Edukira joan

Silikua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cardamine impatiens-en silikua
Lunaria annua-ren silikuak

Silikua kapsulan dagoen fruitu lehor mota bat da, helduta dagoenean bi kuskutan irekitzen dena.

Bi karpeloren elkartzeak osatzen duen lokulu bakarreko obulutegi batetik sortzen da. Haziak septum izeneko paretek bereizten dituzten bi plazentetan finkatzen dira.

Forma luzanga izan ohi du, baina batzuetan biribil antzekoak ere izaten dira.

Kruziferoen (Brassicaceae) fruitu bereizgarria da (aza, errefaua, koltza, etab.), bai eta kruziferoetatik hurbil dauden beste familia batzuena ere, hala nola Fumariaceae edo Papaveraceae.