Edukira joan

Gortasun

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Gortasuna
Gortasunaren nazioarteko ikurra
Deskribapena
Motasensory loss (en) Itzuli, entzumen-arazoa, ear symptom (en) Itzuli
sensory disability (en) Itzuli
EspezialitateaOtorrinolaringologia
Asoziazio genetikoa
Identifikatzaileak
GNS-10-MKH90–H91
GNS-9-MK389
GNS-10H90–H91
GNS-9389
MedlinePlus003044
eMedicinearticle/994159
MeSHD034381D034381
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Gortasuna edo gorreria eritasun bat da, entzumenaren galera osoa edo partziala. Gortasuna akutua edo kronikoa izan daiteke. Belarriaren, entzumen nerbioaren edo garunaren atal propioaren funtzionamendu ezegokiaren ondorioz gerta daiteke.[1]

Mundu mailan, eritasun hau da jaiotzetiko ohikoenetako bat, eta 70 urtetik aurrera, gizakien % 50ek pairatzen du. Adinari lotutako entzumen galera, gehienetan, barne belarriko koklearen edo hari lotutako egituren endekatzeak sortzen du.[2]

Otorrinolaringologoak arduratzen dira eritasun hau artatzeaz.

Gaixo kronikoen elkarteak mundu osoan daude hedatuta. Keinu hizkuntza anitz dago munduan, hizkuntza eremuen arabera sailkatuta. Halaber, badago Nazioarteko Keinu Hizkuntza (Gestuno) ere.[3]

Gortasunaren Nazioarteko Eguna irailaren azken igandean ospatzen da. Hasiera batean egun isolatu gisa sortu bazen ere, 1958an, astebeteko ekintza sail bat bihurtu zen, hau da, Gorren Nazioarteko Astea.[4]

Definizioa eta sintomak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Entzumen galera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Entzumen galera soinuarekiko sentikortasunaren galera bezala definitzen da, batez ere gizakien ahotsari dagozkion frekuentziak entzuteko ahalmenaren galera, eta zenbait larritasun mailatan sailkatu daiteke. Gorreria pairatzen duena ez da gai beste pertsona baten hitzak entzuteko, eta kasu larrienetan ezta soinu zaratatsuak entzuteko ere.[5] Erabateko gortasuna duten pertsona bat ez da gai soinu bakar bat ere hautemateko.[6] Giza tinpanoak 120 dezibeletik gorako soinuekin kalte atzeraezinak pairatu ditzake, erabateko gortasuna ekar dezaketenak.[7]

Hizkeraren hautematea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eritasun batzuek entzumenaren galeraz gain besteren hitzak ulertzeko ahalmena galarazten dute. Halakoetan, soinu baten anplitudearen ordez haren argitasuna hartzen da kontuan entzumen galera neurtzeko, hizkeraren hautemate proben bidez, soinuaz gain besteren hitzak ulertzen ote diren aztertuta.[8]

Gorreriaren diagnostikoa otorrinolaringologoak egiten du, eriaren historia klinikoa, belarrien azterketa fisikoa (otoskopioaren edo mikroskopioaren bidez) eta entzumenaren neurketa eginik. Proba subjektibo zein objektiboen bidez egiten da neurketa, eta emaitzen arabera egiten da diagnostikoa: gorreria mota, maila eta behar duen tratamendua.[9]

Proba subjektiboak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu objektiboetan oinarritzen ez direnez, entzumenaren proba subjektiboak baldintza biren mende egon daitezke: alde batetik, gaixoaren laguntza; eta, bestetik, aztertzailearen esperientzia. Alabaina, gorreria diagnostikatzeko proba erabilienak dira, informazio asko eta baliozkoa eskaintzen baitute.

Gailu elektronikoren beharrik gabe, diapasoiak eta antzeko gailuak erabiltzen dira. Bi azterketa mota hauek dira nagusiki:

  • Rinne proba: airearen zein hezurraren bidezko entzumen gaitasuna konparatzen dira, diapasoi bat baliatuta.[10]
  • Weber proba: erdiko belarriko eta barne belarriko hipoakusia edo gorreria diagnostikatzeko erabiltzen da, baita ere diapasoi bat baliatuta.[11]

Gailu elektroniko bat behar da proba mota hau egiteko, audiometroa, soinuak bidaltzen dituena:

  • Audiometria tonala: entzumenaren zolitasuna kuantifikatzeko eta lesioaren kokapena zehazteko balio du.[12]
  • Logoaudiometria: tono garbien ordez bi silabako hitzak erabiltzen ditu pazientearen entzumen kalitatea neurtzeko.[13]

Proba objektiboak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Entzumenaren proba objektiboak gailuen bidez egiten dira, pazientearen sentimenetan edo iritzietan oinarritu gabe. Oro har, era honetako probak jaiotzetik egin daitezke:

  • Emisio otoakustikoa: barne belarri barrutik sortzen den soinu bat da.[14] Emisio otoakustikoak klinikoki oso baliagarriak dira, proba sinple eta ez-inbaditzaile baten oinarria baitira, haur jaioberrietan eta ohiko entzumen probetan lankidetzan aritzeko gai ez diren edo laguntzeko prest ez dauden haur edo helduetan entzumen galera aztertzeko. Gainera, oso fidagarriak direnez, egokiak dira eritasunaren diagnostiko eta jarraipen lanetan..[15]
  • Inpedantzia audiometria: inpedantzia edo immitantzia audiometria erdiko belarriaren funtzioa objektiboki ebaluatzeko metodo bat da. Kanpo belarriko kanalean presio akustikoa handituz, inpedantzia audiometriak soinu uhin batek erdiko belarritik kokleako hartzailera bidean aurkitzen duen erresistentziaren batura neurtzen du.[16]
  • Entzefalo enborraren entzumen erantzun ebokatua: proba hau (Brainstem Auditory Evoked Response, BAER, ingelesezko sigletan) diagnostiko objektiboko tresna bat da, entzumen bidearen osotasunaz eta, zabalkiago, inguruko enbor entzefalikoaren osasunaz informazio baliagarria ematen duena. Entzumen estimuluei erantzunez sortutako ekintza potentzialak neurtzen ditu, kokleatik entzumen kortexeraino.[17]

