Edukira joan

Crohn gaitza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Crohn gaitza
Crohnek hesteetan eragiteko hiru mota nagusiak.
Deskribapena
Motahesteetako hanturazko gaixotasuna
Espezialitateadigestio aparatuaren medikuntza
Sintoma(k)beherakoa, pisu galera, tripako mina
betealdia
Azterketa medikoabiopsia
medical imaging (en) Itzuli
Asoziazio genetikoa
Honen izena daramaBurrill Crohn
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakustekinumab (en) Itzuli, Kolekaltziferol, Esteroide, aminosalicylate (en) Itzuli, Bakterio-kontrako, TNF inhibitor (en) Itzuli, Immunoezabatzaile, targeted therapy (en) Itzuli eta metotrexato
Identifikatzaileak
GNS-10-MKK50.1
GNS-9-MK555.1
OMIM266600
DiseasesDB3178
MedlinePlus000249
eMedicinemed/477 ped/507 radio/197
MeSHD003424D003424
Disease Ontology IDDOID:8778
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Crohn gaitza , edo azkenburuko ileitisa, gaixotasun kroniko bat da, hesteetako hanturazko gaixotasunen taldean kokatzen dena ultzeradun kolitisarekin batera[1]. Gaixoaren sistema immunologikoak gaixoaren beraren hesteari eraso egiten dio, eta horren ondorioz, digestio-hodiaren edozein aldetan ager daitekeen hantura eragiten du. Handitzea normalean ileon aldean gertatzen da[2], heste meharraren azken zatian, eta hortik datorkio bere izen espezifikoa.

Gaixotasuna Giovanni Battista Morgagnik (1682-1771) deskribatu zuen lehen aldiz. Geroztik, beste mediku batzuek ere ikertu zuten gaitza: John Bergek 1898an, eta Antoni Lesniowski kirurgialari poloniarrak 1904an. 1932an, Burrill Bernard Crohn doktoreak eman zuen gaixotasunaren berri, eta hari zor zaio gaixotasunaren izenik ezagunena[3].

Eritasunaren arrazoi zehatza ezezaguna da oraindik. Hala ere, faktore genetikoek zein ingurumen-faktoreek[4] (tabakoa eta ahotiko antisorgailuak, batik bat) eragina dutela frogatu da. Zenbait ikerketak gaixotasuna 16. kromosomaren gen batekin erlazionatu dute[5].

Anatomia patologikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Digestio-aparatuaren edozein zati kaltetu daiteke, ahotik hasi eta uzkiraino; ohikoena azkenburuko ileona, kolona edo biak kaltetzea da. Heste pareten inflamazio kronikoa, transmurala eta etena da, hau da, heste-horma osoari eragiten dio eta zati gaixoak zati osasuntsuekin tartekatzen dira.

Ikuspuntu makroskopikotik
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ultzera aftosoak, granulomak, fistulak eta artekak nabarmentzen dira. Ondorioz, heste-paretek "harriztatu" itxura hartzen dute[6].

Sintomak eta zeinuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Chron gaitza pairatzen deun paziente baten heste-pareta

Cronh gaitzaren ezaugarri klinikoak aldakorrak dira, baina zeinurik esanguratsuenak honako hauek dira[7]:

  • Sintoma orokorrak: sukarra, nekea eta pisu galera nabarmena.
  • Digestio-sintomak: sabelmina eta beherakoa (askotan odolik gabe)
  • Azterketa fisikoa: eskuz ukitu daitekeen masa abdominala, uzki-arteka eta fistulak.
  • Umeengan: hazkunde-atzerapena eman daiteke[8].
  • Kasu akutuak: ileitis akutua ager daiteke(apendizitisarekin nahas daitekeena) eta baite abzesuak ere.

Gaixotasunaren bilakaera hiru patroi nagusitan bana daiteke:

  1. Hanturazkoa
  2. Estenosatzailea
  3. Fistulizatzailea

Konplikazioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konplikazio ohikoenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heste-buxadura (edema edo fibrosiagatik), uzki inguruko lesioak, fistula eta abzesuak dira[9].

