Ainarak

Ainarak (gaztelaniaz golondrinas eta frantsesez hirondelles) emakume espartingileei eman zieten izena izan zen, XIX. mendeko erdialdetik XX. mendeko lehenengo herena arte, batik bat Erronkaribarretik Maulera migratzen zirenak. Izena enara hegaztiek egiten dituzten antzeko migrazio patroiak direla-eta zetorren, udaberritik udazkenera hegoaldean bizi direlako, eta udazken-negutik udaberrira iparraldean. Halaber, beltzez jantzita zihoazen, txori haiek bezala.
Helmuga Zuberoako hiriburua izan zen bereziki, ekoizpen leku nagusia zelako,[1] nahiz eta abarketak Pirinio osoan egiten zituzten. Eskulanaren beharraren zergatia, XIX. mendean izandako arazo demografikoa izan zen, koleraren epidemia batengatik alde batetik, Hego Amerikarako emigrazio fluxu handi batengatik bertzetik.
Beste norako bat izan zen Bearnoko Oloroe-Donamaria udalerria. Jatorriari dagokionez, Erronkariko ibarra garrantzitsuena izan arren, Zaraitzuko ibarra ere izan zen abiapuntua, Otsagabiako eta Ezkarozeko emakumeekin. Halaber, Aragoi aldetik hainbat andrek migratu zuten, Hecho eta AnsĂłko haranetatik.[2]
Ideia bat egiteko, 1911an Mauleko langileen dokumentu batean 933 langile etorkinen izenak jaso zituzten, horietatik 221 erronkariarrak ziren eta gainerakoak Aragoikoak. Urte hartan, Maulen lanean jardun zuten enara haien artean 77 izabar, 41 burgiar, 42 uztarroztar, 25 erronkariar, 21 bidankoztar eta 15 gardar zeuden. Haien adina 15 eta 25 urte bitartekoa zen.[3]
2017tik, Izaban urtero egiten diete omenaldia urriaren 7an, data horretan abiatzen baitziren iparralderantz.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oinez egindako ibilbidea gogorra zen, mendialdetik 100 km ingurukoa, 2-4 egunetan egindakoa. Artzainen bideak erabiltzen zituzten, Belaguako ibarrean atsedenaldia egiten zutelarik Zuberoara igaro baino lehen. Azken hamarkadetan, zati bat kamioiz egiten zuten.
Ville en Bois eraikinean hartzen zuten ostatu, Maule Goikoan, baita etxe partikularretan ere. Elkartasun handia mantentzen zuten euren artean, beti taldeka mugitzen ziren. Haietako batzuk bertakoekin ezkondu eta Zuberoan gelditu ziren bizitzera. XIX. mendean, komunikazio arazorik ez zegoen, alde bietako euskalkiak nahiko antzekoak zirelako, erronkariera eta zuberera alegia. XX. mendean, aldiz, hizkuntza muga handiago bihurtu zen.
Lanaldi luzeak egiten zituzten, 12-16 ordukoak egunean, eta soldatari dagokionez baldintzak ez ziren onegiak. Dirua baino, dibisen aldaketan arazoak zirela-eta, objektu materialak eramaten zituzten etxera bueltan emakumeok. 1919an ordainsarietan hobekuntzak egon ziren, greba batzuei esker, batez ere 1917an egindakoa. 1929 eta 1931an ere egin zituzten protestaldiak. Azkenik, 1930eko hamarkadatik ekoizpena gainbeheran hasi zen, bertzeak beste Espainiako Gerra Zibilak eraginda.
Zineman
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Anne Etxegoien euskal abeslariak protagonizatu zuen "Ainarak" izeneko dokumentala, Maluta Films-ek ekoiztutakoa 2022an, Juan San Martinek eta Ritxi Lizartzak zuzendurik.
Literaturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]EugÚne Grangié frantziarrak idatzitako "Gracieuse au béret bleu" eleberrian, 1925ekoa, aipatzen ditu inurriekin konparatuz, "Inurria eta txitxarra" alegian bezala.
Gurean, Fernando Hualde eta Joseba Urretabizkaiak "Erronkari ibaxako ainariak â Alpargateras roncalesas" argitaratu zuten 2020an (Xibarit).[4]
Bertze liburu batzuk, "Memoire dâhirondelles" (VĂ©ronique InchauspĂ©, Uhaitza et Ikherzaleak, 2001), "Mujeres. MigraciĂłn a la modernidad" (Sergio SĂĄnchez Lanaspa. Pirineum, 2020) eta "La frontera lleva su nombre" (Elena Moreno. Grijalbo, 2022).
Musikan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rozalén kantari espainiarrak, Ronda de Boltaña taldearekin batera, emakume espartingileak omendu zituen "La tumba de la golondrina" abestiarekin.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- â "MauelĂłn, una miqueta de historia" (A Gogorcha webgunea).
- â "Las golondrinas alpargateras" (CRA RĂo AragĂłn).
- â "Espartingileak, gure enarak" (Nafarroako almadien webgunean).
- â "Memoria de las golondrinas" (Noticias de Navarra, 2020/12/06).
- â "La canciĂłn de RozalĂ©n que rinde homenaje a una historia sobre migraciĂłn e infancia" (Cadena Dial).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Neskatoak (dokumentala)