Sudoku

Sudokua (japonieraz, 数独, sūdoku) Estatu Batuetan asmatu, Japonian 1986an ezagun egin zen eta nazioartean 2005ean zabaldu zen buruhausgarria da. Bakarka egiten den jokoa da, eta helburua 9x9 gelaxkako eremu bat (81 gelaxka) osatzea da 1etik 9rako zenbakiak kokatuz. Eremua 9 gelaxkako 9 koadrotan banatuta dago, eta arazoa ebazteko, ez daiteke lerro, zutabe eta koadro berean zenbakirik errepika.
Jokoaren historia XIX. mendean hasi zen. Parisko Le Siècle egunkarian haren aitzindaritzat jotzen den lehen denbora-pasa publikatu zen, baina logika erabili beharrean, aritmetika behar zen ebazteko. Hiru urteren buruan, La France egunkariak aldaketaren batzuk egin eta gaur ezagutzen dugun sudokuaren antzeko denbora-pasa aurkeztu zuen.
Egungo bertsioa 1979an Howard Garns Indianako 74 urteko arkitektoak diseinatu zuela uste da, eta Dell Magazines aldizkarian argitaratu zen. Ondoren, 1984ean, jokoa Japoniako Nikoli puzzleen argitaletxearen eskutik egin zen famatu, eta azkenik, 1986an pare bat aldaketa jasotakoan, gaur ezagutzen den bertsioa sortu zen.
Jokoak matematikarekin lotura estuak ditu eta haren inguruan ikerketak egin dira; badirudi soluzio bakarra izan dezan, eta asmatua izateko moduan, gutxienik 17 zenbaki ezarriak behar dituela aldez aurretik. [1]