Naos

Naos (grezierazko ναός, "tenplua") Antzinako Egipto eta Antzinako Greziako tenpluen gelarik garrantzitsuena da. Erromatar arkitekturan naosari cella ere deitzen zaio eta, horregatik greziakoari ere batzuetan hala deritzo.
Egipton, faraoi guztiek hasten zuten euren eraikin jainkotiarra toki honetatik, ondoren, monumentuaren gainontzeko zatiak eraikitzen ziren, logikoa, gela honetan, jainkoaren ka-k atseden hartzen baitzuen.
Tenplu bakoitzak, oro har, naos bat zuen, estatua bat edo estatuatxoak zituen jainkotiar elementuaren gela, jainkoaren irudiarekin. Jainkoarekin "harremanetan" jar zitekeen pertsona bakarra, faraoia zen.
Antzinako Grezia eta Antzinako Erroman, tenpluek, naosean, jainkoaren estatua ere bazuten barnean, eta, askotan, profanoak ez ziren bertara sartzen. Sakrifizioak, esate baterako, kanpoan egiten ziren, tenpluaren aurrealdearen parean zegoen edo jarten zen aldare batean, ez tenpluaren barruan. Naosaren barnean, Adyton delakoa egon zitekeen,[1] edo, literalki, "sar ezin daitekeen tokia", beraz, naosa zen tokirik sakratuena. Naosaren aurrean, pronaos-a egon ohi zen.
Naos-aren atzean, eta adytonaren atzean (hori zegoen kasuetran) epistodomos-a egon zitekeen.[2] Atzean, sekos ganbera ere egon zitekeen. Sekos (pl. Sekoi). ), gelaxka edo bao bat jainko-jaikosare4n irudia jartzeko, tenpluak ez zuenean cella estalitako cella-rik, edo gela barruti sakratua enpluaren barruan.[3][4]
Bizantziar Inperioan, naosa erabiltzen jarraitu zen, adibidez, garai hartako eliza bereizgarri batean, San Salbatore in Kora elizan, Konstantinoplan ikus daitekeen bezala.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Arquitectura Griega», www.arteespana.com. 2026ko ekainaren 11n kontsultatua.
- ↑ Αντωνόπουλος, Κωνσταντίνος (2024ko otsailaren 14a), «The classical temple», Temple of Apollo Epicurius (Ingelesez). 2026ko ekainaren 11n kontsultatua.
- ↑ «Sekos - Inicio - Diccionario Tesauro de Historia Antigua y Mitología», www.tesaurohistoriaymitologia.com. 2026ko ekainaren 11n kontsultatua.
- ↑ Cobos, Jesús (2020ko ekainaren 10a), «Blog de Historia del ARTE: Partes del Templo Griego», Blog de Historia del ARTE. 2026ko ekainaren 11n kontsultatua.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- René Ginouvès, Dictionnaire méthodique de l'architecture grecque et romaine, t. III : Espace architecturaux, bâtiments et ensembles, Collection de l'École française de Rome 84, EFR - EFA, 1998