Entzumena gertatzen da hots seinaleek barne belarriko nerbioak estimulatzen dituztenean, eta, segidan, estimulu horiek garunera iristen direnean. Horregatik, entzumen galeraren larritasuna audiometria bidez diagnostikatzen da, hautematen diren soinuen intentsitatea (dezibeletan) eta maiztasuna (hertzetan) neurtuz. Belarri bakoitzaren kasuan, emaitzak desberdinak izan daitezke. Nolanahi den ere, gizaki bat gortzat jo ahal izateko, entzumena 80 dezibel edo gutxiagora iritsi behar da:[18]

  • Soinu intentsitatearen adibideak: xuxurlaka hitz egitea = 30 dB; ile lehorgailu bat = 60-95 dB; telefono baten txirrina = 80 dB; musika zaratatsua (diskoteka bat, kontzertuak...) = 80-120 dB; hegazkin baten motorra = 140-180 dB.[19]
  • Maiztasunaren edo tonuaren adibideak: larriak = 50-60 Hz; zorrotzak = 10,000 Hz baino gehiago. Entzumen normala duten gizakiek 20 Hz-20.000 Hz arteko soinuak entzun ditzakete. 20.000 Hz-etik gorako maiztasunari ultrasoinu esaten zaio. Danbor batek txistu batek baino askoz maiztasun larriagoa du, eta kilkerrak igelak baino maiztasun zorrotzagoa.[20]

Diapasoiari esker entzumen galera mota zehaztu daiteke. Horretarako, diapasoia jot eta buruaren bi aldeetan ipintzen da, airean, buru hezurra ukitu gabe; horrela, airearen bidezko entzumena balioesten da. Ondoren, diapasoia jo eta hezur mastoideoaren gainean kokatzen da, hezurraren bidezko eroapena baloratzeko.[21]

Audiometria probari esker entzumenaren balioespen espezifikoago bat egiten ahal da. Kasu honetan, audifonoak ipini ohi zaizkio eriari, audiometro bati konektatuta daudenak. Belarri bakoitzera intentsitate desberdinetako tonu garbiak transmititzen direlarik, pertsonak seinale bat egin behar du, ezer entzuten duenean. Entzuten duen tonuaren eta intentsitatearen arabera, grafiko bat egin daiteke, eriak behar duen entzumen laguntzaren intentsitate minimoa zehazteko.[18]

Inpedantzia audiometria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proba honek tinpanoaren funtzioa eta erdiko belarritik pasatzen den fluxua balioesten du. Hori lortzeko, erdiko belarritik zunda bat sartzen da eta airea ponpatzen da soinuak sartzen diren bitartean, barruko presioa aldatzeko. Zunda horretan mikrofono txiki bat dago, tinpanoak islatzen duen soinuaren intentsitatea erregistratzen duena.[22]

Gortasun motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larritasunaren arabera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Gorreria arina: hitz batzuk entzuten dira, baina marmarrak ezin dira entzun.
  • Gorreria partziala: eriak gutxitua dauka entzumen ahalmena (hipoakusia) eta sarritan audifonoak eraman behar ditu. Kontuan eduki behar da pertsona guztiek galtzen dutela entzumen ahalmena zehartzearekin batera.
  • Gorreria larria: gaixoak ezin du giza hizketa entzun, soilik zarata oso gogorrak direnean.
  • Erabateko gortasuna: pertsona ez da ezer entzuteko gai. Kasu batzuetan, kokleako inplante batekin konpondu daiteke.[18]

Kaltearen kokapenaren arabera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Eroapen gorreria: kanpo edo erdiko belarriei eragiten dien eritasun edo oztopoen ondorioz gertatzen da, eta soinu maiztasun guztiei eragiten die.[23]
  • Gorreria neurosentsoriala: barne belarriko ziliodun zelulak edo nerbioak kaltetu direnean gertatzen da.[24] Maiztasun batzuk beste batzuk baino hobeto entzutea eragiten badu ere, galera txikia edo handia izan daiteke, baina aise konpondu daiteke audifonoak erabilita.[25]
  • Gorreria mistoa: aurreko biak aldi berean gerta daitezke, batez ere buruan jasotako kolpe gogorren ondorioz.[26]
  • Gorreria zentrala: era horretako gorreria gertatzen da lesioak daudenean garunean,[27] soinuaren informazioa jaso eta prozesatzen duten ataletan.

Entzumen galeraren arabera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Gorreria arina: 20-40 dB bitarteko galera. Fonema jakin batzuk hautemateko ezintasuna egon daiteke, irakurketa edo idazketa arazoak, baina ez hizkuntza arazo orokorrik.
  • Gortasun ertaina: 40-70 dB bitarteko galera. Zenbait fonema identifikatzeko ezintasuna dago, hautemate eta ulermen arazoak, irakurketa edo idazketa arazoak, baina ez hizkuntza arazorik.
  • Gorreria handia: 70-90 dB bitarteko galera. Berba egiteko arazoak, entzumen maila apala, ahots aldaketa, prosodia falta.
  • Gorreria larria: 90 dB baino gehiagoko galera. Entzumenik ez, berbarik ez, ahotsa kontrolatzeko zailtasunak.
  • Kofosia: galera absolutua, jaiotza aurreko lesioek edo faktore genetikoek eragina. Ezohikoa da.[28]

Jatorriaren arabera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Kanpo gorreria: umeak izan dezake ama haurdunaldian errubeola eritasun infekziosoaz kutsatzen bada, edo amaren eta haurraren odol zelulen Rh faktorea desberdina bada. Beste eritasun batzuekin batera agertzen da gehienetan.[29]
  • Herentzia bidezko gortasuna: azpirakorra izaten da normalean eta ez da beste eritasun batzuei lotuta agertzen.[30]

Hastapenaren arabera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Gortasun prelokutiboa: hitz egiten ikasi aurretik agertzen da, 2 urte bete aurretik.[31]
  • Gortasun perilokutiboa: hitz egiten ikasi bitartean agertzen da.
  • Gortasun poslokutiboa: hitz egiten ikasi ostean agertzen da, 3 urte bete eta geroago.[32]

Konfigurazioaren arabera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Aldebakarrekoa / aldebikoa: gorreria belarri batean ala bietan.
  • Simetrikoa / asimetrikoa: gorreria belarri bakoitzean maila berean ala desberdinean.
  • Pixkanakakoa / bat-batekoa.
  • Gorabeheratsua / egonkorra: gortasuna denborarekin aldakorra izatea ala egonkorra izatea.[33]

Gorreriaren jatorria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gortasuna faktore askorengatik gertatu daiteke, batzuk gizakiak berak sortzez daramatza (gurasoen herentzia edo eritasun batzuk), beste batzuk kanpoko eragileak dira (birusak, botikak edo lesioak).

