen artean %15,6koa izan zituen bataz beste. Haurren artean gainera lidergoan segitu zuen. 4-12 urteko haurren artean %43,2ko kuota lortu zuen eta 13-18 arteko gazteen artean %14,3koa.
Bago!az
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Go!azen 4.0n aurreko denboraldiko pertsonai gehienek jarraitu zuten, eta berri batzuk ere sartu ziren. Horietako bat, Naia Badiola (Iholdi Beristain) izan zen. Iholdik Bago!az saioari esker lortu zuen denboraldi honetako pertsonaiatako bat izatea. Bago!az 2017ko otsailetik maiatzara arte emititu zen ETB 1eko saioa izan zen. Zuriñe Hidalgo abeslariak aurkeztu zuen talent-showa eta irabazleak Go!azen 4.0 telesailean protagonista izatea zuen sari.[11]
Go!azen 5.0 (2018-2019)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Telebistak Go!azen 5.0 izango zela iragarri zuen aurreko denboraldiko arrakasta ikusita. Grabaketak 2018ko udan burutu zituzten, eta emisioa berriz 2018ko azaroaren 16an hasi zen. Hamahiru atal egin ziren, bakoitza 95.000 euro inguruko kostuarekin.[7] Aurpegi berrien artean Iker Villa abeslaria eta Itziar Urretabizkaia aktorea daude, besteak beste. Xabi Solanoren laguntza izan dute musikarekin, eta telesailerako bi kanta propio konposatu ditu: "Basakabiko atarian", lehen atalean abestu zuten lehen kanta; eta "Kulunka goxoan", denboraldiko azken atalean Iholdi Beristainek eta Beñat Iturbek abestua.[12]
Denboraldian zehar jorratuko diren gaiei dagokienez aurrekoetan baino gai pisutsuagoak landuko direla adierazi dute zenbait aktorek, hala nola bullying-a edo homosexualitatea.[13] Jabi Elortegi zuzendariaren hitzetan "Euskal Herriko kaleko bizitzaren ahaide izaten" saiatuko dira, eta jorratuko diren beste gai batzuk sakelako telefonoaren erabilera zein sare sozialen arriskua izango dira.[14]
Denboraldiko azken atalaren aurrestreinaldia eskaini zuten otsailaren 14an Hendaian, telebistan emititu baino egun bat lehenago, Seaskaren 50. urtemugaren harira. Sarrerak agortu egin ziren, eta ekitaldian zenbait aktorek parte hartu zuten.[15]
2019ko urtarrilaren 25ean zabaldutako bideo batean Ainhoa Larrañagak bere azken denboraldia izango zela eman zuen aditzera. 2019ko otsailaren 14an Gure Kasa saiora Ainhoa eta Maria Redondo joan ziren gonbidatu, eta beste zenbait aktorek ere ez zutela hurrengo urtean jarraituko esan zuten. Otsailaren 15ean, denboraldiko azken atala emititu baino ordu batzuk lehenago euren Instagram kontuetan telesaila agurtu zuten Aritz Mendiola, Miren Arrieta, Iholdi Beristain, Beñat Iturbe, Oihan Moreno, Asier Burguete eta Iker Villa aktoreek, euren azken denboraldia izan zela adieraziz. Era berean Nerea Mazok telesaila azkenaurreko atalean utzi zuen bere pertsonaia (Nikole) Basakabitik joan baitzen, eta Maria Redondok hurrengo egunean zabaldu zuen bere agurra, nahiz eta hurrengo denboraldian jarraitu.
Bago!az 2.0
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Go!azeneko 5. denboraldiko protagonistetako bat aukeratzeko Bago!azen bigarren edizioa egin zen. Edizio honetan aurrekoan baino lehiakide gehiago aritu ziren aktore izateko lehian. 32 lehiakideetatik Maria Redondo izan zen irabazlea. Hori dela eta, sari bezala Zuriñeren papera egin zuen Go!azen 5.0n. Talent showaren edizio hau 2018ko otsailetik maiatzara emititu zen ETB 1en.[16]
Go!azen 6.0 (2019-2020)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Go!azen 5.0 estreinatu aurretik, Euskal Telebistak martxan jarri zuen DantzanGo! lehiaketa. Irabazleentzat sarietako bat Go!azen-en hurrengo denboraldian dantza egitea izango zela iragarri zuten, eta beraz Go!azen 6.0 egingo zela baieztatu zuten. Denboraldi honetan telesaila goitik behera aldatuko da, grabaketak egiten diren Azpeitiko eskola botatzekotan baitaude, etxeak eraikitzeko. Ainhoa Larrañaga aktoreak esan zuenez Basakabi ez badago agian ez da udaleku erlijioso bat izango, baina edonola ere Goǃazen-ek jarraipena izango du.[17] Era berean Ainhoa Larrañagak denboraldi honetan jarraituko ez zuela adierazi zuen, eta erabat baieztatu ez bazuen ere aurreko denboraldietako pertsonaia gehienek ere ez zutela jarraituko eman zuen aditzera. Aktore gehienek ez zutela jarraituko Goǃazen 5.0 amaitzearekin baieztatu zen. Beraz, aurrekoarekin jarraipena izan arren pertsonaia eta istorio berriak espero dira denboraldi honetan.
Denboraldi honetako lehen atalaren izenburua "Lehen eguna!" dela eman zuten aditzera gidoiak jada bukaturik zeudela jakinaraztean, 2019ko martxoan.[18] Pertsonaia berrien izenak ere eman zituzten aditzera.[19]
EITBren Goǃazen aplikazioaren bidez Goǃatsapp mezuetan Basakabiren etorkizunari buruzko mezuak zabaldu zituzten, Zuzen (Ramon Agirre) jubilatu egingo zela eta zuzendari postua Amaiak (Itziar Urretabizkaia) hartuko zuela esanez. Gainera, hurrengo udan Zuri (Maria Redondo) begirale lanetan arituko zela ere esan zuten. Hala ere, ez dago baieztatuta Goǃazen 6.0 denboraldian istorio hauek jorratuko direnik.
Kasting prozesua burutu ondoren grabaketak ekainaren 18an hasi zituzten. Denboraldi honetan Jabi Elortegik zuzendari postua utzi du beste telesail bat zuzentzeko, eta haren ordez Itziar Gomez eta Javier Garcia de Vicuña arituko dira zuzentzen. Denboraldiak 13 atal izango ditu, eta grabaketak bederatzi astez luzatuko dira Donostian, Azpeitiko Esklaben komentuan eta Oiartzunen.[20] Aktore gazteen artetik Maria Redondok baino ez du errepikatuko, eta aurpegi berriak Dánae Riaño, Esti Lopez, Markel Sainz, Kimetz Renteria, Xabi RodrÃguez, Andrea Mora, Nikola Zalduegi, Lorea Intxausti eta Xanti Korkostegi izango dira.[21] Halaber, helduen artean Xabi Donosti eta Iban Malo batuko zaizkie Inma Fernandez,