Hiena pikart
| Hiena pikart | |
|---|---|
| Pliozeno berantiar-0 Ma | |
| Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) [1] | |
| Sailkapen zientifikoa | |
| Klasea | Mammalia |
| Ordena | Carnivora |
| Familia | Hyaenidae |
| Generoa | Crocuta |
| Espeziea | Crocuta crocuta |
| Banaketa mapa | |
| Datu orokorrak | |
| Ernaldia | 110 egun |
| Elikadura iturri nagusia | Ungulatua eta haratustela |
| Haginkadaren indarra | 117 |
| Eguneko zikloa | gaueko |
| Genomaren kokapena | dnazoo.org… |
Hiena pikarta (Crocuta crocuta) Crocuta genero monotipikoko espezie bakarra da. Karniboro ordenaren barruko Hyaenidae familian sailkatuta dago. Egun Afrikan baino ez da bizi: han 27.000 eta 47.000 espezimen artean geratzen dira, baina Pleistozenoren amaieran eta milioi bat urtez, Europan ere bizi izan zen (Crocuta crocuta spelaea azpiespeziea hain zuzen ere).[3]
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]95-165 cm bitarteko luzera dute eta emeak arrak baino handiagoak eta indartsuagoak dira. Arrek 45-82 kg bitarteko pisua dute eta emeek, 50-90 kg bitartekoa.
Marroiak dira eta pikart ilunak dituzte gorputz osoan zehar, hortik datorkio izena.
Morfologia nahiko arraroa da Afrikako gainontzeko harraparien artean: kanidoen itxura du ere Hyaenidae familia isolatu eta berezikoak dira, katu handiekin (felidoekin) lotura estuagoak izanik.
Gorputz sendoa du, lepo luze eta garatuarekin, eta ezaugarri berezi gisan, aurreko hankak atzekoak baino bereziki luzeagoak dira, korrika egitean itxura arraro samarra ematen diona.
Barailak eta haginak zein aurreko haginak oso garatuak dituzte: harrapari guztien artean, garatuenak dituzte. Ezaugarri berezi horri esker, harrapakin edo gorpuen hezur gogorrenak erraz apurtzeko gai dira. Horri bere sabeleko garratz indartsuak erantsita, hezur neketsuenak ere irensteko gai dira. Harrapakina erabat jaten dute, hezurdura eta guzti.
Hiena jaguarrarekin lehiatzen du ugaztunen artean munduko hozkadarik indartsuena (terminu absolutuetan) duen lehia horretan, ikerketa batzuek alde eta beste batzuek kontrako emaitzak iradokitzen dituztelako. National Geographiceko ikerlariek ugaztunen artean hozkadarik indartsuena dutela diote. Beste ikerketa batzuek, ordea, jaguarraren atzetik sailkatzen dute terminu absolutuan, bi ugaztun harrapari horien arteko sailkapena zailduz. Hala ere, argi dago hozkada eta barail-indarrarik handiena duten bi ugaztunen artean dago (jaguarrarekin batera) terminu absolutuetan (terminu erlatiboan Tasmaniako deabrua lehena da).
Elikadura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kultura orokorrak sarraskijaletzat jo duen arren, uste okerra da. Hienak oportunistak dira eta aurrean duten guztia jaten dute, bai aurretik ehizatuz bai beste harrapariei ehizatutakoa lapurtuz. Sarritan lehoiek hienei gehiago lapurtzen diete ehiza alderantziz izan baino.
Hienak harrapari trebeak dira eta talde antolatuetan ehizatzen dute, talde handi batek bufalo bat hiltzeko heina indarra du eta baita lehoi talde bateri ehiza lapurtzeko indar nahikoa.
Hienak harrapakina ehizatzeko lasterketa eta jazarpen edo pertsekuzio luzeak behartzen dituzte harrapakina nekatzeko eta nekea zein eragindako hozkada-zauriekin harrapakina hiltzen dute, hala ere, esan beharra dago hienek ehiza jaten hasten direla hil aurretik. Harrapakina jaten duten bitartean hiltzen da, baina ulertu behar da hienek ez daukatela harrapakin bat hiltzeko ez atzapar zorrotzik ezta gorputz malguarik ere, naturak harrapakinak hozkadez hiltzeko eta azkar jateko egin ditu hienak.
Bere harrapakinak askptarikoak dira, intsektuak nahiz bufaloak.
Egitura soziala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hienak egitura matriarkatu batean bizi dira, non taldeak erregin baten pean antolatzen diren. Talde bakoitzak erregin bat eta printzesa ezberdinez osatua dago. Printzesak erreginaren kumeak dira eta esan beharra dago hienen talde batean, erregina dela kumeak izan ditzakeen kide bakarra. Beraz, erreginaren lana taldea babestu eta antolatzeaz gain, taldea bera belaunaldi berriez handitzea da.
Adimena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hienak oso animalia adimentsuak dira, talde sozial aurreratuetan ibiltzea horren adibide da. Adituek elefante, hartz, zetazeo, erroi eta primateen artean sailkatzen dituzte.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez)Mammals - full taxonomy and Red List status Ugaztun guztien egoera 2008an
- ↑ Erxleben. (1777). 1 Syst. Regni Anim., 578 or..
- ↑ Varela, S., Lobo, J., Rodríguez, J., & Batra, P.. (2010). Were the Late Pleistocene climatic changes responsible for the disappearance of the European spotted hyena populations? Hindcasting a species geographic distribution across time Quaternary Science Reviews. 29, 2027–2035 or. doi:..