  • Eritasun gainartzaileek eragindakoa: Stickler sindromea,[34] Waardenburg sindromea.[35]
  • Eritasun azpirakorrek eragindakoa: Pendred sindromea,[36] bestibulu dilatatuaren sindromea,[37] Usher sindromea.[38]

Eritasunek sortua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sendagaiek sortua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prebentzioa eta tratamendua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adituen iritziz, entzumen galeraren kasuen erdia baino gehiago prebentzioaren bidez saihestu daiteke.[5] Zaratetatik babestea da prebentzio faktore garrantzitsuenetako bat, eta, maila apalagoan, errubeolaren edo Haemophilus influenzae eta Streptococcus pneumoniae mikroorganismoen aurkako immunizazioa. Horrez gain, beste arrisku faktore batzuk prebenitzea oso garrantzitsua izan daiteke, hala nola, entzungailuen bolumena kontrolatzea,[60] kotoi txotxik ez erabiltzea,[61] belarrietan hezetasunik ez izatea[62] eta infekzioak ondo tratatzea,[63] besteak beste.

Tratamendu ez farmakologikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Audifonoak:
    • Belarri hegalaren atzekoak:
      • Aurikularra belarrian: soinua kable guztiz mehe baten bidez (ile baten diametroa) transmititzen da aurikularrera, tinpanoaren ondoan dagoena. Euskarri txiki baten bidez heltzen da belarrian.[25]
      • Hodi baten bidez: soinua hodi baten bidez iristen da aurikularrera. Bateriak iraupen luzeagokoak direnez eta anplifikadore indartsuagoa eraman dezaketenez, ahalmen handiagoa dute. Audifono hauek egokiak dira gorreria zorrotzagoa dutenentzat.[25]
    • Kanpoko entzunbidearen barrukoak: pertsona bakoitzaren entzunbidearen arabera egiten direnez, egokiak dira gortasun arin edo moderatua daukatenentzat.Bi eratakoak daude:
      • Mikrokanalak: entzunbidearen barruan geratzen dira, atal sakonenean.
      • Intrakanalak: entzunbidearen kanpoan geratzen dira.[25]
  • Kokleako inplanteak: ebakuntza bat eginda, inplante elektroniko baten bidez eriak kanpoko soinuak entzun ditzake.[64] Kokleako inplanteak loki hezurrean finkatzen dira. Bi atal izan ohi ditu: belarriaren atzean oratzen den kanpoko zati bat eta azalaren azpian kirurgikoki jartzen den bigarren zati bat. Tresna hauek osatzen dute: mikrofono bat, inguruko soinua jasotzen duena; hizketa prozesadore bat, mikrofonoak hartutako soinuak hautatzen eta antolatzen dituena; transmisore bat eta hargailu estimulatzaile bat, hizketa prozesadorearen seinaleak jaso eta bulkada elektriko bihurtzen dituena; eta elektrodo matrize bat, estimulatzailearen bulkadak jaso eta entzumen nerbioaren eskualde desberdinetara bidaltzen dituena.[65]

Tratamendu farmakologikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sendagai bidezko tratamendua gorreria sortzen duen lesioaren kokalekuaren araberakoa izan ohi da:

Tratamendu kirurgikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorreriaren tratamendu kirurgikoa lesioaren kokapenaren arabera egin ohi da:

Tratamendu osagarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Entzumen errehabilitazioa: oso erabilgarria da audifonoak erabiltzen dituzten pazienteekin, batez ere egokitzapena hobetzeko.[75]
  • Bakarkako entzumen entrenamendua: mintzamena bokaletan eta kontsonantetan banatzen da, pazienteek hobeto ezagutu eta erlazionatu ditzaten, komunikazio gaitasuna hobetuz.[76]
  • Taldekako entzumen entrenamendua: pazienteen gaitasun soziala hobetzeko estrategiak lantzen dira.[77]
  • Active Communication Education programa: helduentzat dago bideratuta. Arazoen ebazpenetan oinarritzen da, sei modulutan banatutako jardueratan, adibidez, telefono mugikorraren erabilera, telebista entzutea, eta abar.[78]

Tratatu gabeko gortasunaren ondorioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Komunikazio eta hitz egiteko arazoak.
  • Kognizio arazoak.
  • Hezkuntzan eta enpleguan: garapen bidean dauden herrialdeetan haur gorrak ez dira eskolara joaten eta helduaroan langabezi tasa askoz ere handiagoa da.
  • Isolamendu soziala, bakartasuna eta estigma.[79]

Keinu hizkuntza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batzuetan gortasuna hizkera arazoekin batera datorrenez, keinu hizkuntza da gorrek duten tresna eraginkorretako bat besterekin komunikatu ahal izateko. Gorputzarekin —batez ere eskuekin eta aurpegiarekin— egindako keinuen bidez artikulatzen da keinu hizkuntza. Hizkuntza naturalekin gertatzen den dezala, munduan ez dago keinu hizkuntza unibertsalik, baizik, oro har, herrialde bakoitzak berea dauka.[80]

Mundu mailako datu esanguratsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko Osasun Erakundeak gortasunari buruzko datuak eskaintzen ditu urtero.[81]

MOEk egindako proiekzioen arabera, 2050ean munduan 2.500 milioi pertsona inguruk izango dute entzumen galera edo urritasunen bat, handi nahiz txiki, eta gutxienez 700 milioi pertsonak beharko dituzte errehabilitazio zerbitzuak.

