Edukira joan

FDM

Wikipedia, Entziklopedia askea

FDM (Frequency Division Multiplexing, Frekuentziaren banaketaren bidezko multiplexazioa) seinale ezberdinak kanal beretik aldi berean bidaltzeko teknika bat da.Teknika honetan, kanalaren banda-zabalera osoa azpikanal ez-gainjarrietan edo maiztasun-tarteetan zatitzen da, non seinale bakoitzari maiztasun-eramaile (carrier) ezberdin bat esleitzen zaio.

Beste multiplexazio-teknika nagusia TDM(Time-division multiplexing),denbora-banaketaren bidezko multiplexazioa, non kanala denboraren arabera txandakatuz banatzen den maiztasunaren ordez.

Funtzionamendu-printzipioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
FDMren bidezko maiztasun-espektroaren banaketa

FDM sisteman, igorri beharreko informazio-seinale bakoitzak (oinarri-bandako seinaleak) maiztasun-eramaile jakin bat modulatzen du (adibidez, AM, FM edo PM bidez). Modulazio horren bidez, seinale bakoitza dagokion espektro-eremura eramaten da. Ondoren, modulatutako seinale guztiak batu eta komunikazio-bide bakarretik transmititzen dira batera.

Jasotako seinaleak elkarren artean interferitu ez daitezen, azpikanalen artean maiztasun-tarte libreak uzten dira; tarte horiei ''babes-banda'' (guard band) deritzo.  

Hartzailearen aldean, prozesua alderantzizkoa da:

  • Banda-iragazkien bidez (band-pass filters): seinale konposatutik azpikanal bakoitza isolatzen da.
  • Demodulazio bidez: jatorrizko oinarri-bandako seinaleak berreskuratzen dira erabiltzaile bakoitzarentzat.[1]

Abantailak eta desabantailak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Seinale analogikoekin zein digitalekin erabil daiteke.
  • Transmisio jarraitua ahalbidetzen du, kanalaren kudeaketan itxaron-denborarik edo latentziarik eragin gabe.
  • Igorlearen eta hartzailearen artean ez da beharrezkoa denbora-sinkronizazio konplexurik (TDMn ez bezala).

Desabantailak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Babes-bandak beharrezkoak direnez, eraginkortasun espektrala txikiagoa da (banda-zabaleraren zati bat alferrik galtzen da).
  • Intermodulazio-distortsioa: Transmisio-bideko edo anplifikadoreetako ez-linealtasunek harmonikoak eta maiztasun berriak sor ditzakete, ondoko kanalen arteko interferentziak (crosstalk) eraginez.
  • Hardwarearen konplexutasuna handitu egiten da kanal bakoitzeko moduladore eta iragazki analogiko espezifikoak behar direlako[2]

Aplikazioak telekomunikazioetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

FDM oso erabilia da komunikazio-sistema ugaritan:

  • Irrati eta telebista difusioa: AM eta FM irrati-kateek frekuentzia ezberdinak erabiltzen dituzte airetik aldi berean emititzeko, entzuleak hargailuaren bidez maiztasuna aukera dezan.
  • FDM bidezko banaketa: maiztasun-azpikanalak eta haien arteko babes-bandak
    Kable bidezko telebista (CATV): Kable koaxial bakar baten bidez dozenaka edo ehunka telebista-kanal batera banatzeko.
  • Satelite- eta mikrouhin-loturak: Komunikazio-kanal anitz batera transmititzeko lur-estazioen eta espazioko sateliteen artean.
  • Uhin-luzeraren banaketaren bidezko multiplexazioa (WDM): Zuntz optikoan erabiltzen den teknika da, funtsean FDM printzipio bera aplikatzen duena baina argi-uhinen maiztasunetan (uhin-luzeretan).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Tanenbaum, Andrew S.; Wetherall, David J. (2011). Computer Networks (5. argitaraldia). Prentice Hall. ISBN 978-0-13-212695-3.
  2. ↑ Proakis, John G.; Salehi, Masoud (2007). Digital Communications (5. argitaraldia). McGraw-Hill. ISBN 978-0-07-295781-5.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • TDM (Denbora-banaketaren bidezko multiplexazioa)
  • (Ingelesez)OFDM (Maiztasun-banaketaren bidezko multiplexazio ortogonala)
  • Modulazio

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.