Fistula mota desberdinak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heste-hesteetakoak, heste-maskuriarrak, heste-baginalak, heste-larruazalekoak edo heste-ehun bigunetakoak bereizten dira, askotan abzesuak sortuz. Ultzeradun kolitisarekin alderatuta, heste-zulaketa eta megakolon toxikoa oso ezohikoak dira[10].

Bestela behazun-gatzen xurgapen txarrak kolesterolez osaturiko behazun harriak edota oxalatozko giltzurrun-harriak eragin ditzake[11].

Konplikazio batzuk hesteetako gaixotasun gaiztoak eta amiloidosia lirateke. Crohn gaitza duten pertsonek kolon eta ondesteko minbizia pairatzeko arrisku handiagoa dute pertsona osasuntsuek baino[12].

Digestio-aparatuaz kanpoko klinika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Digestio-aparatuan gertatzen denaz gain hesteetako hanturazko gaixotasunak gorputzeko beste zenbait aparatu eta atal ere kaltetu ditzake:

Artritis periferikoa

Artritis periferikoa, giltzadura handiak kaltetzen ditu (belaunak, orpoak). Hesteetako gaixotasunaren agerraldiekin batera gertatzen da eta normalean hesteetako sintomak giltzaduretakoen aurretik doaz. Ultzeradun kolitisean baino sarriagotan ikus daiteke, digestio-aparatuaz kanpoko konplikazio arruntena izanik. Espondilitis ankilosatzaile eta sakroileitisak aldiz ez daukate zertan hesteetako gaixotasunarekin batera joan.

Eritema nodularra

Eritema nodularra larruazaleko agerpen ohikoena da. Crohn gaitza emakumeengan arruntagoa da eta hesteetako gaixotasunarekin batera agertzen da. Beste konplikazio batzuk: ultzera aftosoak, gangrenadun pioderma eta larruazaleko Crohn gaitza.

Epieskleritisa, iritisa eta ubeitisa.

Gibeleko esteatosia, gibel barneko kolangitis esklerosatzailea, kolangitis esklerosatzaile primarioa, kolangiokartzinoma eta hepatitis kronikoa.

Anemia hemolitiko autoinmunea, flebitisa eta biriketako enbolia, gaixotasunak sortzen duen hiperkoagulabilitate egoeragatik.

Kolonoskopia proba Crohn gaitza diagnostikatzeko.
  • Gaixotasunaren hedadura eta honekin agertzen diren lesioak definitzeko oso lagungarria da. Hala ere, bere erabilera kontraindikatuta legoke aldi akutu eta megakolon toxikoan.
  • Diagnostikorako daukagun metodo sentikor eta espezifikoena da[13].

Diagnostiko bereizlea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaixotasun honen diagnostikoa egin baino lehenago beste gaixotasun batzuk baztertu beharko ditugu:

  • Kolitis iskemikoa.

Gaixotasuna arina denean, beherakoaren kontrako farmakoak (difenoxilatoa, atropina eta loperamida) erabil daitezke sintomak kontrolatzeko, baina betiere kontu handiz eta hanturaren aurkako tratamenduaren osagarri gisa. Kasu larrienetan, aldiz, ospitaleratzea ezinbestekoa da: baraua, zain-barnetiko kortikoideak, hidratazio egokia eta, anemia gogorra badago, odol-transfusioak beharrezkoak izaten dira.

Nutrizio parenterala lehen mailako tratamendu gisa eraginkorra izan daiteke brote akutuan hesteak "atseden" hartzeko, baina ahotiko elikadura berriz sartzen denean berrerortze-tasa altua da; beraz, nutrizioak ez du inoiz tratamendu farmakologikoa ordezkatu behar. Bestalde, guztiz garrantzitsua da ebakuntza behar duten paziente indargabetuak fisikoki (nutrizio espezifikoarekin) zein psikologikoki ondo prestatzea ebakuntza aurretik.[14].