  • Zaindu gabeko entzumen urritasunak 1.000 milioi euro kostu globala du urtero.
  • 1.000 milioi gazte heldu inguru entzumen urritasuna bat izateko arriskuan daude, entzute praktika ez-seguruak baitituzte.
  • Urtean 1,40 euro inguruko inbertsioa egin beharko litzateke pertsona bakoitzeko, entzumenaren zainketa indartzeko mundu osoan.[82]

Giza Genoma Proiektuari esker, XXI. mendearen hasieran gortasun hereditarioari buruzko aurkikuntza egin ziren. Besteak beste, gortasunaren eta gene batzuen arteko lotura egiaztatu zen eta gortasunari lotutako 70 kromosoma mapatu ziren.[83][84]

Tratamenduetan ere aurrerapenak egin ziren: barne belarrian zelula amen injekzioa,[85] geneen manipulazioaren bidezko tratamenduak eta umetokiko garapenean zelula ziliatuen sortzea,[86] besteak beste.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Elzouki 2012, 602. or. .
  2. ↑ Lee, Kyu-Yup (2013ko irailaren 24a), «Pathophysiology of Age-Related Hearing Loss (Peripheral and Central)», Korean Journal of Audiology (Ingelesez), 17 (2): 45-49. or, doi:10.7874/kja.2013.17.2.45, ISSN 2092-9862, PMID 24653905. 2025eko azaroaren 7an kontsultatua.
  3. ↑ Wit, Maya de; Crasborn, Onno; Napier, Jemina (2021eko apirilaren 3a), «Interpreting international sign: mapping the interpreter's profile», The Interpreter and Translator Trainer (Ingelesez), 15 (2): 205-224. or, doi:10.1080/1750399X.2020.1868172, ISSN 1750-399X. 2025eko azaroaren 7an kontsultatua.
  4. ↑ «1958 - WFD», World Federation of the Deaf (Ingelesez), web.archive.org. 2025eko azaroaren 7an kontsultatua.
  5. 1 2 «Deafness and hearing loss», World Health Organization (Ingelesez), 2025eko otsailaren 26a. 2025eko azaroaren 9an kontsultatua.
  6. ↑ Dobie, Robert A.; Van Hemel, Susan B (2005), Hearing Loss: Determining Eligibility for Social Security Benefits (Ingelesez), Washington: National Academies Press - archive.org, Appendix A Definitions and Technical Terms. or., ISBN 987-0309092965, OCLC 70773746. {{Erreferentzia}}: Egiaztatu |isbn= balioa: aurrizki baliogabea (laguntza)
  7. ↑ «Noise-Induced Hearing Loss», National Institute on Deafness and Other Communication Disorders (Ingelesez), web.archive.org, 2014. 2025eko azaroaren 9an kontsultatua.
  8. ↑ «Diagnosing hidden hearing loss», National Institutes of Health (NIH) (Ingelesez), web.archive.org. 2025eko azaroaren 9an kontsultatua.
  9. ↑ «Diagnòstic de la sordesa», Hospital Clínic Barcelona (Katalanez), web.archive.org. 2025eko azaroaren 9an kontsultatua.
  10. ↑ Thijs, C.; Leffers, P. (1989ko urtarrilaren 28a), «Sensitivity and specificity of Rinne tuning fork test.», British Medical Journal (Ingelesez), 298 (6668): 255-255 or., doi:10.1136/bmj.298.6668.255, ISSN 0959-8138, PMID 2493884. 2025eko azaroaren 9an kontsultatua.
  11. ↑ Kelly, Elizabeth A.; Li, Bin; Adams, Meredith E. (2018), «Diagnostic Accuracy of Tuning Fork Tests for Hearing Loss: A Systematic Review», Otolaryngology–Head and Neck Surgery (Ingelesez), 159 (2): 220-230. or, doi:10.1177/0194599818770405, ISSN 1097-6817. 2025eko azaroaren 9an kontsultatua.
  12. ↑ Moore, Brian C. J. (2004ko apirila), «Dead Regions in the Cochlea: Conceptual Foundations, Diagnosis, and Clinical Applications:», Ear and Hearing (Ingelesez), 25 (2): 98-116. or, doi:10.1097/01.AUD.0000120359.49711.D7, ISSN 0196-0202. 2025eko azaroaren 9an kontsultatua.
  13. ↑ Naqvi, Yasmin; Sutton, Andrew E. (2025eko otsailaren 17a), «Speech Audiometry», National Library of Medicine (Ingelesez), web.archive.org. 2025eko azaroaren 9an kontsultatua.
  14. ↑ Kemp, D. T (1978ko azaroaren 1a), «Stimulated acoustic emissions from within the human auditory system», The Journal of the Acoustical Society of America (Ingelesez), 64 (5): 1386-1391. or, doi:10.1121/1.382104, ISSN 0001-4966. 2025eko azaroaren 11n kontsultatua.
  15. ↑ Kalaiah, Mohan Kumar; Lasrado, Alina; Pinto, Nikita; Shastri, Usha (2018ko abuztuaren 22a), «Short Term Test-Retest Reliability of Contralateral Inhibition of Distortion Product Otoacoustic Emissions», Journal of Audiology and Otology (Ingelesez), 22 (4): 189-196. or, doi:10.7874/jao.2018.00038, ISSN 2384-1621, PMID 30126264. 2025eko azaroaren 11n kontsultatua.
  16. ↑ Lidén, Gunnar (1980ko irailaren 1a), «Impedance Audiometry», Annals of Otology, Rhinology & Laryngology (Ingelesez), 89 (5_suppl): 53-58. or, doi:10.1177/00034894800890S516, ISSN 0003-4894. 2025eko azaroaren 11n kontsultatua.
  17. ↑ Singh, Rohin; Vates, Edward (2023ko azaroaren 14a), Brainstem Auditory Evoked Response Test (Ingelesez), web.archive.org. 2025eko azaroaren 11n kontsultatua.
  18. 1 2 3 Olusanya, Bolajoko O; Davis, Adrian C; Hoffman, Howard J (2019ko urriaren 1a), «Hearing loss grades and the International classification of functioning, disability and health», Bulletin of the World Health Organization (Ingelesez), 97 (10): 725-728. or, doi:10.2471/BLT.19.230367, ISSN 0042-9686, PMC 6796665. 2025eko azaroaren 11n kontsultatua.
