Maltzaga
Itxura
| Maltzaga | |
|---|---|
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Eibar |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 43°11′38″N 2°26′16″W / 43.19389°N 2.43778°W |
| Demografia | |
| Biztanleria | 0 (2022) |
Maltzaga Soraluze, Eibar eta Elgoibarko udalerriek muga egiten duten guneari deritzo. Oso gune estrategikoa da, bertan GI-627 errepidea eta N-634 errepideak elkartzen dira rotonda batean. AP-1 autopista bertatik abiatzen da Gasteiz alderuntz. Gainera autopista hori A-8arekin elkartzen da puntu berean. Antzina, trenbideak ere bertan elkartzen ziren. Hau dena gutxi balitz Deba ibaiak (Soraluzetik) Ego ibaia (Eibartik) jasotzen du bertan.

Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Maltzagako biztanleria |
|---|
![]() |
Maltzaga metaforikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Benetako Maltzagaren kokaera estrategikoan oinarrituz, Telesforo Monzon zenak Maltzaga metaforikoa aldarrikatu zuen, proposamen politiko gisa, abertzaleen arteko batasuna eskatuz: "Gerokoak geroko utzi. Orain, goazen abertzale guztiok batera Maltzagara".