Sulfasalazina eta aminosalizilatoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sulfasalazina
  • Sulfasalazinaren osagai aktiboa azido 5-aminosalizilikoa da (5-ASA) eta sulfapiridina izeneko garraiatzaile bati loturik dago. Ikusi da alde batetik larritasun arin eta ertaineko koloneko gaixotasunean eraginkorra dela eta bestetik ultzeradun kolitisaren gutxitzeak mantentzeko ere erabil daitekeela. Farmako honek toxikotasuna sulfapiridinari zor dio. Dosi menpekorrak diren 2. mailako ondorioak: goragalea, buruko mina eta anemia hemolitikoa dira. Hauek dosia gutxiagotzean hobetuko dira. Idiosinkrasiagatiko ondorioak sukarra, exantema, neutropenia, pankreatitisa eta hepatitisa dira, besteak beste. Aminosalizilato berriak sulfasalazina bezain eraginkorrak dira baina toxikotasun txikiagoarekin[15].
  • Gaixotasun larrian eta ileon eta kolona hartzen dituen Crohn gaitzan erabilgarriak dira. Epe luzera dituzten ondorioek erabilpen kronikoa zailtzen dute.
  • Azatioprina eta 6-merkaptopurina dira. Kortikoide dosiak gutxitzeko eta fistuladun edota erantzuten ez duen Crohn gaitzan erabiltzen da (batzuetan 2-6 hilabete behar izaten dira emaitzak ikusteko). Toxikotasunari dagokionez pankreatitis-a, inmunoeskasia eta kartzinogenesia sor ditzake. Haurdunaldian ezin dira erabili.
Metronidazola
  • Koloneko gaixotasunean eta erantzuten ez duen uzki inguruko Crohn gaitzan eraginkorra izan daiteke. 2. mailako ondorioak neuropatia periferikoa, metal-zaporea eta kartzinogenesia dira. Haurdunaldian ekidin behar da. Beste antibiotiko batzuk, adibidez, ziprofloxazinoa; ileon eta uzki inguruko Crohn gaitzan erabilgarria izan daitezke. Abzesu eta kolitis fulminantean espektro zabaleko zain-barnetiko antibiotikoak eman behar dira.