  19. ↑ «Common Noise Levels», Noise Awareness Day (Ingelesez), web.archive.org. 2025eko azaroaren 11n kontsultatua.
  20. ↑ «Understanding Sound - Natural Sounds», U.S. National Park Service (Ingelesez), web.archive.org. 2025eko azaroaren 11n kontsultatua.
  21. ↑ «Rinnes and Webers Tests - Tuning Fork», Oxford Medical Education (Ingelesez), 2016ko martxoaren 29a. 2025eko azaroaren 11n kontsultatua.
  22. ↑ Stankiewicz, James A.; Mowry, Harris J. (1979), «Clinical accuracy of tuning fork tests», The Laryngoscope (Ingelesez), 89 (12): 1956–1963, doi:10.1288/00005537-197912000-00009, ISSN 1531-4995. 2025eko azaroaren 11n kontsultatua.
  23. ↑ «Conductive Hearing Loss», American Speech-Language-Hearing Association (Ingelesez), web.archive.org. 2025eko azaroaren 12an kontsultatua.
  24. ↑ Tanna, Ravina J.; Lin, Jerry W.; Jesus, Orlando De (2023ko abuztuaren 23a), Sensorineural Hearing Loss (Ingelesez), StatPearls Publishing. 2025eko azaroaren 12an kontsultatua.
  25. 1 2 3 4 «Hearing Aids», National Institute on Deafness and Other Communication Disorders (Ingelesez), web.archive.org. 2025eko azaroaren 11n kontsultatua.
  26. ↑ «Hearing loss types - Learn about sensorineural, conductive and mixed», Healthy Hearing (Ingelesez), web.archive.org. 2025eko azaroaren 12an kontsultatua.
  27. ↑ Musiek, Frank E.; Chermak, Gail D.; Cone, Barbara (2019ko urriaren 3a), «Central deafness: a review of past and current perspectives», International Journal of Audiology (Ingelesez), 58 (10): 605-617. or, doi:10.1080/14992027.2019.1606458, ISSN 1499-2027. 2025eko azaroaren 11n kontsultatua.
  28. ↑ «Levels of deafness and hearing loss», National Deaf Children's Society (Ingelesez), web.archive.org. 2025eko azaroaren 12an kontsultatua.
  29. ↑ Gayretli Aydın, Zeynep Gökçe; Arısoy, Ayşe Engin; Demmler-Harrison, Gail J. (2023), Arısoy, Ayşe Engin (ed.), «Congenital Rubella Infection and Hearing Loss», Hearing Loss in Congenital, Neonatal and Childhood Infections (Ingelesez), Springer International Publishing: 117-129. or, doi:10.1007/978-3-031-38495-0_9, ISBN 978-3031384950. 2025eko azaroaren 12an kontsultatua.{{Erreferentzia}}: Erreferentzien mantentzea: lana parametroa ISBNarekin (lotura)
  30. ↑ Phanguphangu, Mukovhe; Kgare, Khomotjo; Ross, Andrew J. (2025eko urtarrilaren 27a), «Age of detection of congenital hearing loss in South Africa: A systematic review», Journal of Public Health in Africa (Ingelesez), 16 (1): 8, doi:10.4102/jphia.v16i1.777, ISSN 2038-9930, PMID 40475230. 2025eko azaroaren 12an kontsultatua.{{Erreferentzia}}: Erreferentzien mantentzea: markatu gabeko DOI librea (lotura)
  31. ↑ Jallu, Aleena Shafi; Hussain, Tahir; Hamid, Waqar Ul; Pampori, Rafiq Ahmad (2019ko azaroaren 1a), «Prelingual Deafness: An Overview of Treatment Outcome», Indian Journal of Otolaryngology and Head & Neck Surgery (Ingelesez), 71 (2): 1078-1089. or, doi:10.1007/s12070-017-1181-7, ISSN 0973-7707, PMC 6841847, PMID 31750130. 2025eko azaroaren 13an kontsultatua.
  32. ↑ de Graaf, Ron; Bijl, Rob V. (2002), «Determinants of Mental Distress in Adults With a Severe Auditory Impairment: Differences Between Prelingual and Postlingual Deafness:», Psychosomatic Medicine (Ingelesez), 64 (1): 61-70. or, doi:10.1097/00006842-200201000-00009, ISSN 0033-3174. 2025eko azaroaren 13an kontsultatua.
  33. ↑ «Configuration of Hearing Loss», American Speech-Language-Hearing Association (Ingelesez), web.archive.org. 2025eko azaroaren 13an kontsultatua.
  34. ↑ Stickler, G B; Belau, P G; Farrell, F J; Jones, J D; Pugh, D G; Steinberg, A G; Ward, L E (1965), «Hereditary Progressive Arthro-Ophthalmopathy», Mayo Clinic proceedings (Ingelesez), 40, web.archive.org, ISSN 0025-6196, PMID 14299791. 2025eko azaroaren 13an kontsultatua.
  35. ↑ jan, Naila Ahmed; Mui, Ryan K.; Masood, Sadia (2023ko uztailaren 4a), Waardenburg Syndrome (Ingelesez), web.archive.org. 2025eko azaroaren 13an kontsultatua.
  36. ↑ «Pendred Syndrome», National Institute on Deafness and Other Communication Disorders (Ingelesez), web.archive.org. 2025eko azaroaren 13an kontsultatua.
  37. ↑ «Enlarged Vestibular Aqueducts and Childhood Hearing Loss», National Institute on Deafness and Other Communication Disorders (Ingelesez), web.archive.org. 2025eko azaroaren 13an kontsultatua.
  38. ↑ Smith, R. J. H.; Berlin, C. I.; Hejtmancik, J. F.; Keats, B. J. B.; Kimberling, W. J.; Lewis, R. A.; Möller, C. G.; Pelias, M. Z.; Tranebjærǵ, L (1994), «Clinical diagnosis of the Usher syndromes», American Journal of Medical Genetics (Ingelesez), 50 (1): 32-38. or, doi:10.1002/ajmg.1320500107, ISSN 1096-8628. 2025eko azaroaren 13an kontsultatua.
  39. 1 2 «Age-Related Hearing Loss (Presbycusis) — Causes and Treatment», National Institute on Deafness and Other Communication Disorders (Ingelesez), web.archive.org. 2025eko azaroaren 13an kontsultatua.
