Edukira joan

Nyssa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nyssa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaCornales
FamiliaNyssaceae
SubfamiliaNyssoideae
Generoa Nyssa
Linnaeus, 1753

Nyssa landare generoa da, Nyssaceae familiakoa, bere baitan 9-11 espezie hartzen dituena. Hosto bakunak eta erorkorrak dituzten zuhaitzak dira eta, gaur egun, ipar eta erdialdeko Amerikan eta hego-ekialdeko Asian hedaturik daude.[1]

Nyssa izenak Greziar mitologiako naiade bati egiten dio erreferentzia. Creek etniako amerikar natiboek tupelo esaten zieten genero horretako zuhaitzei.

Nyssa ogeche zuhaitzak Suwannee ibaiaren ertzean, Floridako iparraldean.

Nyssa ogeche espezieko tupeloak estimu handiko ezti landareak dira Estatu Batuetako hego-ekialdean, batez ere Mexikoko golkoaren kostaldean.[2] Loraldi sasoian, erlezainek ibaietan jartzen dituzte erlauntzak, plataformen gainean, tupelo zuhaitzetatik hurbil. Bi edo hiru astez, arbola horietako loreen nektarra biltzen dute erleek. Ondoren, loraldia amaitu orduko, eztia jasotzen da, monoflorala izan dadin. Era horretan egindako tupelo ezti monofloralak