Chanel Iman
| Chanel Iman | |
|---|---|
(2026) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Atlanta, 1990eko abenduaren 1a (35 urte) |
| Herrialdea | |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Davon Godchaux (en) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Fairfax High School (en) |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | modeloa |
| Pisua | 55 kilogramo |
| Altuera | 178 zentimetro |
| chaneliman.com | |
Chanel Iman Robinson Shepard, ezagunagoa Chanel Iman ezizenez (Atlanta, Georgia, Ameriketako Estatu Batuak, 1990eko abenduaren 1a) estatubatuar modeloa, aktorea eta Victoria's Secreten aingeru ohia da.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iman Atlantan jaio zen, Georgian, 1990an. Los Angelesen hazi zen, Kalifornian. Ama Los Angeleseko "Poltsa gorria boutiquea" ren jabekidea da berarekin. Ama erdi korearra da eta aita afroamerikarra.[2][3]
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Iman 13 urterekin hasi zen modelatzen Ford Models agentziarekin, haurrentzako modelo gisa, Los Angelesen (Kalifornia). 2006an New Yorkera joan zen hegazkinez, eta hirugarren postua lortu zuen Fordeko top lehiaketan. Handik gutxira, agentziarekin sinatu zuen.
The New York Times egunkariak hari buruzko artikulu bat idatzi zuen, "Modeloa 1 egunetik aurerra", eta bertan Imanek azaldu zuen bere bizitza osoan modeloa izan nahi izan zuela. 2007ko maiatzean, Vogue estatubatuarraren azalean aurkeztu zen, "munduko Next Top Models" gisa.
2007. urtean, Style.com komunikabideak ere gorantz egiten zuen izarra zela esan zuen. Bertan, Vogue aldizkariaren asteko bigarren onena izendatu zuten, Zac Posenen mahukarik gabeko soinekoa jantzita, hain zuzen ere.
2009ko otsailean eta uztailean Teen Vogue-ren azalean agertu zen, Patrick Demarchelier-ek ateratako Karlie Kloss eta Michael Ali-rekin, jarraian, 2009ko azaroan, azalean agertu zen, ordukoan Jourdan Dunn-ekin. Besteak beste, Elle (Italia), iD (Dubai) eta Bazar (Harper Ukraina), Lula (Korea), Teen (Italia) eta Vogue América (Ukraina). Modako etxeentzat eta diseinatzaileentzat desfilatu zuen, hala nola Balenciaga, Versace, Yves Saint Laurent edo Stella McCartney. Beste hainbat etxerekin agertu zen, hala nola, Allure, Harpers Bazaar, V, iD, Pop, Elle, Vanity Fair Italia, Vogue eta. Chanel Imanek gama altuko markentzako publizitate kanpainetan parte hartu zuen, hala nola, Bottega Veneta, GAP, Ralph Lauren, Express edo DKNY.
Kinect bideo-joko markaren irudia izan zen Xbox live Arcade-n, beste famatu batzuekin batera, Amazonek ere modelo izateko aukeratu zuen, 2012ko jaietako moda kanpainarako. 2012an Iman aukeratu zuten AEBko Chicago hirian karitate ekitaldi baterako dirua biltzeko ordezkari gisa, eta Barack Obama orduko presidentearen kanpainarako motxila bat ere diseinatu zuen. Presidentearen etxean egindako afari batean izan zen, Sarah Jessica Parker aktorearekin batera. Victoria Secreteko 2009, 2010 eta 2011ko Fashion Show-ean parte hartu zuen. 2010ean, Victoria's Secreteko aingeru bihurtu zen, eta konpainiaren hainbat kanpainatan erabili zuten.
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2007ko urrian, Iman bere amarekin agertu zen, Tyra Banksen erakustaldiaren atal batean. 2009ko martxoaren 21ean, MTV House of Styleko berriemaile gisa agertu zen Bar Refaelirekin.[4][5]
AEBko krisiari aurre egiteko telebistako hainbat iragarkitan protagonista izan zen. Iman oso inplikatuta egon da Ekialdeko Afrikako lehortearen ondorioz.
2009ko irailean, .America's Next Top Model telebista-saioaren 13. denboraldian epaimahaiko lanean jardun zuen.
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2018ko martxoan Sterling Shepard-ekin ezkondu zen.[6]
2018ko maiatzean esan zuen haurdun zegoela. Urte bereko abuztuaren 10ean, Imanek bere lehen alaba izan zuen, Cali Clay Shepard. 2019ko abuztuaren 26an baieztatu zuen bigarren umea itxaroten ari zela. 2019ko abenduaren 17an bigarren alaba izan zuen, Cassie Snow Shepard.
2023ko apirilean dibortziatu zen eta hilabete geroago, Imanek hirugarren haurdunaldia iragarri zuen Davon Godchaux geroko bikotekidearekin batera.[7] Bere hirugarren alaba, Capri Summer Godchaux, 2023ko irailaren 19an jaio zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Wilson, Eric. (12 de octubre de 2006). A Model From Day 1. , 4 or..
- ↑ Mulling, Kate. (21 de mayo de 2010). Chanel Iman Opens The Red Bag Boutique. .
- ↑ Hit Girls. style.com.
- ↑ Samson, E. J.. (19 de marzo de 2009). «Chanel Iman Makes Herself at Home in the New House of Style» Teen Vogue Magazine.
- ↑ «House of Style: Chanel Iman Bio» MTV.
- ↑ Farber, Lindsay. (3 de marzo de 2018). Chanel Iman Ties The Knot With Sterling Shepard. Eonline.com.
- ↑ Chanel Iman, Sterling Shepard finalized divorce days before she announced pregnancy. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Official website
- The Internet Fashion Database
- Chanel Iman Internet Movie Databaseren webgunean (Ingelesez)