  40. ↑ «Otosclerosis», National Institute on Deafness and Other Communication Disorders (Ingelesez), web.archive.org. 2025eko azaroaren 13an kontsultatua.
  41. ↑ Zautner, Andreas E (2012), «Adenotonsillar Disease», Recent Advances in Inflammation & Allergy Drug Discovery (Ingelesez), 6, 2: 121–129, doi:10.2174/187221312800166877, ISSN 2212-2710. 2025eko azaroaren 13an kontsultatua.
  42. ↑ Costa, Sady Selaimen da; Rosito, Letícia Petersen Schmidt; Dornelles, Cristina (2009ko otsailaren 1a), «Sensorineural hearing loss in patients with chronic otitis media», European Archives of Oto-Rhino-Laryngology (Ingelesez), 266 (2): 221-224. or, doi:10.1007/s00405-008-0739-0, ISSN 1434-4726. 2025eko azaroaren 15ean kontsultatua.
  43. ↑ National Guideline Centre (UK) (2018), «Management of earwax», Hearing loss in adults: assessment and management (Ingelesez), web.archive.org, OCLC 1099637295. 2025eko azaroaren 15ean kontsultatua.
  44. ↑ Vernon, Mccay (1967), «Meningitis and deafness: The problem, its physical, audiological, psychological, and educational manifestations in deaf children», The Laryngoscope, 77 (10): 1856-1874. or, doi:10.1288/00005537-196710000-00008, ISSN 0023-852X. 2022ko martxoaren 7an kontsultatua.
  45. ↑ «Meningoencephalitis», Cleveland Clinic (Ingelesez), web.archive.org. 2025eko azaroaren 15ean kontsultatua.
  46. ↑ Lazarini, Paulo Roberto; Camargo, Ana Cristina Kfouri (2006ko uztailaren 1a), «Idiopathic sudden sensorineural hearing loss: etiopathogenic aspects», Brazilian Journal of Otorhinolaryngology (Ingelesez), 72 (4): 554-561. or, doi:10.1016/S1808-8694(15)31004-1, ISSN 1808-8694. 2025eko azaroaren 15ean kontsultatua.
  47. ↑ Psillas, George; Dimas, Grigorios George; Savopoulos, Christos; Constantinidis, Jiannis (2022ko abuztuaren 7a), «Autoimmune Hearing Loss: A Diagnostic Challenge», Journal of Clinical Medicine (Ingelesez), 11 (15): 4601, doi:10.3390/jcm11154601, ISSN 2077-0383, PMC 9369521, PMID 35956215. 2025eko azaroaren 15ean kontsultatua.{{Erreferentzia}}: Erreferentzien mantentzea: markatu gabeko DOI librea (lotura)
  48. ↑ Wu, Huan-Huan; Zhao, Piao-Piao; Wang, Xue-Mei; Ren, Ying-Ying; Fang, Shuang-Yan (2024ko azaroaren 18a), «Hearing loss as the first symptom of pneumonia caused by Chlamydia psittaci: a case report and literature review», BMC Infectious Diseases (Ingelesez), 24 (1): 1314, doi:10.1186/s12879-024-10210-9, ISSN 1471-2334, PMID 39558258. 2025eko azaroaren 15ean kontsultatua.{{Erreferentzia}}: Erreferentzien mantentzea: markatu gabeko DOI librea (lotura)
  49. ↑ Young-Wolff, Kelly C.; Oberman, Nina; Alexeeff, Stacey E.; Croen, Lisa A.; Steuerle, Kristin R.; Ansley, Deborah; Castellanos, Carley; Avalos, Lyndsay A. (2025eko martxoaren 1a), «Alcohol, Cannabis, and nicotine use during early pregnancy and infant hearing loss», Preventive Medicine (Ingelesez), 192: 108242, doi:10.1016/j.ypmed.2025.108242, ISSN 0091-7435, PMID 39938724. 2025eko azaroaren 15ean kontsultatua.{{Erreferentzia}}: Erreferentzien mantentzea: artikulu-zenbakia orrialde gisa (lotura)
  50. ↑ Oliveira, Thalita da Silva; Dutra, Monique Ramos Paschoal; Nunes-Araujo, Aryelly Dayane da Silva; Silva, Aline Roberta Xavier da; Oliveira, Gabriel Barros Lins Lelis de; Silva, Gleyson José Pinheiro Caldeira; Valentim, Ricardo Alexsander de Medeiros; Balen, Sheila Andreoli (2023ko irailaren 21a), «The prevalence of risk for hearing impairment in newborns with congenital syphilis in a newborn hearing screening program (NHS)», Frontiers in Public Health (Ingelesez), 11, doi:10.3389/fpubh.2023.1214762, ISSN 2296-2565, PMC 10551160, PMID 37808994. 2025eko azaroaren 15ean kontsultatua.{{Erreferentzia}}: Erreferentzien mantentzea: markatu gabeko DOI librea (lotura)
  51. ↑ Wroblewska-Seniuk, Katarzyna; Greczka, Grazyna; Dabrowski, Piotr; Szyfter-Harris, Joanna; Mazela, Jan (2017), «Hearing impairment in premature newborns - Analysis based on the national hearing screening database in Poland», PloS one (Ingelesez), 12 (9), doi:10.1371/journal.pone.0184359, ISSN 1932-6203, PMID 28910311. 2025eko azaroaren 15ean kontsultatua.{{Erreferentzia}}: Erreferentzien mantentzea: markatu gabeko DOI librea (lotura)
  52. ↑ Fu, Xiaolong; Wan, Peifeng; Li, Peipei; Wang, Jinpeng; Guo, Siwei; Zhang, Yuan; An, Yachun; Ye, Chao; Liu, Ziyi (2021eko ekainaren 15a), «Mechanism and Prevention of Ototoxicity Induced by Aminoglycosides», Frontiers in Cellular Neuroscience (Ingelesez), 15, doi:10.3389/fncel.2021.692762, ISSN 1662-5102, PMID 34211374. 2025eko azaroaren 15ean kontsultatua.{{Erreferentzia}}: Erreferentzien mantentzea: markatu gabeko DOI librea (lotura)