Ultzeradun kolitisak bestelako tratamenduei erantzuten ez dionean, megakolon toxikoa 24-48 ordutan farmako bidezko tratamenduarekin hobetzen ez denean eta minbizia edo displasia dagoenean kolon osoa kentzea sendagarria da. Crohn gaitzan, aldiz, heste zati bat kentzen da behin betiko butxadura, abzesu edo fistulek bestelako tratamenduari erantzuten ez diotenean erabiliko da kirurgia[16].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Cockburn, Ella; Kamal, Shahed; Chan, Andrea; Rao, Vikram; Liu, Tianwei; Huang, Joanna Y.; Segal, Jonathan P.. (2023-11). «Crohn's disease: an update» Clinical Medicine (London, England) 23 (6): 549–557.  doi:10.7861/clinmed.2023-0493. ISSN 1473-4893. PMID 38065612. PMC 11298500. (kontsulta data: 2026-03-30).
  2. ↑ Richard, Nicolas; Savoye, Guillaume; Leboutte, Mathilde; Amamou, Asma; Ghosh, Subrata; Marion-Letellier, Rachel. (2023-06-07). «Crohn's disease: Why the ileum?» World Journal of Gastroenterology 29 (21): 3222–3240.  doi:10.3748/wjg.v29.i21.3222. ISSN 2219-2840. PMID 37377591. PMC 10292140. (kontsulta data: 2026-03-30).
  3. ↑ (Gaztelaniaz) Arévalo, Julián. «GETECCU - Grupo Español de Trabajo en Enfermedad de Crohn y Colitis Ulcerosa» geteccu.org (kontsulta data: 2026-03-30).
  4. ↑ Gevers, Dirk; Kugathasan, Subra; Denson, Lee A.; Vázquez-Baeza, Yoshiki; Van Treuren, Will; Ren, Boyu; Schwager, Emma; Knights, Dan et al.. (2014-03-12). «The treatment-naive microbiome in new-onset Crohn's disease» Cell Host & Microbe 15 (3): 382–392.  doi:10.1016/j.chom.2014.02.005. ISSN 1934-6069. PMID 24629344. PMC 4059512. (kontsulta data: 2026-03-30).
  5. ↑ Liu, Jimmy Z.; van Sommeren, Suzanne; Huang, Hailiang; Ng, Siew C.; Alberts, Rudi; Takahashi, Atsushi; Ripke, Stephan; Lee, James C. et al.. (2015-09). «Association analyses identify 38 susceptibility loci for inflammatory bowel disease and highlight shared genetic risk across populations» Nature Genetics 47 (9): 979–986.  doi:10.1038/ng.3359. ISSN 1546-1718. PMID 26192919. PMC 4881818. (kontsulta data: 2026-03-30).
  6. ↑ Knechtle, Nathalie; Della Chiesa, Andrea; Gander, Thomas. (2024-04-05). «[Oral manifestations in Crohn's disease - Two patient cases from the clinic»] Swiss Dental Journal 134 (2): 145–160.  doi:10.61872/sdj-2024-06-02. ISSN 2296-6498. PMID 38739775. (kontsulta data: 2026-03-30).
  7. ↑ Basedow, Lukas Andreas; Zerth, Simon Felix; Salzmann, Stefan; Uecker, Christine; Bauer, Nina; Elsenbruch, Sigrid; Rief, Winfried; Langhorst, Jost. (2024-01). «Pre-treatment expectations and their influence on subjective symptom change in Crohn's disease» Journal of Psychosomatic Research 176: 111567.  doi:10.1016/j.jpsychores.2023.111567. ISSN 1879-1360. PMID 38100897. (kontsulta data: 2026-03-30).
  8. ↑ Boscarelli, Alessandro; Bramuzzo, Matteo. (2024-03-28). «Pediatric stricturing Crohn's disease» World Journal of Gastroenterology 30 (12): 1651–1654.  doi:10.3748/wjg.v30.i12.1651. ISSN 2219-2840. PMID 38617744. PMC 11008380. (kontsulta data: 2026-03-30).
  9. ↑ Rubbino, Federica; Greco, Luana; di Cristofaro, Alessio; Gaiani, Federica; Vetrano, Stefania; Laghi, Luigi; Bonovas, Stefanos; Piovani, Daniele. (2021-11-26). «Journey through Crohn's Disease Complication: From Fistula Formation to Future Therapies» Journal of Clinical Medicine 10 (23): 5548.  doi:10.3390/jcm10235548. ISSN 2077-0383. PMID 34884247. PMC 8658128. (kontsulta data: 2026-03-30).
  10. ↑ (Gaztelaniaz) «Fístula: MedlinePlus enciclopedia médica» medlineplus.gov (kontsulta data: 2026-03-30).
  11. ↑ (Gaztelaniaz) «Enfermedad de Crohn | Quirónsalud» Quirónsalud (kontsulta data: 2026-03-31).
  12. ↑ (Ingelesez) «Definición y hechos de la enfermedad de Crohn - NIDDK» National Institute of Diabetes and Digestive and Kidney Diseases (kontsulta data: 2026-03-31).
  13. ↑ (Gaztelaniaz) «Enfermedad de Crohn - Diagnóstico y tratamiento - Mayo Clinic» www.mayoclinic.org (kontsulta data: 2026-03-31).
  14. ↑ Torres, Joana; Bonovas, Stefanos; Doherty, Glen; Kucharzik, Torsten; Gisbert, Javier P.; Raine, Tim; Adamina, Michel; Armuzzi, Alessandro et al.. (2020-01-01). «ECCO Guidelines on Therapeutics in Crohn's Disease: Medical Treatment» Journal of Crohn's & Colitis 14 (1): 4–22.  doi:10.1093/ecco-jcc/jjz180. ISSN 1876-4479. PMID 31711158. (kontsulta data: 2026-03-30).
  15. ↑ (Gaztelaniaz) «Enfermedad de Crohn : MedlinePlus enciclopedia médica» medlineplus.gov (kontsulta data: 2026-03-31).
  16. ↑ Adamina, Michel; Bonovas, Stefanos; Raine, Tim; Spinelli, Antonino; Warusavitarne, Janindra; Armuzzi, Alessandro; Bachmann, Oliver; Bager, Palle et al.. (2020-02-10). «ECCO Guidelines on Therapeutics in Crohn's Disease: Surgical Treatment» Journal of Crohn's & Colitis 14 (2): 155–168.  doi:10.1093/ecco-jcc/jjz187. ISSN 1876-4479. PMID 31742338. (kontsulta data: 2026-03-30).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]