Gaizkata
| Gaizkata | |
|---|---|
| Campaniar-gaur egun | |
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Animalia |
| Filuma | Chordata |
| Ordena | Acipenseriformes |
| Familia | Acipenseridae Bonaparte, 1831
|
| Datu orokorrak | |
| Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | Q4110865 |
Gaizkatak edo polaioak Acipenseridae familia osatzen duten arrainak dira, Acipenseriformes ordenakoak. Barnean lau genero ditu: Acipenser, Huso, Scaphirhynchus eta Pseudoscaphirhynchus. Hogei espezie baino gehiago dira, baina ohikoena gaizkata arrunta da[1].
Hezur arrain zaharrenetakoak dira. Gorputz luzea dute, ezkatarik gabea. Espezie batzuk oso handiak dira (2 - 5,5 m luze) eta inoiz gehienez 480 kiloko pisua dute. Ipar Hemisferioko ur hotz eta epeletan bizi dira. Batzuk anadromoak dira eta beste batzuk, ur gezakoak[2].
Zenbait espeziek interes komertziala dute, beren arrabak kabiarra egiteko erabiltzen direlako, baina oso hazkunde motela eta heldutasun sexual beranta dutenez gero, oso sentiberak dira ustipen komertzial eta habitataren aldaketekiko (habitataren zatikatzea, kutsadura...). Hori dela eta, IUCNren arabera, espezien % 85 arrisku larrian dira[3].
Espezieak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egun onarturtako taxonomiaren arabera, Acipenseridae familia bi subfamiliatan banaturik dago: Acipenserinae, Acipenser eta Huso generoak barnean dituena, eta Scaphirhynchinae, Scaphirhynchus eta Pseudosaphirhynchus generoekin.[4].

- Acipenseridae familia Bonaparte, 1831
- Acipenserinae subfamilia
- Acipenser generoa Linnaeus, 1758
- Acipenser baerii J. F. Brandt, 1869
- Acipenser baerii baerii J. F. Brandt, 1869 (Siberiako gaizkata)
- Acipenser baerii baicalensis Nikolskii, 1896 (Baikalgo gaizkata)
- Acipenser brevirostrum Lesueur, 1818 (Gaizkata sudurmotza)
- Acipenser dabryanus A. H. A. Duméril, 1869 (Yangtzeko gaizkata)
- Acipenser fulvescens Rafinesque (Aintzirako gaizkata)
- Acipenser gueldenstaedtii J. F. Brandt & Ratzeburg, 1833 (Errusiako gaizkata)
- Acipenser baerii J. F. Brandt, 1869
- Acipenser generoa Linnaeus, 1758
- Acipenserinae subfamilia