Marinda (mendia)
Itxura
(«Marinda mendia» orritik birbideratua)
| Marinda (mendia) | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Altitudea | 986 m |
| Mota | mendia |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 42°53′37″N 2°56′34″W / 42.8936°N 2.9428°W |
| Mendikatea | Gibijo |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Arabako eskualdea | Añanako kuadrilla |
| Udalerria | Kuartango |
Marinda Arabako mendebaldeko mendi bat da, 982 metro garai, Kuartangoko udalerrian kokatua. Baiaren mendebaldean dauden Kuartangoko lurren erdialdean dago Marinda, eta ia udalerri osotik ikusten da haren gaina. Kono itxura du, inguruko mendi gehienek ez bezalakoa; izan ere, inguruko mendi gehienek goi ordoki bat dute, eta amildegi handia haranerantz. Marindak ere badu amildegia, baina ez ordokirik gailurrean. Marinda da Gibijo mendiguneko gailur garaiena.[1]
Marindara hainbat herrixkatatik igo daiteke: Gillartetik, Sendadianotik, Urbina Basabetik, Santa Eulaliatik eta Marinda herri abandonatutik, besteak beste.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Andoni Urbistondo: «Marinda, mendi bakartia, paregabea», naiz.eus, 2024-06-17.
