BPM 37093
BPM 37093 (V886 Centauri) nano zuri aldakor pultsatzaile bat da. Hidrogenozko atmosfera bat du, baina oso masa handia, Eguzkiak halako 1,1. Lurretik 48 argi-urtera dago, Centaurus konstelazioan. Pultsazioen ondorioz bere distira asko aldatzen da. Beste nano zuri batzuk bezala, uste da BPM 37093 batez ere karbono eta hidrogenoz osatuta egotea, helio nukleoen fusio termonuklear bidez sortua, alfa-hirukoitz prozesuaren bidez[1].
2004an, Antonio Kanaanek zuzendutako taldeak Whole Earth Blazar Teleskopioa erabiliz estimatu zuten BPM 37093ren masaren %90 kristalizatuta zegoela[2][3]. Beste lan batzuek esaten dute %32 eta %82 artean dela kristalizazioa. Edonola ere, 5×1029 izango litzateke gutxienez kristalizatutako masa. Nano zuriak 4.000 kilometroko erradioa duenez, bere nukleoa unibertsoan ezagutzen den diamanterik handiena izango litzateke[4]. Horregatik izarrari Lucy ezizena eman diote.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Late stages of evolution for low-mass stars», spiff.rit.edu. 2024ko otsailaren 9an kontsultatua.
- ↑ Kanaan, A.; Nitta, A.; Winget, D. E.; Kepler, S. O.; Montgomery, M. H.; Metcalfe, T. S.; Oliveira, H.; Fraga, L.; Costa, A. F. M. da (2005eko martxoaren 1a), «Whole Earth Telescope observations of BPM 37093: A seismological test of crystallization theory in white dwarfs», Astronomy & Astrophysics (Ingelesez), 432 (1): 219–224, doi:10.1051/0004-6361:20041125, ISSN 0004-6361. 2024ko otsailaren 9an kontsultatua.
- ↑ Metcalfe, T. S.; Montgomery, M. H.; Kanaan, A. (2004ko apirilaren 1a), «Testing White Dwarf Crystallization Theory with Asteroseismology of the Massive Pulsating DA Star BPM 37093», The Astrophysical Journal, 605: L133–L136, Bibcode:2004ApJ...605L.133M, doi:10.1086/420884, ISSN 0004-637X. 2024ko otsailaren 9an kontsultatua.
- ↑ «Lucy's in the Sky with Diamonds: Meet the Most Expensive Star Ever Found», Futurism. 2024ko otsailaren 9an kontsultatua.