Ayodhya
| Ayodhya अयोध्या | |
|---|---|
| hiria | |
| Administrazioa | |
| Herrialdea | |
| Indiako estatua | Uttar Pradesh |
| Division of Uttar Pradesh | Ayodhya division |
| Indiako barruti | Ayodhya barrutia |
| Jatorrizko izena | अयोध्या |
| Posta kodea | 224123 |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 26°47′57″N 82°12′16″E / 26.7992°N 82.2044°E |
![]() | |
| Azalera | 79,8 km² |
| Altitudea | 93 m |
| Demografia | |
| Biztanleria | 55.890 (2011) |
| Dentsitatea | 700 bizt/km² |
| Informazio gehigarria | |
| Telefono aurrizkia | 5276 |
| Matrikula | UP-28 |
Ayodhya (Hindustani: (Entzutea); IAST: Ayodhydel) Uttar Pradesh estatu indiarrean Saryu ibaiaren ertzean dagoen hiria da. Faizabad barrutiko eta Uttar Pradesheko (India) Faizabad dibisioko egoitza administratiboa da.[1][2] Udalbatza bakar bat osatzen du Faizabad hiri bikiarekin batera.
Ayodhya, Saket izenez ere ezaguna, Indiako hiri zaharra da. Ramayana epika handia bertan kokatua dago eta Rama pertsonaiaren jaioterria da. Ayodhya Kosalako erresuma zaharraren hiriburua zen. Batez beste 93 metroko altuera du. Ramaren jaioterria dela uste denez, Ayodhya (Awadhpuri) hinduentzako zazpi erromesaldi-leku garrantzitsuenetako bat da.[1]
Jainisimo eta budismoaren hasierako testu kanonikoetan aipatzen da Gautama Buda eta Mahavira erlijio-buruzagiek hiria bisitatu eta bertan bizi izan zirela. Jainismoaren testuek bost tirthankararen sorleku gisa deskribatzen dute baita ere: Rishabhanatha, Ajitanatha, Abhinandanatha, Sumatinath eta Anantnath, eta Bharata Chakravarti mitikoarekin lotzen dute. Gupta garaitik aurrera, zenbait iturrik Ayodhya eta Saketa hiri berdinaren izen bezala aipatzen dituzte
Ramaren jaioterria delakoan, Ayodhya hinduentzako zazpi erromesaldi-leku garrantzitsuenen artean dago. Rama jaio zen lekuan tenplu bat zegoela uste da, Mughal Babur enperadorearen aginduz eraitsia izan omen zena, eta haren ordez meskita bat eraiki zen. 1992an, lekuari buruzko eztabaidaren ondorioz, hindu talde batek meskita eraitsi zuen. Talde horien helburua toki horretan Ramaren omenezko tenplu handi bat berreraikitzea zen.[3] Gorte Goreneko bost epailek osatutako epaimahai batek 2019ko abuztutik urrira bitartean alde bateko eta kontrako argudioak entzun zituen, eta lurra erregistro fiskalen bidez gobernuarena zela diktaminatu zuen, eta tenplu hindua eraikitzeko fideikomiso bati emateko agindu zuen. Hallaber, Uttar Pradesh Sunnien Batzar Nagusiari 2 hektareako lur alternatibo bat emateko agindu zion gobernuari, eraitsitako Babriko meskitaren ordez beste meskita bat eraikitzeko. Ram Mandir-en eraikuntza 2020ko abuztuan hasi zen.[4]
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Indiako 2011ko erroldatik, Ayodhyak 55.890 biztanle zituen. Gizonak biztanleriaren %56,7 izan ziren eta emakumeak %43,3. Ayodhyak %78,1eko batez besteko alfabetatze-tasa zuen. 2011ko Zentsuko datu erlijiosoen arabera, biztanle gehienak hinduismoaren jarraitzaileak dira (%93,23), musulmanak bigarren izanik (%6,19).[5]
Geografia eta klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ayodhyak klima subtropikal hezea du, Erdialdeko Indian ohikoa dena. Udak luzeak, lehorrak eta beroak dira, eta martxoaren bukaeratik ekainaren erdialdera arte irauten dute, 32 °Cko inguruko tenperaturarekin egunean zehar bataz beste.[6] Ondoren, montzoien denboraldia izaten da, urrira arte irauten duena. Urteko prezipitazioa 1.067 mm ingurukoa izaten da, eta batez besteko tenperatura 28 °C ingurukoa. Negua azaroaren hasieran hasten da eta urtarrilaren bukaera arte irauten du. Ondoren, udaberri laburra izaten da otsailean eta martxoaren hasieran. Batez besteko tenperaturak epelak dira, 16 °C inguru, baina gauak hotzagoak izan daitezke.[6]
Leku interesgarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irisgarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ayodhyara iristeko, aireportu hurbilenak Ayodhya, 5 km-ra; Amausi Lucknow, 134 km-ra eta Allahabad, 166 km-ra dira. Ayodhya zenbait hiri eta herri garrantzitsuri lotuta dago errepidez, besteak beste, Lucknow (130 km), Gorakhpur (140 km), Allahabad (160 km), Varanasi (200 km) eta Delhi (636 km).[8]
Autobus zerbitzu zuzena hasi da Ayodhya eta Janakpur artean (Sitaren jaioterria), Nepalen, Ramayanako zirkuitua deritzona osatzeko.[9]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 District Ayodhya - Government of Uttar Pradesh | City Of Lord Rama | India. 2021eko abuztuaren 10ean kontsultatua. Aipuaren errorea: Invalid
<ref>tag; name "AboutDistrict" defined multiple times with different content. - ↑ «About District», District Ayodhya – Government of Uttar Pradesh.
- ↑ «Ayodhya verdict: No place for fear, negativity in 'New India', says PM», Business Standard, 2019ko azaroaren 9a.
- ↑ «Ayodhya Ram Mandir highlights: Celebration, lamps, fireworks light up the nation as it witnesses a historic day», Deccan Herald, 2020ko abuztuaren 5a. 2020ko abuztuaren 15ean kontsultatua.
- ↑ «Ayodhya Nagar Palika Parishad City Population Census 2011-2021 | Uttar Pradesh», 2011 Census of India, Government of India. Jatorrizkotik 2023ko apirilaren 5ean artxibatuta. 2021eko uztailaren 16an kontsultatua.
- 1 2 «Official Website of Nagar Nigam, Ayodhya / Ayodhya City / Geographical status», nagarnigamayodhya.in. 2021eko abuztuaren 31n kontsultatua.
- ↑ «MoU on Twinning arrangements between Kathmandu-Varanasi, Janakpur-Ayodhya and Lumbini-Bodh Gaya as sister cities», pib.gov.in. 2020ko martxoaren 8an kontsultatua.
- ↑ How to Reach | District Ayodhya - Government of Uttar Pradesh | India. 2021eko abuztuaren 31n kontsultatua.
- ↑ «Modi, Oli Jointly Inaugurate Janakpur-Ayodhya Direct Bus Service», Outlook, 2018ko maiatzaren 11a. 2021eko otsailaren 23an kontsultatua.