  53. ↑ Sheppard, A.; Hayes, S. H.; Chen, G.-D.; Ralli, M.; Salvi, R (2014), «Review of salicylate-induced hearing loss, neurotoxicity, tinnitus and neuropathophysiology», Acta Otorhinolaryngologica Italica: Organo Ufficiale Della Societa Italiana Di Otorinolaringologia E Chirurgia Cervico-Facciale (Ingelesez), 34 (2): 79-93. or, ISSN 1827-675X, PMID 24843217. 2025eko azaroaren 15ean kontsultatua.
  54. ↑ Hoshino, Tomofumi; Tabuchi, Keiji; Hara, Akira (2010eko apirilaren 27a), «Effects of NSAIDs on the Inner Ear: Possible Involvement in Cochlear Protection», Pharmaceuticals (Ingelesez), 3 (5): 1286-1295. or, doi:10.3390/ph3051286, ISSN 1424-8247, PMID 27713301. 2025eko azaroaren 15ean kontsultatua.{{Erreferentzia}}: Erreferentzien mantentzea: markatu gabeko DOI librea (lotura)
  55. ↑ Ding, Dalian; Liu, Hong; Qi, Weidong; Jiang, Haiyan; Li, Yongqi; Wu, Xuewen; Sun, Hong; Gross, Kenneth; Salvi, Richard (2016ko abenduaren 1a), «Ototoxic effects and mechanisms of loop diuretics», Journal of Otology (Ingelesez), 11 (4): 145-156. or, doi:10.1016/j.joto.2016.10.001, ISSN 1672-2930, PMID 29937824. 2025eko azaroaren 15ean kontsultatua.
  56. ↑ Dolhi, Nicole; Weimer, Abram D. (2023ko abuztuaren 14a), «Tympanic Membrane Perforation», National Library of Medicine (Ingelesez). 2025eko azaroaren 16an kontsultatua.
  57. ↑ Lachowska, Magdalena; Pastuszka, Agnieszka; Sokołowsk, Jacek; Szczudlik, Piotr; Niemczyk, Kazimierz (2020ko abenduaren 18a), «Cortical Deafness Due to Ischaemic Strokes in Both Temporal Lobes», Journal of Audiology and Otology (Ingelesez), 25 (3): 163-170. or, doi:10.7874/jao.2020.00269, ISSN 2384-1621, PMID 33327707. 2025eko azaroaren 16an kontsultatua.
  58. ↑ Tanna, Ravina J.; Lin, Jerry W.; Jesus, Orlando De (2023ko abuztuaren 23a), «Sensorineural Hearing Loss», National Library of Medicine (Ingelesez). 2025eko azaroaren 16an kontsultatua.
  59. ↑ Wagner, Elizabeth L.; Shin, Jung-Bum (2019ko ekainaren 1a), «Mechanisms of Hair Cell Damage and Repair», Trends in Neurosciences (Ingelesez), 42 (6): 414-424. or, doi:10.1016/j.tins.2019.03.006, ISSN 0166-2236, PMID 30992136. 2025eko azaroaren 16an kontsultatua.
  60. ↑ «Do You Wear Earpieces or Earbuds Daily?», Hearing Health Foundation (Ingelesez), web.archive.org. 2025eko azaroaren 19an kontsultatua.
  61. ↑ Weissman, Brandon; Chowdhury, Shafayath; Mattin, Michael D.; Viola, Francesca; Flanagan, Octavia L.; Weissman, Brandon; Chowdhury, Shafayath; Mattin, Michael D.; Viola, Francesca (2025eko irailaren 15a), «Ear-Rational Behavior: A Survey Study of Q-tip (Cotton Swab) Habits and Health Perceptions», Cureus (Ingelesez), 17 (9), doi:10.7759/cureus.92402, ISSN 2168-8184, PMID 40970231. 2025eko azaroaren 19an kontsultatua.{{Erreferentzia}}: Erreferentzien mantentzea: markatu gabeko DOI librea (lotura)
  62. ↑ Gray, R.F.; Sharma, A.; Vowler, S.l. (2005), «Relative humidity of the external auditory canal in normal and abnormal ears, and its pathogenic effect», Clinical Otolaryngology (Ingelesez), 30 (2): 105-111. or, doi:10.1111/j.1365-2273.2004.00950.x, ISSN 1749-4486. 2025eko azaroaren 19an kontsultatua.
  63. ↑ Jamal, Abdullah; Alsabea, Abdulla; Tarakmeh, Mohammad; Jamal, Abdullah; Alsabea, Abdulla; Tarakmeh, Mohammad (2022ko uztailaren 28a), «Effect of Ear Infections on Hearing Ability: A Narrative Review on the Complications of Otitis Media», Cureus (Ingelesez), 14 (7), doi:10.7759/cureus.27400, ISSN 2168-8184, PMID 36046317. 2025eko azaroaren 19an kontsultatua.{{Erreferentzia}}: Erreferentzien mantentzea: markatu gabeko DOI librea (lotura)
  64. ↑ «Cochlear Implants», National Institute on Deafness and Other Communication Disorders (Ingelesez), web.archive.org, 2024. 2025eko azaroaren 21ean kontsultatua.
  65. ↑ Kirk, Jonathon R.; Smyth, Daniel; Dueck, Wolfram F (2023ko ekainaren 1a), «A new paradigm of hearing loss and preservation with cochlear implants: Learnings from fundamental studies and clinical research», Hearing Research (Ingelesez), 433, doi:10.1016/j.heares.2023.108769, ISSN 0378-5955. 2025eko azaroaren 21ean kontsultatua.
  66. ↑ Trune, Dennis R.; Canlon, Barbara (2012), «Corticosteroid Therapy for Hearing and Balance Disorders», The Anatomical Record (Ingelesez), 295 (11): 1928–1943, doi:10.1002/ar.22576, ISSN 1932-8494, PMID 23044978. 2025eko azaroaren 22an kontsultatua.
  67. ↑ Fischer, M.; Jahnke, K (2000), «Lokale Antibiotika-Applikation verringert das Risiko einer Innenohrschädigung bei Effodation», Laryngo-Rhino-Otologie (Alemanez), 79 (12): 758-761. or, doi:10.1055/s-2000-9135, ISSN 0935-8943. 2025eko azaroaren 22an kontsultatua.
  68. ↑ Llewellyn, Alexis; Norman, Gill; Harden, Melissa; Coatesworth, Andrew; Kimberling, Daniel; Schilder, Anne; McDaid, Catriona (2014), «Interventions for adult Eustachian tube dysfunction: asystematic review», Health Technology Assessment (Ingelesez), 18 (46), doi:10.3310/hta18460, ISSN 1366-5278, PMID 25029951. 2025eko azaroaren 22an kontsultatua.
