Edukira joan

Juigalpa

Juigalpa
Juigalpa
Nikaraguako udalerria
Administrazioa
Herrialdea Nikaragua
ProbintziaChontalesko departamendua
Izen ofizialaJuigalpa
Jatorrizko izenaJuigalpa
Posta kodea55000
HerriburuaJuigalpa
Geografia
Koordenatuak12°06′22″N 85°21′55″W / 12.1061°N 85.3652°W / 12.1061; -85.3652
Mapa
Azalera727 km²
Altitudea117
Demografia
Biztanleria51.838 (2005)
Dentsitatea71 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1668
juigalpan.gob.ni

Juigalpa Nikaraguako udalerria eta Chontalesko departamenduko hiriburua da. Managuatik 139 kmra dago. 727 km²ko eremua du[1] eta 2012an 59,545 biztanle zituen[2].

Aurrerapen modernoekin batera, herri-tradizioak atxikitzen dituen hiria dugu Juigalpa. Alde batetik, etxe kolonial xarmantak ikus daitezke, eta beste alde batetik, gero eta eraikin berri eta moderno gehiago dago. Abeltzaintza da ekonomiaren oinarria. Klima tropikala dago; urtarriletik maiatzera sasoi lehorra eta maiatzetik abuztura euri sasoia izaten dira.

Juigalpa izenaren esanahiaren inguruko bi bertsio daude. Bataren arabera, náhualt-ez «jikaroz beteriko lekua» esan nahiko luke, eta bestearen arabera «barraskilo beltzen haztegia» izango litzateke.

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]