Montori
- Artikulu hau Zuberoako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Montorio (argipena)».
| Montori | |||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Montoriko eliza. | |||||||||||
| Kokapena | |||||||||||
| Herrialdea | |||||||||||
| Lurraldea | |||||||||||
| Administrazioa | |||||||||||
| Estatua | |||||||||||
| Eskualdea | |||||||||||
| Departamendua | |||||||||||
| Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | ||||||||||
| Barrutia | Oloroe-Donamaria | ||||||||||
| Kantonamendua | Euskal Mendialdea | ||||||||||
| Izen ofiziala | Montory | ||||||||||
| Auzapeza | Roger Lapeyrade[1] (2014-2020) | ||||||||||
| Posta kodea | 64470 | ||||||||||
| INSEE kodea | 64404 | ||||||||||
| Herritarra | montoriar / beroriztar | ||||||||||
| Ezizena | higanautak | ||||||||||
| Kokapena | |||||||||||
| Koordenatuak | 43°05′49″N 0°49′04″W / 43.0969°N 0.8178°W | ||||||||||
![]() | |||||||||||
| Azalera | 20.45 | ||||||||||
| Garaiera | 239 - 800 | ||||||||||
| Distantzia | 17 km (Maule-Lextarretik) | ||||||||||
| Demografia | |||||||||||
| Biztanleria | 310 (2018: | ||||||||||
| |||||||||||
| Dentsitatea | 15,55 biztanle/km² | ||||||||||
| Euskara | |||||||||||
| Euskaldunak | % 62,18 (2010) | ||||||||||
| Erabilera | % 30,3 (2011) | ||||||||||
| Datu gehigarriak | |||||||||||
| Sorrera | 1800. urtea | ||||||||||
| Webgunea | http://www.commune-montory.fr | ||||||||||
Montori ([montoʁ̞i]) edo Berorize[2] ([beʁ̞oʁ̞i̻]e) Zuberoako ekialdeko udalerri bat da, Basabürüko Ibarrezkerrekoa, Bearnorekiko mugan kokatua. Euskararekin batera tokiko hizkuntza den okzitanieraz Montòri da, eta ofizialki frantsesez Montory.
Protestantismoak historikoki herrian izan duen eraginagatik «higanautak» ezizena ezarri zitzaien Berorizeko herritarrei.[3]
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriaren izen zaharra Berorize da. Ipar Euskal Herriko toponimia nagusia aztertu duen Jean-Baptiste Orpustan adituaren ustez, baliteke jatorria belar hitzean edo beltz-haritz konposatuan izatea, eta Donamartiri herriaren izen zaharrarenari (Sant Martin de Beloriz) lotua da.[4]
Erdi Aroan burgu berria sortu zutenean Montory (1323) edo Montori (1337, 1383[5]) izena jarri zitzaion, orduan Zuberoan ofiziala zen okzitanieran. Orpustanen arabera toponimo honetan elementu erromaniko eztabaidaezina (mont) eta euskarazko balizko elementua ((h)iri, "jaun baten domeinua" zentzuan) leudeke. "Larrori" (eta akaso "Orhi") bezalakoekin lotzen du eta "mendiaren domeinua" esan nahiko luke.[6] Geroago Montoury (1563[7]) edota Notre-Dame de Montory (1654[8]) formak ere dokumentatzen dira.
Oinarri zientifiko sendorik gabeko beste etimologia batzuk ere eman dira: 1881eko iturri batek Montori hitza latinezko promontorium hitzetik eratorria zelako hipotesia argitaratu zuen,[9] eta Lemoine doktoreak mont gaskoi hitza eta horreum latinezkoa ("etxalde" zentzuan) aipatzen ditu osagaitzat.[10]
Okzitanieratik
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Montòri okzitanieratik euskarara mailegatutako toponimoa dela ikusteko, Montaury frantsesezko grafiaren mozorropean hizkuntza honekin zerikusia duten beste leku batzuetan ere ageri den toponimoa dela esan behar da:
- Gaskoi eragina garrantzi handikoa den Angelu (Lapurdi) udalerrian, leku izen historiko bat Montaury da; gaur egun Paue eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitateko campus bat bertan kokatua da.[11]
- Nimesen (Okzitania) izen bereko auzoa dago[12]
Okzitanieraren eraginaren beste zantzu bat Euskaltzaindiak ontzat hartu ez zituen herriaren izenaren Muntori aldaera, erabilera zabala izan duena,[13][14] eta Jentilizioa dira. Lehenaz esan behar da Montòri okzitanieraz horrelaxe ahoskatzen dela, /mun'tori/, o atonoak /u/ ahoskera izaten duelako. Jentilizioaz araututako montoriar eta beroriztar formekin batera euskaraz montories