  69. ↑ Cole, Lynette; Nuttall, Tim (2021), «Clinical Techniques: When and how to do a myringotomy – a practical guide», Veterinary Dermatology (Ingelesez), 32 (3): 302–e82, doi:10.1111/vde.12966, ISSN 1365-3164. 2025eko azaroaren 22an kontsultatua.
  70. ↑ Rosenfeld, Richard M.; Tunkel, David E.; Schwartz, Seth R.; Anne, Samantha; Bishop, Charles E.; Chelius, Daniel C.; Hackell, Jesse; Hunter, Lisa L.; Keppel, Kristina L (2022), «Clinical Practice Guideline: Tympanostomy Tubes in Children (Update)», Otolaryngology–Head and Neck Surgery (Ingelesez), 166 (S1): 1-55. or, doi:10.1177/01945998211065662, ISSN 1097-6817. 2025eko azaroaren 22an kontsultatua.
  71. ↑ Glasscock III, Michael E.; Storper, Ian S.; Haynes, David S.; Bohrer, Pamela S (1995), «Twenty-five years of experience with stapedectomy», The Laryngoscope (Ingelesez), 105 (9): 899-904. or, doi:10.1288/00005537-199509000-00005, ISSN 1531-4995. 2025eko azaroaren 22an kontsultatua.
  72. ↑ Brar, Sabrina; Watters, Carolina; Winters, Ryan (2025), «Tympanoplasty», StatPearls (Ingelesez), StatPearls Publishing, PMID 33351422. 2025eko azaroaren 22an kontsultatua.
  73. ↑ Kennedy, Kenneth L.; Lin, Jerry W (2025), «Mastoidectomy», StatPearls (Ingelesez), StatPearls Publishing, PMID 32644579. 2025eko azaroaren 26an kontsultatua.
  74. ↑ Gupta, Vinay Kumar; Thakker, Arjuna; Gupta, Keshav Kumar (2020ko abenduaren 1a), «Vestibular Schwannoma: What We Know and Where We are Heading», Head and Neck Pathology (Ingelesez), 14 (4): 1058-1066. or, doi:10.1007/s12105-020-01155-x, ISSN 1936-0568, PMID 32232723. 2025eko azaroaren 26an kontsultatua.
  75. ↑ Boothroyd, Arthur (2007), «Adult Aural Rehabilitation: What Is It and Does It Work?», Trends in Amplification (Ingelesez), 11 (2): 63-71. or, doi:10.1177/1084713807301073, ISSN 1084-7138, PMID 17494873. 2025eko azaroaren 26an kontsultatua.
  76. ↑ Dubno, Judy R. (2013ko abendua), «Benefits of Auditory Training for Aided Listening by Older Adults», American Journal of Audiology (Ingelesez), 22 (2): 335-338. or, doi:10.1044/1059-0889(2013/12-0080), PMID 23975126. 2025eko azaroaren 26an kontsultatua.
  77. ↑ Olson, Anne D. (2015eko azaroa), «Options for Auditory Training for Adults with Hearing Loss», Seminars in Hearing (Ingelesez), 36 (04): 284-295. or, doi:10.1055/s-0035-1564461, ISSN 0734-0451, PMID 27587915. 2025eko azaroaren 26an kontsultatua.
  78. ↑ Hickson, Louise; Worrall, Linda; Scarinci, Nerina (2007ko apirila), «A Randomized Controlled Trial Evaluating the Active Communication Education Program for Older People with Hearing Impairment», Ear & Hearing (Ingelesez), 28 (2): 212–230, doi:10.1097/AUD.0b013e31803126c8, ISSN 0196-0202. 2025eko azaroaren 26an kontsultatua.
  79. ↑ Arlinger, Stig (2003ko urtarrilaren 1a), «Negative consequences of uncorrected hearing loss—a review», International Journal of Audiology (Ingelesez), 42 (sup2): 17-20. or, doi:10.3109/14992020309074639, ISSN 1499-2027. 2025eko azaroaren 29an kontsultatua.
  80. ↑ Jefatura del Estado - España (2007ko urriaren 24a), «Ley 27/2007, de 23 de octubre, por la que se reconocen las lenguas de signos españolas y se regulan los medios de apoyo a la comunicación oral de las personas sordas, con discapacidad auditiva y sordociegas», Boletín Oficial del Estado (Gaztelaniaz): 43251-43259. or. 2025eko azaroaren 29an kontsultatua.
  81. ↑ «Surdité et perte auditive», www.who.int (Frantsesez). 2025eko azaroaren 29an kontsultatua.
  82. ↑ «Surdité et perte auditive», World Health Organization (Frantsesez), web.archive.org, 2024ko otsailaren 2a. 2025eko azaroaren 29an kontsultatua.
  83. ↑ Tekin, Mustafa; Arnos, Kathleen S.; Pandya, Arti (2001eko irailaren 29a), «Advances in hereditary deafness», The Lancet (Ingelesez), 358 (9287): 1082-1090. or, doi:10.1016/S0140-6736(01)06186-4, ISSN 0140-6736, PMID 11589958. 2022ko martxoaren 7an kontsultatua.
  84. ↑ Rehm, Heidi L.; Morton, Cynthia C (1999ko iraila), «A new age in the genetics of deafness», Genetics in Medicine, 1 (6): 295-302. or, doi:10.1097/00125817-199909000-00009, ISSN 1098-3600. 2022ko martxoaren 7an kontsultatua.
  85. ↑ Almeida-Branco, Mario S.; Cabrera, Sonia; Lopez-Escamez, Jose A (2015), «Perspectives for the Treatment of Sensorineural Hearing Loss by Cellular Regeneration of the Inner Ear», Acta Otorrinolaringologica (Ingelesez), 66 (5): 286-295. or, doi:10.1016/j.otoeng.2015.08.006, ISSN 2173-5735. 2025eko azaroaren 29an kontsultatua.
  86. ↑ Cristóbal Maass, Juan; Hanuch, Francisca; Ormazábal, Macarena (2016ko azaroaren 1a), «Avances en regeneración auditiva. Estado actual y perspectivas futuras», Revista Médica Clínica Las Condes, Tema central: Otología (Gaztelaniaz), 27 (6): 812–818, doi:10.1016/j.rmclc.2016.10.001, ISSN 0716-8640. 2025eko azaroaren 29an kontsultatua.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]